Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Irailean erradiologia digitaleko ekipamenduen esleipena hasiko da
Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak Altsasuko osasun-zentroan erradiologia zerbitzua ezartzea erabaki du Nafarroako Lehen Mailako Osasun Arretako Estrategiaren barruan. Aipatutako osasun-zentroan erradiologia ezartzeko, aldez aurretik eraikina handitzeko lanak egin behar dira, gaur egungo egiturarekin ez delako sartzen.
Esleipena 269.957,05 eurokoa izango da Altsasuko lanetarako eta Erri-Berri SL enpresari egokitu zaizkio. Lanak irailean hasiko dira.
Bestalde, erradiologia digitaleko ekipamenduen esleipena bideratzen ari da, eta lizitazio-zenbatekoa 200.000 euro izango dira.
Altsasuko erradiologia-zerbitzua ezartzeko osasun-zentroa handitu behar da. Horrela, 110 metro koadroko instalazio bat eraikiko dute. Berrikuntza-lanak direla eta, gaur egungo dauden eremuak berriro antolatu beharko dira, erabiltzaileen irisgarritasuna eta arreta errazteko; baita langileena ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen