(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateak eta Euskadik Nafarroako trenbide korridorea eta euskal Y-a lotzeko azterketan aurrera egin dute ostirala, 2017.eko maiatzak 12


Ayerdi lehendakariordeak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak lan-bilera bat izan dute gaur goizean


Bilera

Lehen planoan, Manu Ayerdi lehendakariordea eta Arantza Tapia sailburua; atzean, Peio Ayerdi eta Larraitz Gezala. ( irudia handitu )

Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak eta Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, lan-bilera bat izan dute gaur goizean Iruñean, eta bilera horretan, Foru Komunitateko trenbide korridorearen eta euskal Y-aren arteko loturaren azterketan aurrera egin dute.

Horrez gain, Ayerdi lehendakariordeak sakonean ezagutu ditu Euskadik eta Estatuak hartuko erabakiak prestazio handiko trena hiru euskal hiriburuetara heltzeko irtenbidea emateko. Helburua garraiobide hau Iruñera heltzea hobeto definitzen duten gogoeta-elementu berriak izatea da, eta horrenbestez, gaur egun, Nafarroako hiriburuan dagoen trenbide-begizta kentzea.

Bi Gobernuak bat datoz Foru Komunitatea eta Europako erdialdea trenbidez lotzeko "nahitaez Nafarroak euskal Y-arekin lotura zuzen eta azkarra" izan behar duela. Horrela, Iruñea Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuekin eta Pasaia eta Bilboko portuekin trenbidez lotuko da.

Bestalde, euskal Y-Iruña-Castejón lotura Atlantikoko korridorea eta Mediterraneoko korridorea lotzeko ibilbide izango da. Mediterraneoko korridorea, trafiko mistoetarako, salgaietarako eta bidaietarako korridorea da, Zaragozatik, Frantziako sarearekin lotzen den bideraino, euskal Y-aren bitartez.

Foru Komunitatea eta Euskadi "hertsiki ari dira elkarlanean" ibilbideak finkatzen eta bi komunitateetako trenbide-sare berrien funtzionaltasuna ezartzen, "trenbideak bere lurraldeetako lehiakortasuna, lotura eta garapen iraunkorra hobetzeko duen zereginaz jabetuta”.

Gogoratu behar da bi administrazioek Protokolo bat dutela sinatuta Estatuko Administrazioarekin batera, eta horren arabera, hiru alderdiek bi lurraldeetako prestazio handiak lotzeko irtenbidea elkarrekin eta adostuta ezartzeko konpromisoa hartzen dute.

Ayerdik eta Tapiak aitortu dute "trenbide-lotura lehiakorra" izan behar dutela, "Europarekin lehenbailehen eta ahal dela irtenbiderik onenarekin lotzeko".

Euskadiren eta Nafarroaren arteko lankidetza bultzatzea

Lan-bilera hau Ayerdi lehendakariordearen bulegoan egin da, eta bi agintariek izaten duten hirugarrena da, ekonomia eta enpresa lankidetza handitzeko helburuarekin, batik bat industria, berrikuntza eta turismo arloetan.

Gaur goizean egindako bileran Peio Ayerdik, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kabineteko buruak, eta Larraitz Gezalak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saileko Kabinete eta Komunikazioko zuzendariak, ere parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa