(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.978 pertsona gutxiago egon da langabezian Nafarroan apirilean, % 4,9 gutxiago, beraz osteguna, 2017.eko maiatzak 4


Urte batean 4.504 langabe gutxiago egon da, 2016ko apirilean baino % 10,5 gutxiago, beraz. Horrela, guztira, 38-375 langabe daude.


Pertsona bat igeltsero-lanak egiten.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Agentzietan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du apirilean. Hain zuzen 1.978 pertsona gutxiago izan dira, % 4,9ko murrizketa, beraz, martxoaren aldean, eta 4.504 langabe gutxiago urtebetean, % 10,5ko jaitsiera. Horrela, 38.375 langabe daude orain.

Laparra lehendakariordeak Nafarroako Parlamentuan emandako hitzaldian hauxe adierazi du: "apirila normalean hilabete ona da langabeziaren jaitsierari dagokionez, eta beste urte batzuekin alderatuz, azken jaitsiera hau oso positiboa da zalantzarik gabe. Izan ere, 2009. urtetik ez da egon horrelako langabeziarik. Beraz, langabeziak jaisteko joera finkatu du".

Halaber, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak, SISPEtik (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema) etorritako datuak ustiatzen eta aztertzen dituen erakundeak, datuen balorazio positibo nabarmena egin du, eta azpimarratu du urte-sasoiaren eraginaren ondorioz, otsailetik irailera bitartean gutxi gorabehera langabeziak behera egiten duela. Gero, urte hasierara arte handitzen da, edozein dela ziklo ekonomikoa. "Adierazi den bezala, kontua da gorabehera horiek zer intentsitaterekin gertatzen diren alderatzea".

Horrela, gorabeherak gertatzen diren intentsitatea alderatuta, langabeziak apirilean izandako jaitsiera (% -4,9) 2007. urtetik positiboena izan dela esan daiteke. Urteko aldaketari dagokionez, aipatutako % -10,5eko jaitsiera hori, krisiaren aurretik ere egondako daturik onena da. Hauek izan dira azken urteetan egondako urteko jaitsierak: 2016. urtean langabezia % -7,5 jaitsi zen; 2015ean, % -8,6; 2014an, % -6,8, eta 2013an langabezia % 6,9 igo zen.

"Datu hauek berresten dute urte-sasoiak langabezian eragina badu ere, azken jaitsierak askoz ere handiagoak izan direla, eta, beraz, hobeak izan dira. Jaitsierak ongialdi ekonomikoaren zikloan gertatutakoak baino handiagoa izan dira", adierazi du Laparra lehendakariordeak.

Langabezia-mailarik handiena

Bestalde, gogoratu behar dugu 2013ko otsailean egon zela Nafarroan langabezia-mailarik handiena: 56.524 langabe. Hortik aurrera langabezia % -32,1 murriztu da, beraz, 18.149 langabe gutxiago daude erregistratuta. Horrela, langabeziaren gutxieneko mailaren (2007ko maiatzean) eta gehieneko mailaren (2013ko otsailean) artean 37.679 langabe gehiago egon zirela, eta hortik aurrera langabeziak behera egin duela (18.149 pertsona gutxiago) kontuan hartzen badugu, langabeziak % 48 egin du behera; ia erdia, beraz.

Kontratazioari dagokionez, apirilean erregistratutako kontratu kopurua txikiagoa bada ere, martxoko eta duela urtebeteko kopuruen aldean, Aste Santuko oporrak apirilean izan direla kontuan hartuz, lehen lauhilekoaren datuek goranzko joera bat egon dela berretsi dute, aurreko urteekin alderatuta.

Nabarmendu behar da industria-arloko kontratazioa % 2,6 handitu dela. Hori horrela, bereziki positiboa da industriak enpleguan duen gero eta garrantzi handiagoa, bai kontratazioaren ikuspegitik bai okupazioaren ikuspegitik, horrek dakarrena kontuan hartzen badugu. Sinatutako hamar kontratutatik, hiru, industria arloan egin dira 2017. urtean. Hala ere, okupazioa Gizarte Segurantzako afiliazioa kontuan hartuz neurtzen badugu, industria-sektoreak % 25eko eragina izan du enpleguan Nafarroan 2017ko lehen hiruhilekoan. Izan ere, industriak eragin handiena duen autonomia-erkidegoa da, Errioxaren (% 21) eta Euskadiren (% 20) aurretik. Estatuan % 12ko zama du industriak, beraz, Nafarroan baino hamabi puntu gutxiago.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Langabeziaren jaitsierarekin batera Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du. Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 268.820 izan da apirilean, aurreko hilean baino 3.401 gehiago, eta iaz baino 8.145 gehiago. Igoera horiek, beraz, % 1,28 gorakada ekarri dute hilabete batean, martxoan gertatutako handiena dena, baita krisiaren aurretik ere. Urteko hazkundea % 3,12 izan da.

Urteko igoerari dagokionez, Estatukoa baino zertxobait txikiagoa izan da, sei hamarren txikiagoa hain zuzen: % 3,77. Hala ere, adierazi behar dugu langabezia-tasa txikiagoko komunitateekin alderatuz, urteko bilakaera positiboago izan dela, afiliazioaren igoera erlatiboari dagokionez. Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatean, afiliazioa % 3,12 handitu da urtean. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, langabezia-tasarik txikiena duen bigarren erkidegoa dena, igoera txikiagoa izan da, % 2,22, eta Errioxan, langabe-proportziorik txikiena duena, afiliazioak % 3,09 egin du gora urtean.

Ez dugu ahaztu behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean egon zela: 243.505 afiliazio. Beraz, apirileko azken datu kontuan hartzen badugu, 25.315 afiliazio gehiago egon dira, % 10,4ko igoera, beraz.

Hala ere, Errealitate Sozialaren Behatokiak azpimarratu du apirilean egondako kontratazioari buruzko datuak ez direla positiboak. Lantokia Foru Komunitatean duten enpresen kontratu kopurua 26.851 izan da apirilean, NEZen erregistratutakoaren arabera. beraz, aurreko hilaren aldean 2.930 kontratu gutxiago sinatu dira, % -9,8ko jaitsiera. Urteko aldaketari dagokionez, % -2,7 jaitsi da; 748 kontratu gutxiago, beraz.

Hala eta guztiz ere, kontratazioak apirilean behera egin badu ere, 2017. urte honetan zehar metatutako datuen arabera (urtarriletik apirilera), kontratazioak % 1,5 egin du gora iazko lauhileko beraren aldean. Horrez gain, 2015eko aldi horretan bertan metatutako kontratazioa kontuan hartzen badugu, kontratu kopurua % 11,9 handitu da, beraz, 2015. urtearen aldean 11.729 kontratu gehiago egin dira. Nabarmentzekoa da 2014ko lehen lauhilekoarekin alderatuz, kontratu kopurua % 28,9 handitzea; 24.686 kontratu gehiago, beraz.

Kontratu motari dagokionez, zoritxarrez, kontratu mugagabeek jaitsiera handiagoa izan dute apirilean. Kontratu mugagabeen kopurua % -5,2 jaitsi da 2015eko apirilaren aldean, eta urte osoan % -2,5 jaitsi da, aldi baterako kontratuen kasuan.

Aldaketa horien ondorioz, apirilean egindako kontratuen % 6,2 gutxi gorabehera kontratu mugagabeak izan dira. Edonola ere, aurreko hiletako oso antzeko ehunekoa da.

Beste kontu bat da lauhilekoan izandako bilakaera. Urte honetako datuak kontuan hartuz gero, kontratazio mugagabeak igoera handiagoa izan du. 2017ko lehen lauhileko honetan kontratu mugagabeen kopuruak % 6,9 egin du gora, 2016ko lehen lauhileko aldi baterako kontratuen % 1,2ko igoeraren aldean.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien arabera, hileko datuak kontuan hartzen baditugu, aurreko hilaren aldean jaitsiera gertatu da agentzia guztietan: Lodosan, % -16,1 jaitsi da hilean; Tafallan, % -7,4;  Tuteran, % -7,2, Agoitzen, % -5,3, Lizarran, % -4,7, Altsasun, % -4,3; Errotxapean, % -3,6, Zabalgunean, % -3,3, Yamaguchin, % -2,8, eta Donezteben % -2,6.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du. Agoitzeko agentzian (% -15,7), Tuteran (% -14), Lodosan (% -12,5), Tafallan (% -12,4), Altsasun (% -11,3), Lizarran (% -11,2); eta Iruñeko agentzietako urteko aldaketa % -8,9 izan da.

Sexuen arabera, 22.006 emakumezko langabe egon dira, hilean % -4,5eko jaitsiera izanda (1.035 emakume gutxiago), eta 16.369 gizonezko, % -5,4ko jaitsierarekin (943 gizon gutxiago). Beraz, langabeziaren hileko jaitsiera orekatua izan da oraingoan. Hala ere, urteko aldaketak berresten du krisiaren urte larrienen ondoren, langabeziaren banaketa orekatuagoa izan dela: gaur egun, langabeen % 57,3 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adinaren arabera, adin-tarte guztietan jaitsiera gertatu da. 25 urtetik beherako gazteen kasuan, langabeziak % -5,3 egin du behera, 209 gutxiago; 25 eta 34 urte artekoetan, % -7,2 jaitsi da (557 gutxiago); 35 eta 44 urte artekoetan, % -5,4 jaitsi da (545 gutxiago); 45 eta 54 urte artekoetan, % -5,1 (500 pertsona); eta 55etik gorakoetan, % -1,9 jaitsi da hilean (167 langabe gutxiago hilabete batean).

Horrela, 25 urtetik beherako 3.742 langabe daude (guztien % 9,8); 25 eta 34 urte artekoen artean, % 18,7 (7.185), 35 eta 44 urteko artekoetan, % 24,7 (9.490); 45 eta 54 urte artekoetan, % 24,4 (9.359); eta 55 urtetik gorakotan, % 22,4 (8.599).

Sektore ekonomikoak

Azkenik, sektore ekonomikoen artean, langabezia % -9,9 jaitsi da lehen sektorean, beraz, martxoaren aldean 237 langabe gutxiago dago. Industrian, % -8,1 jaitsi da (455 gutxiago); eraikuntzan, % -4,5 (118 gutxiago); zerbitzuetan % -4,4 (1.166 gutxiago). Bestalde, aurreko lanik gabeko pertsona kopurua % -0,1 jaitsi da (2 pertsona gutxiago).

Urteko datuei dagokienez, langabeziak nabarmen egin du behera sektore guztietan. Nabarmentzekoa da eraikuntzan izandako % -22,3ko jaitsiera (714 pertsona gutxiago), haren atzetik daude industria-sektorea, % -15,1, 918 pertsona gutxiago;  lehen sektorea (% -13,5 eta 336 pertsona) eta zerbitzuak (% -8,9, 2.447 gutxiago). Sektoreko jaitsiera horiek bereziki positiboak dira, aurreko hiletan antzemandako joera finkatu delako, izan ere, langabeziaren jaitsierak industrian zerbitzuen sektorean baino handiagoa izaten jarraitzen du.

Langabeziaren urteko aldaketari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak. Hauek nabarmentzen dira: txikizkako merkataritza (368 pertsona gutxiago 2016ko apirilaren aldean), eraikinen eraikuntza (355 pertsona), janari eta edarien zerbitzuak (351 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (348 gutxiago), nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta haiekin zerikusia duten zerbitzuak (273 gutxiago), enpleguarekin zerikusia duten jarduerak (227 gutxiago), elikagaien industria (208).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa