(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lufthansak Iruña sartu du munduko ibilbideen sarean asteazkena, 2017.eko uztailak 19


Alemaniako airelineak hegaldi zuzen berriak eskainiko ditu Frankfurtera, Nafarroako hiriburua Alemaniako, Europako eta kontinente arteko hainbat tokirekin lotuz


Transcripción textual del video

Lufthansak eta Nafarroako Gobernuak, Sodena enpresa publikoaren bidez, Iruña eta Frankfurt (Alemania) lotuko dituen airetiko ibilbide berria aterako dutela jakinarazi dute. Horrela, Alemaniako airelineak Nafarroarekin eta mugako eskualdeekin eta Iruñeko aireportua garatzearekin duen konpromisoa agertu du.

Lufthansak Iruña sartu du bere munduko ibilbide-sarean.

Lufthansak eta Nafarroako GobernuakSodena enpresa publikoaren bidez, Iruña eta Frankfurt (Alemania) lotuko dituen airetiko ibilbide berria aterako dutela jakinarazi dute. Horrela, Alemaniako airelineak Nafarroarekin eta mugako eskualdeekin eta Iruñeko aireportua garatzearekin duen konpromisoa agertu du.

2017ko azaroaren 6tik aurrera, 2017/2018 neguko ordutegia dela eta, Lufthansak astero zortzi alditan lotuko ditu Iruña eta Frankfurteko nazioarteko hub-a. Horrela, sarrerako eta irteerako bidaiarien trafikoa sustatuko du, eta Nafarroaren eta mundu osoko tokien arteko loturak hobetuko ditu.

LH1118 hegaldia astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan aireratuko da Frankfurtetik, 09:30ean, eta Iruñera 11:30ean helduko da. Itzulerako hegaldia, LH1119 kodea duena, asteko egun beretan abiatuko da, 12:20an Nafarroako hiriburutik, eta Alemaniako hirian 14:30ean lehorreratuko da. Horrenbestez, lotura bikainak emango ditu airelineak Iruñetik kontinente arteko beste leku batzuetara, hala nola Tokiora, New Yorkera, Bangkokera, Hong Kongera edo Johannesburgora; baita Alemaniako eta Europako beste leku batzuetara ere: Hanburgo, Budapest, Viena, Varsovia edo Mosku.

Konpainiak Airbus A319 hegazkin modernoak erabiliko ditu ibilbide berrian, 138 bidaiarientzako lekuekin, bi motatako zerbitzutan banatuta: Business eta Economy Class. Beti bezala doako cateringa eskainiko die bidaiari guztiei eta hegaldi guztietan, baita Internet ere, pixkanaka Europako hegazkinen A320 familiako modeloetan instalatzen ari dena. Maiztasun berrietarako txartelak uztailaren 19tik aurrera egongo dira salgai bidaia-agentzietan eta LH.com web-orrian.

Espainiako eta Portugalerako Lufthansa Taldearen zuzendari nagusia den Carsten Hoffmannek hauxe adierazi du: "Lehendabizi eskerrak eman nahi dizkiot Sodenaren lanari, funtsezkoa izan delako ibilbide berri hau ezartzeko. Ohorea da guretzat Nafarroan lehen aldiz jardutea eta bere herritarrak eta eskualde garrantzitsu hau gainerako munduarekin lotzea gure aireportuaren bidez, beti kalitate handieneko produktu eta zerbitzuekin".

Bestalde, Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, hauxe esan du: "Nafarroako Gobernua oso pozik dago Lufthansaren erabakiarekin eta eskerrak ematen dizkio konpainiari Nafarroako merkatuan egindako apustuarengatik. Nazioarteko lotura horrek garrantzi estrategiko handia izango du eskualderako. Bertako enpresen lehiakortasuna hobetuko du eta Nafarroako turismo-sektorearen garapenean lagunduko du, Europako turismoaren irisgarritasuna erraztuz. Gure eskualdearen espezializazio adimentsuko Estrategian aurkitutako eskaera bat da, nazioarteko konektibitatea, eta abian jarriko da".

Lufthansaren hub-a Frankfurten

Alemaniako aireportu zibilik handiena da, eta baita munduko airetiko jarduera zentro garrantzitsuenetako bat ere. Horrez gain, Lufthansako bost aireportu zentralik handiena da, eta bisitariei mota guztietako zerbitzuak, instalazioak eta ekitaldiak eskaintzen dizkie. Informazio gehiagorako: http://www.lufthansa.com/es/es/Lufthansa-en-el-aeropuerto-de-Frankfurt

Lufthansa, Europako airelinearik onena Skytraxen arabera

Lufthansa duela gutxi "Europako Airelinearik Onena" izendatu du Skytrax hegazkintzaren merkatuko ikerketa erakundeak. Horrez gain, "Europa Mendebaldeko Airelineari Onena" aukeratu dute, eta "Catering onenaren" saria ere jaso du First Classen Loungen. Informazio gehiagorako: http://www.worldairlineawards.com/Awards/best_airlines_by_world_region.html

Lufthansa taldea Espainian

Espainiako merkatua oso garrantzitsua da Lufthansa Taldearentzat Europan, % 10eko merkatu kuotarekin herrialdean. Taldea osatzen duten airelineek (Lufthansa, SWISS, Austrian Airlines, Brussels Airlines eta Eurowings) 9 milioi bidaiari baino gehiago garraiatu zituzten 2016an, 2015ean baino % 8 gehiago, Espainia abiapuntua eta jatorria izanda.

Taldeko airelineek 1.728 hegaldi eskaintzen dituzte astero 2017ko udaldian, Espainiako aireportu batetik abiatuz edo helmuga izanda, beraz, % 12,3 handitu da 2016an eskainitako maiztasunekiko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa