(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak NPBren 98 milioi euro baino gehiagoko ordainketa burutu du asteartea, 2017.eko ekainak 27


Horrela, 2016ko kanpaina itxi du ekainean


Soro landuak.

Nafarroako Gobernuak dagoeneko Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPG) 98.724.893 euroko ordainketa burutu du, Nekazaritzaren Europako Berme Funtsaren (FEAGA) kontura Nafarroako nekazariei eta abeltzainei egindako zuzeneko ordainketei dagokiena. Horrela, 12.435 titularrek kobratu dute kanpaina honetako laguntza bat edo batzuk.

Funts gehienak oinarrizko ordainketak eta ordainketa berdea izan dira. Horietako lehenengoak, 57,7 milioi eurokoa, nekazariek eta abeltzainei dituen eskubideen esleipenarekin eta aitortutako hektarea kopuruarekin lotuta dago. Ordainketa berdeak, 28,6 milioikoak, larreak mantentzea, laboreak eta interes ekologikoko azalerak dibertsifikatzea saritzen du.

Halaber, abeltzainentzat bideratutako beste laguntza batzuk nabarmentzen dira: 4,6 milioi ardi-ahuntzen sektorerako, 2,8 milioi behi-ume hazleetarako eta 2,2 milioi esnetarako behi-aziendarako.

Hauexek izan dira gainerakoak: gizentzeko behiak (647.237 euro), ardien eskubide bereziak (97.516 euro), labore proteiko eta oleaginosoak (804.321 euro), transformaziorako tomatea (379.224 euro), arroza (254.355 euro), erremolatxa (94.680 euro), fruitu oskoldunak (22.406 euro), kalitatezko lekaleak (2.915 euro), eta nekazari gazteak (374.730 euro).

2017ko kanpainari dagokionez, behin epea itxita (apirilaren 30etik maiatzaren 15era luzatu zena), erregistratutako eskaera kopurua 13.814koa izan da. Horrez gain, 106 eskaera egin zaizkio erreserba nazionalari eta 1.814 eskaera oinarrizko ordainketa-eskubideak lagatzeko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa