(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

10,4 milioi bideratu dituzte garuneko paralisia edo desgaitasun asko dituzten pertsonen egoitza-arretarako asteazkena, 2017.eko maiatzak 24


Zerbitzua Carmen Aldave egoitzan eta Ramon y Cajal zentroan emango da, eta 70 plaza egoitzetarako eta 62 eguneko zentrorako izango ditu


Nafarroako Gobernuak garuneko paralisia, horren antzeko gaixotasunak eta desgaitasun asko dituzten pertsonen arreta integralerako kontratuak eguneratzeko baimena eman dio gaurko bilkuran Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari. Aurrekontua 10,44 milioi eurokoa izan da (BEZik gabe, 2017. eta 2018. urteetan zehar.

Diru-kopuru horrekin egoitzetarako dauden 70 plazak eta eguneko zentroetarako 62 plazak finantzatuko dira. Horietatik, 40 egoitza-plaza Carmen Aldave Egoitzak kudeatuko ditu. Bestalde, ASPACE Fundazioaren Ramon y Cajal zentroak 30 egoitza-plaza eta eguneko zentroetarako 62 plaza kudeatuko ditu.

 

Gaur baimendutako bi hitzarmenei esker, 2015eko azaroan eta 2014ko martxoan Carmen Aldave zentroarekin eta ASPACE Fundazioarekin hurrenez hurren desgaitasuna duten pertsonei arreta osoa emateko sinatu ziren kontratuak berritu dira.

Aurrekontu horretatik, 3,67 milioi 2017. urtean ordainduko dira. Eta gainerako 6,78 milioiak 2018. urtean izango dira. Bi kontratuak 2018ko azaroaren 30ean amaituko dira, baia urtero luza daitezke bi alderdiak ados badaude. Gehienez, 4 urtekoak izango dira.

Oraindik ez dago foru-komunitatean Eskubide Sozialetako Departamentuak baimendutako bestelako zentrorik, ez eta baimena izapidetzen ere, eguneko eta egoitza zentro gisa arreta emateko, garuneko paralisia duten 65 urtetik beherako pertsonentzat. Beraz, ezinbestekoa da kontratua bi erakundeekin berritzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa