Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
% 3,13ko igoera gertatu da 113 milioi euroko finantzarioak ez diren diru-sarreren gehitzearen aurreikuspen batengatik, % 0,4ko defizit-helburua kalkulatuz
El Gobierno foral fija el límite de gasto para 2018 en 3.633 millones de euros, 110 millones más que este año from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 3.633,5 milioi eurotan finkatu du 2018. urterako gastu ez-finantzarioaren muga, beraz, 2017an onartutako ordainketa publikoaren aldean 110,4 milioi euroko igoera ekarri du (% 3,13), 3.523 milioi eurokoa izan zelako.
Ogasuneko eraikinaren fatxada.
Nafarroako Gobernuak 3.633,5 milioi eurotan finkatu du 2018. urterako gastu ez-finantzarioaren muga, beraz, 2017an onartutako ordainketa publikoaren aldean 110,4 milioi euroko igoera ekarri du (% 3,13), 3.523 milioi eurokoa izan zelako.
Kopuru hori ezartzeko, Nafarroarako aurreikuspen makroekonomikoak, datorren urterako bilketa-balioespenen hobekuntza eta aurreikusitako zor eta defizit betebeharrak kontuan hartu dira. Horrela, 2018an ezin izango da Foru Komunitateko Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 0,4a baino handiagoa.
Zehazki, Foru Ogasunak 3.733,8 milioi euroko diru-sarrera ez finantzarioak biltzea aurreikusten du 2018an. Horiei zor jaulkipenaren bidez lortuko diren 82,8 milioi euroak gehitu behar zaizkio, defizit helburua betetzeko gehieneko muga dena. Azkenik, kopuru horiei, kontabilitate nazionaleko doiketei dagozkien 30,4 milioi euroak gehitu behar zaizkie. Horrek guztiak, 3.847 milioi euroko gastu muga ekartzen du.
Zenbateko horretatik, 213,6 milioi euro Tokiko Ogasuneko Funtsera bideratzen dira, 2017an baino 6,4 milioi gehiago.
Aurreikuspen makroekonomikoak
Zehazki, foru Gobernuak % 2,7ko hazkundea balioesten du Nafarroak datorren urtean izango duen benetako BPGn. Bestalde, Gobernuak % 2,5 inguruko hazkundea aurreikusten du enpleguan 2017. urte honetarako, eta % 2,1ekoa 2018rako.
Izapideak
Behin gastuaren muga finkatuta, Departamentuek 2018rako gastu-proposamenak egingo dituzte. Behin proposamenak jasota, Nafarroako Gobernuak 2018rako aurrekontuen aurreproiektua onartuko du eta Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Ingurumen Kontseilura eta Toki Araubideko Batzordera bidaliko irizpena eman dezan. Urrats hori, proiektua onartu aurreko urratsa da eta Nafarroako Parlamentura bidaliko du eztabaidatzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen