(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2017-2019 Toki Inbertsioen Planari hasiera emango dio tokiko erakundeen artean 100 milioi euroko banatuz osteguna, 2017.eko irailak 7


Hiru urteko inbertsioa ekarriko du, ur-hornidurako sareak, saneamendua, argiteria publikoa, udal eraikinak, zoladura eta bideak hobetzeko; baita plan gidarietan barne hartutako lanak ere


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2017-2018 Toki Inbertsioen Plana (TIP) abian jarri du, hiru urtetan 100 milioi euroko inbertsioa ekarriko duena, etxeko ur-horniduraren sarea, saneamendua, argiteria publikoa, udal eraikinak, kaleetako zoladura hobetzeko eta bideak konpontzeko.

Nafarroako Gobernuak 2017-2018 Toki Inbertsioen Plana (TIP) abian jarri du, hiru urtetan 100 milioi euroko inbertsioa ekarriko duena, etxeko ur-horniduraren sarea, saneamendua, argiteria publikoa, udal eraikinak, kaleetako zoladura hobetzeko eta bideak konpontzeko.

Planari esker, udalak inbertsio premiazkoenei aurre egingo die, 2017an 20 milioi ekarriko dituztenak, 40 2018an eta beste 40 milioi 2019an.

Plana gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabi Lasarekin batera. Elizaldek nabarmendu du TIP "toki garapena egiteko eta iraunkortasunerako tresna bat" dela, "Nafarroako herritar eta herri guztiek kalitatezko zerbitzuak eta azpiegiturak izan ditzaten".

Hiru jarduera-ildo

Plana hiru jarduera-ildotan banatzen da: batzuk, Nafarroako Gobernuak proposatutakoak (inbertsioak), beste batzuk, toki erakundeek eskatutakoak, ezarritako ildoen arabera (toki programazioa). Beste batzuk udalek eta kontzejuek erabakitzen dituzte, beraien beharren arabera (erabaki askea).

Inbertsioetarako

34 milioi bideratzen dira; horietatik, 20,4, goi-hornidurako sarerako dira, 9,5, hiri-hondakinen planerako eta 4, banda zabaleko planerako.

Toki programazioaren

kapitulua, 34 milioikoa dena, hornidura, saneamendu eta euri sareetarako da (11,16 milioi), sareekin zolatzeko (13,54 milioi), sarerik gabe zolatzeko (1,6 milioi), argiteria publikorako (5 milioi), udal eraikinak hobetzeko (6,6 milioi) eta bideak konpontzeko (5 milioi).

Erabaki askearen

zatiari dagokionez, 23 milioi eurokoa dena, 3.000 biztanle baino gehiago dituzten toki erakundeentzat da (5,75 milioi) eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituzten toki erakundeentzat (17,25 milioi).

Plan honek, Gobernuaren 100 milioi euroko inbertsioarekin, 160 milioi inguru mugitzeko aukera emango du. Foru gobernuak % 50 eta % 80 artean emango du obra bakoitzerako.

Kontseilariak adierazitakoaren arabera, banaketa "bazterkeria positiboko irizpideekin" egin da, tamaina txikiagoko eta sakabanatze geografiko handiagoko toki erakundeek proposatutako inbertsioak ere kontuan hartzeko. Hauxe esan du Elizaldek: "Nafarroako lurralde-orekarako tresna bat da".

Horrez gain, Elizaldek gogoratu du TIP hau "sozialki konprometitua" dela, lanen esleipenean gizarte-klausula bat sartzen duelako. Horien truke, sortzen diren enpleguen heren bat, errenta bermatua jasotzen duten pertsonentzat izango dira. Halaber, azpiegiturak mendekotasuna, desgaitasuna eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen beharretara egokitzen lagunduko du.

Azkenik, kontseilariak nabarmendu du TIP honek toki mailan ekonomiaren suspertze handia ekarriko duela, lurralde guztian lanak gauzatzea ekartzen dituzten jarduerak direlako.

 

Nafarroako informazio geografikora sartzeko ataria

Erabaki askeko programei eta toki programazioari dagozkion programen inbertsioak IDENAko webean (Nafarroako Datu Espazialen Azpiegiturak), Nafarroako informazio geografikoa ikusteko ataria dena.

IDENAren web-orrian finantzatuko diren inbertsioak kontsulta daitezke, baita erreserban daudenak eta legean ezarritako baldintzetara ez egokitzeagatik onartu ez direnak. Aurkeztutako proiektuak argitaratu dira (finantza daitezkeenak, erreserban daudenak eta baztertutakoak) toki erakunde eskatzailearen lurraldea mugatuz: udalak, kontzejuak edo mankomunitateak, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen arabera.

Webaren barruan, "mapak" atalean tresnen laukian "dauden geruzak" fitxara sartu eta "2017-2019 Toki Inbertsioen Plana" aukera daiteke. Orain, ikusi nahi diren inbertsioak kargatu behar dira.

Zuzeneko kontsultak egiteko

ü Ikusi erabaki askeko ekarpenen mapa

ü Ikusi 7 modalitateetan finantza daitezkeen proiektuen mapa

ü Deskargatu IDENAtik (Toki Administrazio atala) sektoreko mankomunitateen eta enpresen erabilera profesionalerako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa