(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Botikak ordaintzeko laguntzak arautuko dituen arauari ekarpenak egiteko epea irekita dago maiatzaren 11ra arte asteartea, 2017.eko apirilak 11


Neurri berri horren onuradun izango dira, uztailetik aurrera, Nafarroako 242.000 bat herritar, pentsionistak zein 18.000 eurotik beherako errentak dituzten aktiboan dauden pertsonak


Gaurtik, apirilak 11, maiatzaren 11ra arte, errentarik txikienak dituztenei zuzendutako botikak ordaintzeko laguntzak arautuko dituen Foru Arauaren proiektuarekin lotutako herritarren parte-hartze prozesua jarriko du abian Osasun Departamentuak, edozein pertsona edo erakundek izan dezan aukera agiria hobetzeko beharrezkotzat jotzen dituen ekarpenak edo proposamenak.

Behin prozesu hori amaitu ondoren, eta egindako ekarpenak aztertu eta hala badagokio ekarpenok testuan sartu ondoren, arau hori uztailean indarrean sartuko dela aurreikusten da; eta orduan jarriko dira abian arauaren xede diren laguntzak.

Neurri berri horren onuradun izango dira Nafarroako 242.000 herritar inguru; horietatik 197.000 dira lanean ari diren eta urteko 18.000 eurotik beherako errentak dituztenak, eta 45.000, berriz, 6.000 eurotik beherako errentak dituzten pentsionistak. 6.000 eta 18.000 euro arteko errentak dituzten pentsionisten egoera ez da aldatuko, horiek dagoeneko hileko 8,23 euroko gehienezkoaren onuradunak baitira dagoeneko. Zenbatekoei dagokienez –hiruhilero ordainduko dira–, 6.000 euroko edo gutxiagoko errentak dituzten onuradunek hilero ordaindutako zenbatekoaren eta 2,6 euroren arteko aldeari dagokion laguntza jasoko dute. Gainerako onuradunek, berriz, hilero ordaindutako zenbatekoaren eta 8,23 euroren arteko aldeari dagokion laguntza.

Urteko hiru milioiko kostua

Aurreikusten denez, jarduketa horrek hiru milioi euro inguruko gehienezko kostua izango du, baldin eta onuradun guztiek eskatuko balute laguntza. Lehenengo urte honetarako milioi bat euroko zuzkidura ekonomikoko aurrekontua aurreikusi da, eta kopuru horrekin estaliko dira uztailetik azarora arteko laguntzak.

Horrela, errentarik txikienak dituzten kolektiboei beren tratamendu medikuetan lagundu nahi zaie; izan ere, Estatuko araudia (16/2012 Errege Lege Dekretua) indarrean sartu zenetik –dekretu horren bitartez, aldatu egin zen prestazio farmazeutikorako onuradunen ekarpen-sistema–, prestazio hori ordaindu egin behar dute, eta lehenago ez zuten ordaindu beharrik. Kolektibo horiek bereziki zaurgarriak dira, zailtasunak baitituzte tratamenduak betetzeko, horretarako egin beharreko gastua dela eta (kasu batzuetan, % 40 artekoa).

Nafarroako Gobernuak proposatutako araua bat dator Osasun arloko ezberdintasunak –batez ere, kolektibo zaurgarrienekin lotutakoak– murrizteko 2014-2020 aldirako Osasun Planean aurreikusitako helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa