(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solana kontseilaria "Jakin-mina" programako parte-hartzaileei egindako diploma-banaketako buru izan da asteartea, 2017.eko maiatzak 23

33 ikasleez gain, Jakiundeko, NUPeko, Nafarroako Unibertsitateko eta EIBZko ordezkariak ere izan dira ekitaldian

Transcripción textual del video

Maria Solana, Hezkuntzako kontseilaria, "Jakin-mina" programan parte hartu duten Nafarroako 45 gazteetatik 33ri diplomak banatzeko ekitaldiko buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Zikloa Jakiundek antolatu du eta 2016ko azaroaren 18tik 2017ko martxoaren 31ra bitartean Nafarroako Unibertsitatean Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bost hitzaldiz osatuta dago. Programaren seigarren edizioa da aurtengoan eta 2011. urtean abiatu zen. Solana kontseilaria izan da hitzaldi-zikloari amaiera eman diona, eta aldaketaren gobernuari buruz hitz egin du. 
Jakin-mina programako diplomak

Saridunak eta agintariak elkarrekin. ( irudia handitu )

Solana kontseilariarekin batera, beste hauek ere bertaratu dira ekitaldira: Jesús M. Ugalde, Jakiundeko lehendakaria; Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreordea; Ramón Gonzalo, NUPeko Ikerketako errektoreordea ;Yolanda Olasagarre, EIBZko zuzendaria eta Nafarroako Jakin-minako ohiko kolaboratzailea eta Jakeline Barker, Jakiundeko idazkaria. Horrez gain, diplomak jaso dituzten hogeita hamar ikasle baino gehiago ere izan dira.

Jakin-mina programako diplomak

Solana kontseilaria bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

"Jakin-mina" programaren helburua da akademikoki motibatuta dauden gazteen adimen-garapena eta garapen pertsonala azkartzea, adituek emandako hitzaldi eta erakustaldien diziplina anitzeko programa baten bidez. Hitzaldi horiek ikastetxetik kanpo ematen dira, unibertsitateetako edo ikerketa-zentroetako instalazioetan.

Nafarroaren kasuan, hitzaldien zikloak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta Nafarroako Unibertsitatean ematen dira, txandaka. 2016/2017 ikasturtean azken horri egokitu zaio "Jakin-mina" programaren anfitrioia izatea.

Tronu Aretoan egindako ekitaldian zentro hauetatik etorritako 33 ikasle izan dira haien irakasleekin batera: Altsasuko Altsasu BHI, Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastola, Burlatako Askatasuna, Erredin, Iruñeko Eunate, Garralda Institutua, Iruñeko Liceo Monjardín, Atarrabiako Pedro de Atarrabia, San Fermin Ikastola, Berako Toki Ona eta Zizur.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa