(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Salestarren dorreak 13 solairutara murriztea proposatu du lehen enkantean esleitu gabe geratu ziren loteetan asteazkena, 2017.eko irailak 20


Proposamenak alderdi guztien adostasuna behar du, eta "denok bilatzen ditugun helburuen zati handi bat lortzen duen irtenbide partekatu honetan" ados jartzea eskatu die”


Transcripción textual del video

Salestarren lursailen enkantearen behin-behineko emaitza aztertuta, eta alderdi guztientzat ona den irtenbide bat bilatzeko, Nafarroako Gobernuak proposamen bat egin du. Horrela, proiektuko bi dorre garaienen altueraren murrizketa nabarmena egingo da, eta gehieneko solairu kopurua 13tan ezarri du. Beraz, lehen fasean dagoeneko esleitutako eraikinekin parekatuko da.

gobernua

Karlos III. etorbidera begira dagoen Nafarroako Jauregiko fatxada.

Salestarren lursailen enkantearen behin-behineko emaitza aztertuta, eta alderdi guztientzat ona den irtenbide bat bilatzeko, Nafarroako Gobernuak proposamen bat egin du. Horrela, proiektuko bi dorre garaienen altueraren murrizketa nabarmena egingo da, eta gehieneko solairu kopurua 13tan ezarri du. Beraz, lehen fasean dagoeneko esleitutako eraikinekin parekatuko da.

Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, gaur jakinarazi dio foru gobernuari proposamena, eta alderdi guztiak ados egotea eskatzen du. Hori dela eta, Iruñeko udalari eta Salestarrei "denok bilatzen ditugun helburuen zati handi bat lortzen duen irtenbide partekatu honetan" ados jartzea eskatu die. Helburuen artean daude puntako LHko ikastetxe berri bat, eta irabaziak, ikastetxearen kostuari aurre egiteko erabiltzeaz gain, etxebizitza sozialerako eta hirigintza- eta paisaia-eragina ahalik eta txikina izateko ere erabiliko dira.

Nafarroako Gobernuak hauxe adierazi du: "proposamenak ez du arriskurik ekartzen diru-kutxa publikoetarako. Dagoeneko enkantean atera diren 4 loteen lizitazioaren gainetik % 20a lortu izanak, eta hurrengoetarako itxaropenek, gehi hitzarmen berriaren xehetasunek, horrela erakusten dute". Hauxe gaineratu du: "proposamen hau bat dator beti esan dugunarekin: jatorrizko proiektuaren hirigintza-aprobetxamenduak gehiegizkoak zirela. Horrez gain, enkantearen lehen fasearen emaitza ona izan denez, gizarte-etxebizitza planerako beharrezkoa den gizarte-konpentsazioa gordetzen dute, LHko ikastetxe berria bermatzen da eta auzibidera jotzeko arriskua argitzen du".

Eragin bisualaren murrizketa

Nafarroako Gobernuak Salestarren Planaren P3 eta P8 lursailen dorreen gehieneko garaiera 13 solairura murrizteko azterketa teknikoa bideratzea eskatuko dio Nasuvinsari (gainerako eraikinekin parekatzen den eta marjina ekonomikoak ahalbidetzen dituen gehieneko murrizketa posiblea), Plan Berezia alde bakarrean aldatu behar izan gabe, eta beraz, hitzarmena eta hartutako konpromisoak betez. Horrek, eraikitako azalera 3.800 metro koadrotan txikiagotzea ekarriko du bizitegi-erabileran (% 8 inguru).

Laparra lehendakariordeak bilkuraren ondoren egindako prentsaurrekoan jakinarazi duen moduan, "Gobernuaren helburua Salestarren PSISen izapide guztian ez da inoiz izan dirua biltzea; beti nahi izan du legezko betebeharrak bete, herritarrak kalte-ordain handiak ordaintzeko arriskutik libre uztea, hitzarmenaren baldintzak zuzendu -ahal izan den neurrian-, interes publikoen alde, Salestarren gainbalioak Lanbide Heziketako zentro berriaren kostura mugatzea eta gizarte-konpentsazioaren bidez etxebizitza soziala eraikitzea". "Solairuak aldatzeko proposamen honek helburu horiek guztiak betetzen ditu, eta horiei, dorreen eragin bisualaren zuzenketa eta erabilera publikorako azalera-aprobetxamendua ere gehitu behar zaie".

Proposamena egiten den momentuari dagokionez, Gobernuak adierazi du 2. eta 5. loteak esleitu gabe geratu eta gero, aldaketa partzialak egiteko aukera sortzen dela, "orain Nasuvinsa sozietate publikoak hurrengo faseetarako baldintzak ezar ditzakeelako".

Kuantifikazio xehatuagoa egin beharko den arren, proposamenak diru-sarrerak 5 milioi euro inguruan murriztea ekar lezake, "alderdi guztiek esfortzua egiten badute, onar daitekeen kostua". Hori horrela, Gobernuak hauxe adierazi du: "alderdi guztiek, hots, Nafarroako Gobernuak, Salestarren Kongregazioak eta Iruleko Udalak erantzukizunez jokatzen badugu, eta prest agertzen bagara kostuen zati bat gain hartzeko eta proposamen horren garapena errazteko, alderdiok proposatu ditugun helburu nagusiak lor ditzakegu; puntako LHko zentro bat izatea, gizarte-konpentsazioa etxebizitza sozialeko planaren beharra asetzea eta udalak, hirirako zuzkidura publiko berria eta dagozkion gainbalioak izateaz gain, ahalik eta gehien arin dadila jatorrizko proiektuaren paisaia-eragina".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa