Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Departamenduaren lehentasuna da ikasle guztiak ikastetxean geratzea
Solana kontseilaria Buztintxuriko ikastetxeko zuzendaritza taldearekin.
(
irudia handitu
)
Hezkuntza Departamendua goizean goizetik dabil Buztintxuriko ikastetxearen lanak geratu direlako, soluzioa bilatzen datorren ikasturtean bertako ikasle guztiak ikastetxean gera daitezen. Lanen amaiera abuzturako aurreikusita zegoen eta 2017/18 ikasturtean erabilgarri egoteko. Lanak geratzea obrak esleitutako enpresaren arazo ekonomikoek eragin dute, enpresatik bertatik jakinarazi zaienez Hezkuntza Departamenduko teknikariei.
Departamenduaren lehentasuna da ikasleak ikastetxean geratzea. Hala adierazi dio Maria Solana hezkuntza kontseilariak ikastetxeko zuzendaritza taldeari, gaur bertan ikastetxera egindako bisitan. Egoeraz jabetzeko eta sortutako arazoari irtenbidea emateko gobernuak jada egin dituen urratsen berri ematen izan da han kontseilaria.
Lanak geratuta daudela egiaztatu ondoren, Hezkuntza Departamendua lanak esleitu zitzaizkion enpresarekin bilera egin du gaur bertan; izan ere, enpresatik ez baitzaio inolako jakinarazpenik helarazi Hezkuntza Departamenduari.
Buztintxuriko ikastetxe publikoa handitzeko lanak.
(
irudia handitu
)
Era berean, idatzi bat helarazi zaio enpresari egunean zehar Departamenduari era ofizialean jakinarazi diezaion zein den enpresaren egoera, kontratuarekiko betearazpen mailari dagokionez. Erantzunik jaso ezean, kontratazio-organoak kontratuaren ebazpena baloratuko du, agindutakoa ez betetzeagatik; eta horrela ohartarazi zaio enpresari.
Kontseilariak ikastetxera bisita egin aurretik, Departamenduko teknikariek bilera izan dute ikastetxeko zuzendaritza taldearekin; ondoren, Solana kontseilaria, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez eta Hezkuntza Azpiegituren zerbitzu-zuzendari Eneko Ardaiz, ikastetxeko lanen aurrealdean elkartu dira ikastetxeko zuzendari Ander Clementerekin.
Azpimarratzekoa da Buztintxuri ikastetxe publikoa handitzeko lanak joan zen abenduan esleitu zitzaizkiola Arbeloa Construcciones SL enpresari, 3,8 milioi eurotan (BEZ barne). Lanak urtarrilean hasi ziren. Zazpi hilabeteko exekuzio-epea eman zitzaion, hurrengo ikasturterako eraikin berria amaituta egon zedin.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen