(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Batasuneko garrantzizko lau leku kontserbazio bereziko eremu izendatu dituzte asteazkena, 2017.eko maiatzak 24


Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila, Arabarko, Artxuga mendilerroa, Zarikieta, Aretako mendiak eta Kodesko mendilerroa dira


Arbaiungo arroilaren irudia, Leireko Mendilerroa eta Arbaiungo arroila KEBen barruan dagoena ( irudia handitu )

Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila, Arabarko, Artxuga mendilerroa, Zarikieta, Aretako mendiak eta Kodesko mendilerroa dira.

Nafarroako Gobernuak lau foru-dekretu onetsi ditu gaurko bilkuran. Horien bidez, Batasuneko garrantzizko lau leku (Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila, Arabarko, Artxuga mendilerroa, Zarikieta, Aretako mendiak eta Kodesko mendilerroa) kontserbazio bereziko eremu izendatu dituzte. Horrez gain, haien kudeaketa-planak ere onetsi dituzte.

Bestalde, dekretu horiek, Arbaiungo arroila, La Piedra eta San Adriango labarrak, Irunberriko arroila, Iñarbeko arroila, Txintxurreneako arroila, Gaztelu eta Labeja Haitza erreserba naturalen erabilera eta kudeaketa zuzentzen dituzten planak eguneratzen dituzte.

Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila

Guztira 8.895 ha-ko azalera dute, eta Leireko mendilerro osoa eta Arbaiungo eta Irunberriko arroilak barne hartzen ditu.

Landareen artean garrigak eta ezkaiak nabarmentzen dira. Garaiera handitzen den heinean, hariztiak eta pinudiak nagusitzen dira. Bestalde, eremuko fauna-interesa penintsulako esparruaz harago dago, izan ere, Europako sai arrea hazteko gune nagusietako bat da. Harkaitzekin lotutako ugaztunei dagokienez, Nafarroan ezagutzen den koba-saguzarren (M. schreibersii) kolonia ugalkor bakarra dagoela nabarmendu behar da.


Arabarko. ( irudia handitu )

Arabarko

Zaraitzu eta Erronkariko haranen artean kokatu dago, eta 1.717 ha-ko azalera du. Arabarko eta Seseta Pirinioen aurreko mendilerro txikiak barne hartzen ditu.

Nagusiki baso-eremua da eta azalera gehienean pinudiak daude. Horien gain, hariztiak, pagadiak eta garrigak ere badaude. Bertako harkaitzetan zenbait espezie errupikolen lurralde ugalkorrak daude, hala nola ugatzak, arrano beltzak, sai arrunta, sai zuria eta belatz handia.

Artxuga mendilerroa, Zarikieta eta Aretako mendiak

Eremu hau Nafarroako ipar-ekialdean dago, eta 19.530 ha-ko azalera du.

Zati gehienean habitat naturalak eta erdinaturalak daude, lurraldearen ia % 80 hartzen dutenak. Basoetan katalogatutako hegazti ugari daude, eta horien artean, basokoak bakarrik diren bi nabarmentzen dira: okil beltza eta okil gibelnabarra, Nafarroan desagertzeko arriskuan dagoena. Horrez gain, larreak eta sasiak ere badaude katalogatutako fauna eta florako zenbait espezietako habitatean.

Kodesko mendilerroa

Eremu hau Nafarroako mendebaldeko erdiko eremuan dago, eta 5.055,97 ha-ko azalera du.

Askotariko baso-landareak ditu, eta batik bat garrigak, pagadiak eta hariztiak daude. Faunari dagokionez, nabarmendu behar da Kodes, Meano eta Lapoblacion harkaitzekin lotutako hegazti errupikolen komunitatea. Hormetan katalogatutako zenbait hegazti harrapakari daude, hala nola sai arrea, sai zuria, belatz handia, arrano beltza eta hontz handia.

Natura 2000 sarea

Natura 2000 Sareak Hegaztientzako Babes Eremu Bereziak (HBEB), Hegaztien Zuzentarauaren xedapenen arabera izendatzen direnak eta Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL) barne hartzen ditu. Horiek, dagokien kudeaketa-plana dutenean, Kontserbazio Eremu Berezi (KEB) izendatzen dituzte. Natura 2000 Sareko Europako 23.608 eremuen azalera 1.039.332 km2 da (lurralde osoko % 18). Nafarroan 2.808 km2 (% 27) eta 59 eremu daude, eta horietatik, 17, HBEB dira; 7, BGL eta, 35, KEB.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa