(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 2017ko Euroscola Sariek "giza eskubideen errespetua nabarmentzen dute" asteartea, 2017.eko ekainak 6


Solana kontseilaria Europako Parlamentuak antolatutako lehiaketaren fase autonomikoaren sari-banaketako buru izan da


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuko kontseilari Maria Solanak 2017ko Euroscola Lehiaketaren sariak banatu ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian. Hain zuzen, Nafarroako lehen bi sailkatuei banatu die banatu die saria. Lehiaketa horretan, 2017-2018 ikasturtean Europako Parlamentuko izen bereko programan parte hartuko duten Espainiako Estatuko zentroak hautatzen dira. Ekitaldian Komunikazio zuzendari nagusi Pello Pellejero eta Espainian dagoen Europako Parlamentuko Bulegoko Hezkuntza eta Gazteria saileko buru Isabel Mateo ere izan dira.

Solana kontseilariak esan du saritutako lanek giza eskubideen errespetua nabarmentzen dutela.

Hauek izan dira 2017ko Euroscola lehiaketaren irabazleak: "Mendaur" taldea, Doneztebeko Mendaur DBHIkoa; "Vox Populi", Iruñeko Bihotz Sakratuaren Ikastetxekoa; "Europasión" taldea, Iruñeko Jesusen Alabak ikastetxekoa; "Mutatio Rerum" taldea, Iruñeko Bihotz Sakratuaren ikastetxekoa eta "El valor de la igualdad" taldea, Irunberriko DBHI LH zentrokoa.

 

Euroscola 2017 Sariak

Lehen bi postuetan sailkatu diren taldeetako kideak agintariekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuko kontseilari Maria Solanak 2017ko Euroscola Lehiaketaren sariak banatu ditu gaur Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldian. Hain zuzen, Nafarroako lehen bi sailkatuei banatu die banatu die saria. Lehiaketa horretan, 2017-2018 ikasturtean Europako Parlamentuko izen bereko programan parte hartuko duten Espainiako Estatuko zentroak hautatzen dira. Ekitaldian Komunikazio zuzendari nagusi Pello Pellejero eta Espainian dagoen Europako Parlamentuko Bulegoko Hezkuntza eta Gazteria saileko buru Isabel Mateo ere izan dira.

Solana kontseilariak esan du saritutako lanek giza eskubideen errespetua nabarmentzen dutela.

Hauek izan dira 2017ko Euroscola lehiaketaren irabazleak: "Mendaur" taldea, Doneztebeko Mendaur DBHIkoa; "Vox Populi", Iruñeko Bihotz Sakratuaren Ikastetxekoa; "Europasión" taldea, Iruñeko Jesusen Alabak ikastetxekoa; "Mutatio Rerum" taldea, Iruñeko Bihotz Sakratuaren ikastetxekoa eta "El valor de la igualdad" taldea, Irunberriko DBHI LH zentrokoa.

Autonomia-erkidego eta autonomia-hiri bakoitzaren talde irabazleek, eta bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatu diren taldeek Europako Parlamentuak bidalitako diploma egiaztagiri bat jasoko dute, entitate laguntzaileek eskaintzen dituzten bestelako sariez gain.

Maria Solanak azpimarratu du berarentzat ohore handia dela ikasleek eta irakasleek hezkuntzarekin, ikasten jakitearekin, jakitearekin duten konpromisoa. Ezagutzaren garrantzia nabarmendu du, "bereizten laguntzen duelako", eta gogoratu du "jakiteko gogoak ikertzea dakarrela, baina horretarako katedra-askatasuna ezinbestekoa" dela. Halaber, zenbait balio aipatu ditu: berdintasuna, solidaritatea, herritartasuna eta justizia. "Eta balio horiek guztiak dira Europan bateratzen direnak, hala ere, azkenaldian zalantza asko sortu dira estatu kideek herritar guztien eskubideak bermatzeko egin behar dutenari buruz. Une latzak bizitzen ari gara, baina orain dagokigu Europar Batasuna oinarritu zen printzipio horiek aldarrikatzea".

Solana kontseilariarentzat, lehentasunezkoa da Europarentzat zuek landu dituzuen eskubide guztiak bermatzea, hori baita Europako integrazioa lortzeko bidea: inklusioa, haren parte sentitzea, haren barruan egotea".

Azkenik, kontseilariak esan du saritutako taldeek aurkeztutako lanek Europa indartu behar duten printzipioak nabarmentzen dituela: giza eskubideak errespetatzea. Parte-hartzaileak zoriondu ditu eta hauxe esan du: "erakunde publikoetan lanean jarraituko dugu, hain zuzen hezkuntza eskubide bat izaten jarraitzeko, aniztasunari bere lekua emanez eta bidezkoa denari aukera emanez, eta zuen lanetako batek zioen moduan: ikasteko eskubide bermatuz".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa