Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroan sinatzen den ezaugarri hauetako lehenengoa da
Ezkerretik eskuinera: Joseba Moreno, Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteko presidente ohia, Ana Altzuri, kudeatzailea, Eva García Balaguer, Ingurumeneko zuzendari nagusia eta Nekane Vizcay, Ibaien Berrikuntza eta Arrantza Kudeaketako burua.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Orokorrak eta Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkarteak Nafarroako ibaiak zaintzeko lehen
protokoloa sinatu dute, Baztan-Bidasoa eta Leitzaran ibaien ingurua elkarrekin babesteko; baita arroko Natura 2000 Sareak babestutako eremuetan ere bai (Bertizko Jaurerria, Belate eta Artikutza).Akordio gaur goizean sinatu dute Bertizko Natura Parkean Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguerrek eta klubeko kudeatzaile Ana Altzurik.
Ekimena LIFE-IREKIBAI Europako proiektuaren barruan sortu da, eta azken urtean Nafarroan egindako arrantzaren partaidetza-prozesuaren ondorioak jasotzen ditu. bere helburua da herritarrek ibaien kontserbazioan eta hobekuntzan, eta aipatutako arroko Natura 2000 kontserbazio-eremu berezien kudeaketan parte hartzea, Ingurumeneko Zuzendari Nagusi Eva Garcia Balaguerrek protokoloa sinatu duen ekitaldian adierazi duen moduan. Horrez gain, hauxe azpimarratu du: "elkarlaneko eredu bat egin nahi dugu, gure komunitateko ibai-inguruetan proposatzen diren antzeko ekimenetarako suspergarriak izateko".
"Gure instalazioetan egiten den lana ongi ezagutzea nahi dugu", jarraitu du. Hori dela eta, Lesakako Nasara eta Oronoz-Mugairiko piszifaktoriara egindako bisitak sustatuko ditugu. Han egiten den lan guztiaren berri emateko. Horri esker, gure ibaien benetako egoera zein den hobeto jakingo dugu".
Bestalde, Ehiztari eta Arrantzaleen Elkarteko kudeatzaile Ana Altzurik gogoratu du elkarteak dagoeneko lankidetza-jarduera luzea duela Ingurumenarekin. "Urte guztietan elkarlanean ibiltzen gara Departamentuekin haraneko ibaietan egiten diren amuarrain-zenbaketetan, eta Elkarteak batik bat lehortzeko arriskuan dauden errekastoak zaintzen dira", gaineratu du.
Elkartea 1948. urtean sortu zen, eta gaur egun, mila bazkide baino gehiago ditu Baztanen, Urdazubin, Zugarramurdin, Oieregin eta Narbarten. Protokolo hau sinatuz hasieratik egiten ari den arrantza-kudeaketan elkarlana finkatu nahi du, eta bazkideen eta herritarren artean ingurumena kontserbatzeko eta zabaltzeko jarduera gehiago egin nahi dira. Horrenbestez, helburua da balio ekologiko horiek gordetzea da, arrantza-espezieen eta arroko habitaten onurarako; baita eragindako herritarako ere.
Zenbait eragile historiko eta geografiko direla eta, Bidasoa ibaiak bere jarraitutasuna eteten duten hainbat eragozpena metatu ditu. Horren ondorioz, ekosistemak aldatu dira eta espezierik ahulenen (erdi uretakoak diren ugaztunak, hala nola bisoia edo desmana, eta zenbait arrain, izokina esaterako) banaketa-eremua murriztu edo zatitu da. Horrez gain, isolamendu genetikoa eta beste eragin batzuk direla eta, ezinbestekoa da elkarlanean aritzea, haien jarraitutasuna eta berreskuratzeko gaitasuna bermatzeko eta egon daitezkeen presio berriei aurre egiteko.
Izokin gutxi euri faltarengatik
Udaberriko euri eskasak joan den uztailaren 31n Bidasoa ibaiaren azken arrantza-kanpainan izokin kopuruak behera egitea eragin du. Zehazki, aurten 33 ale harrapatu dituzte; baimendutako 78 aleen aldean. Departamentuak egindako txostenaren aurrerapenaren arabera, udaberriko euri faltak Bidasoatik ibiltzen diren emariak udakoak izatea ekarri du, udaberrikoak baino, beraz, izokin kopurua beste urteetakoa baino askoz ere txikiagoa izan da.
Lehen izokina edo "lehenbizikoa" kanpaina hasi eta berehala harrapatu zuten, maiatzaren 1eko 7:12an. 80 cm-ko eta 4,7 kg-ko ar bat zen, "Villanueva" gisa ezaguna zen putzuan koilaratxo baten bidez arrantzatutakoa. Geroago, maiatzean zehar, beste bost izokin gehiago bakarrik harrapatu ziren; ekainean, 10 izokin, eta uztailean, 17 ale (guztien % 52).
Beste kanpaina batzuetan dagoeneko ohikoa denez, arrantzatutako lehen izokinak izan ziren handienak, eta denboraldia aurrera joan ahala izokinen tamaina txikiagotu egin zen. Denboraldian harrapatutako izokinen % 61ek negu bat emana zuten itsasoan, eta % 39k gutxienez bi negu emanak zituzten itsasoan.
Arrantzatutako izokinen % 73 jatorriz basatiak ziren, eta gainerako % 27 (9 izokin), Nafarroako Gobernuaren Mugairiko piszifaktorian hazitako eta jaiotako izokinak.
Harrapaketak beste urte batzuetan baino banatuago egon dira ibaian zehar. "Villanueva" putzuan 12 harrapatu dituzte, 4, Montoian, eta 3, Eskailerako putzuan. Gainerakoak beste bederatzi lekutan. 2017ko denboraldian harrapatutako izokinen erdia baino gehiago uztailean arrantzatu dira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen