Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
1973an Antzuolan jaioa, Informazio Zientzietan lizentziatu zen EHUn
Marijo Deogracias.
(
irudia handitu
)
Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Marijo Deogracias Horrillo izendatu du Departamentuko kabinete buru. Antzuolan (Gipuzkoa) 1973an jaioa, Marijo Deogracias Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1996). Honez gain, Multimedia Komunikazioa EHU-EiTB masterra (2013) eta Gizarte Komunikazio masterra (2014) ditu, biak ere Euskal Herriko Unibertsitatean. HABEren 4. mailako euskara ziurtagiria (C-2).
Euskarazko tokiko hedabideetan ekin zion ibilbide profesionalari eta hainbat herri-komunikabidetan aritu da kazetari eta zuzendari lanetan: Arrasate Press, Anboto, Goiena. Kolaboratzaile ere ibili da “Argia” astekarian, ETBn, Euskadi Irratian, Arrosa irrati sarean eta “Mujeres con Ciencia” blogean.
Eusko Legebiltzarrean aholkulari eta komunikazio lanetan ibilia VIII. eta IX. Legegintzaldietan.
2014tik hona formakuntzako ikerlari eta kontratatutako ikerlari lanetan aritu da UPV/EHUren Ikus-Entzunezko sailean, NOR ikerketa taldean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen