Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean etxebizitzari buruz egindako lehenengo inkesta monografikoaren aurrerakina aurkeztu du
Transcripción textual del video
Hamar lagunetik zortzi (% 85) bere jabetzako etxebizitzetan bizi dira Nafarroan; gehienak pisuak dira (% 72), eta bi-lau lagunek partekatzen dute (% 68). Hamar lagunetik bederatzi gustura edo oso gustura dago bere etxebizitzaz. Krisi ekonomikoak bereziki eragin die etxebizitzen %6ri; hau da, 15.180 familiari, eta beren burua etxebizitza aldatzera behartuta ikusi dute arrazoi ekonomikoengatik. Ehuneko bat inguru, berriz (2.530 etxebizitza) utzarazpen prozesuetan murgildu da; datu hori, baina, zuhurtziaz interpretatu behar da, inkesta orok duen akats-marjinaren barruan baitago.
Horiexek dira Nafarroako Etxebizitzari buruzko 2016ko Inkestan bildutako datuetako batzuk. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Errealitate Sozialaren Behatokiak egin du inkesta hori. Gaur goizean aurkeztu du egindako lana Patxi Tuñon Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko Zuzendari Nagusiak, Antidio Martinez de Lizarrondo Errealitate Sozialaren Behatokiko Zerbitzuaren Zuzendariak eta Javier Etayo Etxebizitza Zerbitzuko Zuzendariak.
Iazko azaroa eta abendua bitartean egin zen landa-lana Foru Komunitate osoan. 1.200 elkarrizketa egin zitzaien etxebizitzen arduradun ziren pertsonei.
Inkesta zabala da, eta Nafarroan etxebizitzari buruz egiten den lehenengo inkesta monografikoa. Helburua da Foru Komunitatean erroldatutako 253.000 etxebizitzen errealitatea, sektore honetan herritarrek dituzten beharrak eta eskariak (birgaitzea, aldatzea, eskuratzeko moduak, etab.) eta krisi ekonomikoaren ondorioak ezagutzea, bai eta egon daitezkeen bizitegi-bazterketa egoerak antzematea. Inkestak emandako informazioak oinarritzat balio izango du Nafarroako Gobernua datozen hamar urteei begira egiten ari den Etxebizitzaren Plan Estrategikoa diseinatzeko.
Gaur aurkeztutako datuak inkestaren aurrerakin bat besterik ez dira; izan ere, arakatze-fasean dago oraindik lana, handia baita bildutako lagina.
Babes ofizialeko etxebizitzak.
Hamar lagunetik zortzi (% 85) bere jabetzako etxebizitzetan bizi dira Nafarroan; gehienak pisuak dira (% 72), eta bi-lau lagunek partekatzen dute (% 68). Hamar lagunetik bederatzi gustura edo oso gustura dago bere etxebizitzaz.
Krisi ekonomikoak bereziki eragin die etxebizitzen %6ri; hau da, 15.180 familiari, eta beren burua etxebizitza aldatzera behartuta ikusi dute arrazoi ekonomikoengatik. Ehuneko bat inguru, berriz (2.530 etxebizitza) utzarazpen prozesuetan murgildu da; datu hori, baina, zuhurtziaz interpretatu behar da, inkesta orok duen akats-marjinaren barruan baitago.Horiexek dira Nafarroako Etxebizitzari buruzko 2016ko Inkestan bildutako datuetako batzuk. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Errealitate Sozialaren Behatokiak egin du inkesta hori. Gaur goizean aurkeztu du egindako lana Patxi Tuñon Errealitate Sozialaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiko Zuzendari Nagusiak, Antidio Martinez de Lizarrondo Errealitate Sozialaren Behatokiko Zerbitzuaren Zuzendariak eta Javier Etayo Etxebizitza Zerbitzuko Zuzendariak.
Iazko azaroa eta abendua bitartean egin zen landa-lana Foru Komunitate osoan.
1.200 elkarrizketa egin zitzaien etxebizitzen arduradun ziren pertsonei.Inkesta zabala da, eta Nafarroan etxebizitzari buruz egiten den lehenengo inkesta monografikoa.
Helburua da Foru Komunitatean erroldatutako 253.000 etxebizitzen errealitatea, sektore honetan herritarrek dituzten beharrak eta eskariak (birgaitzea, aldatzea, eskuratzeko moduak, etab.) eta krisi ekonomikoaren ondorioak ezagutzea, bai eta egon daitezkeen bizitegi-bazterketa egoerak antzematea. Inkestak emandako informazioak oinarritzat balio izango du Nafarroako Gobernua datozen hamar urteei begira egiten ari den Etxebizitzaren Plan Estrategikoa diseinatzeko.Gaur aurkeztutako datuak inkestaren aurrerakin bat besterik ez dira; izan ere, arakatze-fasean dago oraindik lana, handia baita bildutako lagina.
Nafarroa osoari dagozkion guztizko zifrez gain, bost eremutan banatu da lurraldea, analisia egiteko:
eremu nagusia (Iruña eta Iruñerria barne), Ebroren ardatza, eremu Atlantikoa, Pirinioak eta erdialdeko eremuak.Etxebizitzaren kokalekua eta ezaugarriak
Inkestak dio erdialdeko eremuan kontzentratzen dela etxebizitzen % 56.
Jarraian, baina urruti, Ebroren ardatza dago, etxebizitzen % 23rekin; bitarteko eremuetan eta eremu atlantikoan daude etxebizitzen % 11-%8. Pirinioetan, etxebizitzen % 2 besterik ez da kontzentratzen.Biztanleriaren tamainaren arabera, 1.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan bizi da herritarren % 90, eta erdia baino gehiago (% 54) 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan kontzentratzen da.
Hiriburuan, Iruñean, bizi da hiru nafarretik ia bat (nafar guztien % 31).Etxebizitzen % 68tan 2 eta 4 pertsona artean bizi da.
Formula ohikoena da oinarrizko familiarena seme-alaba ezkongabeekin (% 34), eta seme-alabarik gabe (% 23); guraso bakarreko seme-alabadun familiak dira % 6. Etxebizitzen % 27, berriz, pertsona bakarrekoak dira, eta % 5ean bakarrik bizi da bost lagun edo gehiago. Eremuen arabera, nabarmentzekoa da erdialdeko eremuetan nagusi direla pertsona bakarreko etxebizitzak (% 36), eta seme-alabadun familien kalterako (% 24).Kasuen % 19an inguruabar bereziak daude; hala nola ezgaitasunen bat duen pertsona bat, mendekotasuna duena, langabezian dagoena, Errenta Bermatua jasotzen duena… dago.
Etxebizitza aukeratzerakoan, hamar nafarretik zazpik pisua aukeratzen du, % 18k familia bakarreko etxe atxikia, eta % 10ek familia bakarreko isolatutako etxea.
Bi etxebizitzatatik batek (% 56) 50 urte baino gutxiago du.Nafarren % 85 bizi da bere jabetzako etxebizitza batean, erosketa bidez eskuratu duen etxebizitzan, gehienbat.
Erdiak baino gehiagok (% 54) ez du egin beharreko ordainketarik, eta % 39k dauka oraindik hipoteka. Etxebizitzen % 24 bakarrik da babespekoa.Alokairua aukeratzen dutenen artean, etxebizitza erosteko nahikoa diru-sarrera ez izatea da gehien aipatzen den arrazoia (% 51), eta hipoteka bat eduki nahi ez izatea da hurrengo arrazoia (% 17).
Hipoteken azkeneko hilabeteko zenbatekoa 480 eurokoa izan zen batez beste. Alokairuaren kasuan, 444 euro bideratu zen azkeneko hilabeteko kuota ordaintzera batez beste. Esfortzuaren pertzepzioaren arabera neurtuta, biztanleek uste dute oso handia dela egiten den esfortzua; 6,71 puntu hamarretik. Portzentaje hori handiagoa da eremu atlantikoan (7,31), eta txikiagoa Pirinioetan (6,06).Etxebizitzen elementuei dagokienez, ia guztiek (% 97) dute berogailua.
Hala ere, deigarria da datu bat, Pirinioetan zifra hori baxuagoa baita, % 90ekoa. Berogailu zentrala da sistema ohikoena (% 61), kontagailu indibidualarekin edo gabe; sistema horrek gas naturala erabiltzen du gehienbat (% 69), baita gasolioa ere (% 21). Inkestatuen erdiak uste du nahikoa dela berogailu-gastua, eta % 37k uste du gehiegizkoa dela.Gainera, etxebizitzen erdia inguruk dauka garajea (% 57), igogailua (% 54) eta trastelekua (% 48).
Inkestatik ateratako datuen arabera, hamar eraikinetik zazpi irisgarriak dira ataritik etxebizitzaraino; kasuen % 55ean, eraikina irisgarria da atariraino, eta % 38an etxebizitzaraino.
Gainera, eraikinen % 35 inguruan egin da irisgarritasuna hobetzeko esku-hartzeren bat.Energia-eraginkortasunari dagokionez, % 15ek bakarrik adierazten du ziurtagiria duela, % 41ek ez daukala eta % 44k ez daki.
Etxebizitzari eta egin daitezkeen hobekuntzei buruzko iritzia
Inkestatutako pertsonen % 92 gustura (% 55) edo oso gustura (% 37) dago bere etxebizitzaz.
% 7k dio erdibidekoa dela bere gogobetetasun-maila, eta % 1 ez dago gustura. Iritzi oso positiboa bikoitza da etxebizitzaren jabe direnen artean (% 44), alokairuan daudenen iritziarekin alderatuta (% 22k du iritzi oso positiboa). Joera hori alderantzizkoa da iritzi positiboa dutenen artean (% 53 jabeen artean, eta % 68 errentarien artean). Azkenik, iritzi negatiboa dutenen portzentajea antzerakoa da bi kolektiboetan.Hiru lagunetik batek (% 65) uste du ez duela arazorik bere etxebizitzan.
Arazoak dituztenen artean, igogailurik ez izatea da gehien aipatzen dena (% 12), eta ondoren, aireztapen eta hezetasun arazoak (% 11). Portzentaje txikiagoan aipatu dituzte beste arazo batzuk, hala nola garajerik ez izatea eta etxebizitzaren tamaina (txikiegia edo handiegia) eta antzinatasuna.Nafarrek bizi diren auzoarekiko duten gogobetetasun-maila ere oso handia da: 8,19 puntu hamarretik.
% 55ek uste du bere inguruneak ez diola arazorik eragiten. Inguruneak arazoak eragiten dizkiola uste dutenen artean, gehien aipatzen dituzten arrazoiak dira aparkaleku-arazoak (% 12), kanpoko zaratak (% 11), eta portzentaje txikiagoan, kaleetako mantentze-lanen beharra, garbitasun eta segurtasun falta, etab.Inkestak alokairuzko babespeko etxebizitzei buruzko berariazko atal bat dauka; era horretako 8.000 etxebizitza dago Nafarroan.
Hobetuko lituzketen alderdiei buruzko galderari erantzunez, % 40k errentaren zenbatekoa aipatzen du, eta beste % 40k kalitatea (% 21) eta tamaina (% 19). Bi erabiltzailetik ia batek (% 45) dio etxebizitza horretan jarraitu nahiko lukeela beti, eta % 38k dio urte bat baino gehiagoan jarraitu nahiko lukeela.Krisiaren eragina
Azkeneko urteetako krisi ekonomikoaren eraginez, hamar nafarretik bik (% 21) etxebizitzari buruzko bere planak aldatu behar izan ditu, inkestan bildutako datuen arabera.
Datu horiekin bat etorriz, % 14k dio gastuak murrizteko estrategiaren bat erabili behar izan duela.
Ohikoenak izan dira bigarren etxebizitza bat saltzea, etxebizitza partekatzea edo familiaren etxera itzultzea.Bestalde, krisi garaian etxebizitzaz aldatu behar izan den biztanleriaren %14tik % 41k arrazoi ekonomikoen eraginez egin du; hori etxebizitza guztien % 6 da.
Etxe-utzarazpenei dagokienez, inkestatutako pertsonen % 1ek bakarrik esan du era horretako prozesua izan duela; nolanahi ere, zuhurtziaz interpretatutako datua da, inkestaren akats-marjinaren barruan baitago.Etxeko gastuei dagokienez, nabarmentzekoa da inkestatutakoen % 3k (9.000 etxe inguru) izan dituela atzerapenak ordainketetan, batez ere argindarraren (% 38), gasaren (% 33) eta alokairuaren (% 30) ordainketan.
Horietatik guztietatik % 2k (5.000 etxe) jaso zuen laguntza publikoren bat hornidura elektrikoko eta saneamenduko gastuetarako (% 34), alokairua edo hipoteka ordaintzeko (% 25), eskriturekin eta hornidura-kontratazioekin lotutako gastuetarako (% 18) eta oinarrizko altzarietarako (% 14).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen