Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Urtero herri batean egiten da, eta Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak elkartzeko da
Transcripción textual del video
Larunbat honetan, ekainak 3, Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIX. edizioa izango da Cascanten. Jaieguna da, eta urtero, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak elkartzeko erabiltzen da.
Horrela jakinarazi du gaur goizean prentsaurrekoan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok. Berarekin batera, Icíar Ortiz de Urbina, Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria, Nafarroako Gobernuarekin ekitaldia antolatu duen erakundea, eta Cascanteko alkate Alberto Añón izan dira.
Larunbatean, ekainak 3, Kanpoan diren Nafarren Eguna ospatuko da Cascanten.
Larunbat honetan, ekainak 3, Kanpoan diren Nafarren Egunaren XXIX. edizioa izango da Cascanten. Jaieguna da, eta urtero, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak elkartzeko erabiltzen da.
Horrela jakinarazi du gaur goizean prentsaurrekoan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok. Berarekin batera, Icíar Ortiz de Urbina, Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria, Nafarroako Gobernuarekin ekitaldia antolatu duen erakundea, eta Cascanteko alkate Alberto Añón izan dira.
Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernuak jaiegun horri emandako laguntza nabarmendu du, eta Nafarroako herritar guztiek kanpoan bizi diren nafarrei egindako harrera adeitsu, estimu eta solidaritatearen adierazgarria dela. Gure Foru Komunitateko ezinbesteko zati bat dela ere esan du. Horrez gain, Cascanteri buruz ere hitz egin du, aurten herri horretan ospatu baita. Hauxe adierazi du: "Nafarroako Erriberako leku garrantzitsua da, milaka urteko historia baitu, goi-mailako arte-ondarea, kultura-aniztasuna eta jende langile eta bereziki abegitsuen gizarte-taldea".
Azaldu dutenez, topaketa honetara Espainiako geografia osotik banatuta dauden Nafarroako hamahiru etxeetako ordezkariak etorriko dira (Kantabria, Burgos, Bilbo, Barakaldo, Arrasate, Gasteiz, Logroño, Zaragoza, Valladolid, Madril, Bartzelona, Valentzia eta Sevilla). Haientzat guztientzat, bezperan, hots, ostiralean, hasiko diren zenbait ekitaldi antolatu dira. Herriko Udalak ekitaldiak aurkeztuko ditu, "Alegría Ribera" eta Cascanteko Jota Eskolak jota-emanaldi bat emango dute eta Nafar Etxeen Federazioak omenaldia egingo dio erriberako hiriari.
Ekitaldien programa
Larunbatean, hilak 3, ekitaldiak 11:15ean hasiko dira, bertaratutakoen harrerarekin eta lunch txiki batekin (txigorkiak olioarekin), Romero Parkeko Pergolan. Ondoren, agintariei harrera egingo zaie, leku berean, 11:45ean, eta Romeroko Andre Mariaren Basilikaraino joango dira. Hango arkupetik txupinazoa botako dute. Jarraian, meza kantatu bat egingo da. Meza amaitutakoan, 13:00ak inguruan, kalejira egingo da, dultzaineroek eta buruhandiek girotuta, eta erraldoien dantza.
Gero, 14:30an herri-bazkari bat egingo da udal kiroldegian, Cascanteko Cais Cantum Abesbatzak girotutako bazkalondoa. 18:00etan José Luis Jiménez eta Jesús Caballeroren saioa izango da eta festa 19:00etan amaituko da. Ordu horretan autobusak Udal kiroldegitik abiatuko dira jatorrizko herrietarantz.
Horrez gain, 12:00etatik 14:00etara Museo Etnografikorako bisitak antolatu dira, baita Cascanteko turismo-gunerik interesgarri eta adierazgarrienetatik ere. Bestalde, egun osoan, "pintxo-pote" egongo da herriko tabernetatik, 2 eurotan.
Festak Nafarroako Gobernuaren 20.000 euroko diru-laguntza du, bertaratutakoak Cascantera joateko bidaia finantzatzeko, emanaldietarako eta antolaketa-gastuetarako.
29 edizio
Kanpoan diren Nafarren Eguna 1989tik ospatzen da, beraz, datorren larunbatean, ekainak 3, 29. edizioa izango da. Urtero herri bakoitzean egiten da, eta orain arte, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarrak herri hauetan bildu dira: Corella (bitan), Lizarra, Erriberri, Zangoza, Tutera, Iruña, Elizondo, Viana, Irunberri, Azkoien, Erronkari, Tafalla, Lodosa, Agoitz, Los Arcos, Otsagabia, Milagro, Auritz, Fitero, Arguedas, Artaxoa, Funes, Ultzama, Mendabia, Izaba, Andosilla eta Lekunberri
.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen