(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Kontseilura igorri du Euskararen erabileraren Foru Dekreturako proiektua asteazkena, 2017.eko maiatzak 24


Dekretuarekin herritarrei bermatu nahi zaie administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea


palacio

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan erabaki du Nafarroako administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta mendeko zuzenbide publikoko entitateetan euskara erabiltzeko foru dekreturako proposamena aintzat hartzea. Halaber, Nafarroako Kontseilura igortzea erabaki du, hark irizpena eman dezan.

Arau berriarekin herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko duten eskubidea arautu eta bermatu nahi da, zonifikazioak ezarritako terminoetan eta toki entitateen eskumenak errespetatuz.

Ollo kontseilariak gobernu saioaren ondoko prentsaurrekoan azaldu duenez, dekretuaren bidez lortu nahi da “aurrera egitea, Nafarroan diren 80.000tik gora euskaldunei administraziotik eman behar zaien erantzunari dagokionez, gaur egunean, 148 langile publikok baino ez baitituzte atenditzen. Kopuru hori ondoko urteetan emendatuko da, izan ere, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, 16 eta 24 urte bitarteko Nafarroako biztanleen %25 euskalduna da”.

Berritasun nagusiak

Araudi berria parte-hartze prozesu garrantzitsu baten baitan prestatu da, herritarren, Funtzio Publikoko sindikatuen, Nafarroako Gobernuko departamentuen eta toki entitateen iritziak aintzat hartuta. Gainera, proiektuak Euskararen Nafar Kontseiluaren aldeko txostena du.

Kontseilariaren hitzetan, proiektua “posibilista da, indarrean den araudiaren baitan” eta indargunea herritarrengan eta herritarren hizkuntza eskubideen errespetuan ezartzen du, aldi berean bermatzen dituelarik herritarren eskubideak eta langile publikoek eskuratutako eskubideak. Era berean, dekretua prestatu da toki entitateen eskumenak errespetatuz.

Bestetik, arauak hizkuntza eskubideak bermatzeko irizpideak ezartzen ditu, administrazioaren barne baliabideak eraginkortasunez kudeatuz; izan ere, B2 edo C1 mailaren jabe diren milatik gora funtzionario ditu administrazioak.

Dekretuaren arabera, departamentuek lanpostu eta zirkuitu elebidunen gaineko beren plangintza egin beharko dute. Plangintza horiek, Nafarroako Gobernuak onetsi aurretik, mahai sindikalekin negoziatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa