(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hirukoiztu egin ditu enpresei trebakuntza-ekintzetarako bideratutako laguntzak, 900.000 euro arte asteazkena, 2017.eko apirilak 26


Diru-laguntzek barne hartzen dute parte hartzen duten pertsonen % 60 kontratatzeko konpromisoa; horrela, 500 enplegu sortzeko balioko dutela aurreikusten da


Langileak, automobilgintzako enpresa batean lanean.

Nafarroako Gobernuak hirukoiztu egin du trebakuntza-ekintzetarako enpresei bideratutako laguntzen aurrekontua; ekintza horiek langabezian dauden pertsonentzako izan behar dute lehentasunez, eta enpresek parte hartzen duten pertsonen % 60 kontratatzeko konpromisoa hartu behar dute.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak Gobernuari jakinarazi dionez, uste da 800 bat lagun trebatzen lagunduko duela deialdi horrek, eta horietatik 500 bat lagun kontratuko dituztela, ahal dela kontratu mugagabeekin eta inola ere ez lanaldi osoko sei hilabete baino gutxiagoko kontratuekin (edo lanaldi erdiko baliokidea).

Laparrak azaldu duenez, laguntza horien helburua da ekonomiaren sustapenean laguntzea, giza kapitala gaituta, eta herritarrei enpresen beharretara egokitutako trebakuntza eskaintzea.

Berritasun gisa, nabarmentzekoa da sinplifikatu egin direla deialdirako eskakizunak, enpresek bide horretara jo dezaten; izan ere, aurreko deialdietan, eskabideak ez ziren aurrekontuaren % 15era ere iristen eta, ondoren, ia ez ziren betetzen eskatutako ekintzak. Hain zuzen ere, moduluka justifikatu beharko da trebakuntza, parte-hartzaile eta ordu bakoitzeko 6,63 euroko diru-laguntzarekin aurrez aurreko saioetarako, eta % 5,5ekoarekin tele-trebakuntzarako.

Gaur argitaratu da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean; deialdi horretan jasotzen den bezala, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden enpresek, enpresa elkarteek edo bestelako entitateek, trebakuntza jasotzen duten langileen % 60 kontratatzeko konpromisoa hartzen badute, eta trebakuntza-ekintzak ezartzeko beharrezko ekipamendua baldin badute. Eta, garrantzitsuena, trebakuntza-ekintzak enpresari dagokion lan-merkatuaren beharren araberakoak izan behar dira.

Enpresa publikoak eta eskabidea egin aurreko sei hilabeteetan plantilla murriztu duten enpresak ezin daitezke diru-laguntzen onuradun izan. Halaber, esan behar da enpresa txiki eta ertainentzako izango dela aurrekontuaren % 20, eta baimenduta dagoela enpresek elkartuta parte hartzea (enpresa-elkarteak, zonako elkarteak, etab.).

Eskabidea egiteko epea

Maiatzaren 10ean amaituko da diru-laguntza horiek eskatzeko epea, eta trebakuntza-ekintzak azaroaren 20rako amaitu beharko dira. Aurrekontuak horretarako aukera emango balu, ekainean eta abuztuan irekiko dira berriro eskabideak aurkezteko epeak.

Bestalde, kontratazioak egin beharko dira trebakuntza-saioen bigarren egunaren eta saioak amaitu ondorengo hiru hilabeteen arteko epearen barruan.

Deialdiaren bitartez diruz lagundutako trebakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskakizunei dagokienez, Nafar Lansarearen agentzietan izena emanda dauden edo enplegu prekarioak dituzten pertsonek, hau da, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataz azpiko ordainsariak jasotzen dituzten pertsonek, dute parte hartzeko aukera. Erakunde onuradunak, trebakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duenak, egingo du parte-hartzaileek aukeraketa; nolanahi ere, helburu horretarako Nafar Lansarearen kolaborazioa eskatu ahal izango du.

Deialdiak jasotzen du pertsona bakoitzeko gehienez 300 euroko trebakuntza diruz lagunduko duela. Halaber, ezartzen du, taldekako trebakuntza-saioen kasuan, 25 lagunekoa izango dela talde bakoitzeko gehienezko kopurua, eta tele-trebakuntzaren kasuan, 80 parte-hartzaileko tutore bat egongo dela.

Halaber, deialdiaren oinarrietan esaten da gaitasun profesionalak, teorikoak edo praktikoak hartzera bideratuta egon behar dutela trebakuntza-ekintzek. Eta trebakuntza jasotzen duten pertsonek lanekoak ez diren praktika profesionalak egin ahalko dituztela, baina ez direla diru-laguntza hauen ondorioetarako kontuan hartuko.

Enpresentzako 8 milioi euroko laguntzak

Enpresen trebakuntzarako, kontrataziorako eta garapenerako prozesuei laguntzeko zortzi bat milioi euroko laguntzak emango ditu 2017an Nafar Lansareak, dituen aurreikuspenen arabera. Kontratatzeko konpromisoa galdatzen duen trebakuntzarako diru-laguntzen deialdiaz gain, ondorengo jarduketa-ildoak daude:

- 30 urtez azpiko gazteen kontratazioa sustatzeko laguntzak, milioi bat euroko aurrekontuarekin; oraindik ez da deialdia argitaratu.

- Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak, lau milioi euroko aurrekontuarekin; oraindik ez da deialdia argitaratu.

- Enpresa txiki eta ertainetako trebakuntzarako laguntzak, 300.000 euroko aurrekontuarekin; oraindik ez da argitaratu.

- Gaitutako 18 eta 25 urte bitartekoek lanekoak ez diren praktikak egiteko hitzarmenak.

- Proiektu bereziak: Nafarroako sektoreek, eskualdeek eta beste batzuek egindako eskarien araberako trebakuntza-ekintzak.

- Zuzendaritzako lantaldeen eta profil estrategikoen garapena.

- Bazkideak sartzeko, proiektu pilotuak garatzeko, inbertsioetarako, enpresen ondorengotzarako eta zuzendaritza-garapenerako 1,7 milioi euroko laguntzak.

Interesa duten enpresek empleo.navarra.es webgunean jaso dezakete laguntzei buruzko informazio gehiago; baita Enpresen Agentzian ere, Iruñeko eta Iruñerriko enpresen kasuan, eta Nafar Lansarearen agentzietan, Nafarroako gainerako eskualdeetan dauden enpresen kasuan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa