(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 140 ikastetxetako 5.133 ikaslek hartuko dute parte 2017ko Eski Kanpainan

osteguna, 2017.eko otsailak 16


NICDO, Caja Navarra Fundazioa, La Caixa Gizartekintza eta Otsagabiako Udala kanpainaren antolatzaileek gaur goizean sinatu dute lankidetza-hitzarmena Izaban


Kontseilaria eta erakunde laguntzaileetako ordezkariak, kanpaina babesteagatik jaso duten eguzki-lorea erakusten. ( irudia handitu )

Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio (NICDO) enpresak, Caja Navarra Fundazioak, La Caixa Gizartekintzak eta Otsagabiako Udalak gaur goizean sinatu du Iraupen-eskiko XXXIII. Eskola-kanpainarako lankidetza-hitzarmena; Nafarroako 140 ikastetxetako 5.133 ikaslek hartuko dute parte kanpaina horretan.

Dagoeneko 2.400 gaztek hartu du parte aurtengo kanpainan; abenduaren 18an hasi zen eta apirilaren 28an amaituko da.

Ikasle guztien artean, izena eman dutenetatik 4.209 ikaslek Erronkariko Bailarara joango dira, eta 924 Zaraitzukora. Gainera, 411 irakaslek jarduten du "Aste Zurian" laguntzen.

XXXIII. edizio honetan, NICDO enpresa arduratuko da Erronkariko Haraneko kanpaina aurrera eramateaz; Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da NICDO, eta berak kudeatzen du Larra-Belaguako Eski Nordikoko Zentroa. Erronkariko Haranarekin lankidetzan jarduten du enpresa horrek eta, batez ere, Izabako Udalarekin. Zaraitzuko Haraneko kanpainaren antolakuntza, berriz, Otsagabiako Udalak kudeatzen du.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (INDJ) eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak elkarrekin egiten dute eskola-jarduera horren aldeko apustua, 60.000 eurorekin finantzatuz kanpaina NICDO enpresaren bitartez. Otsagabiako Udalak beste 13.161 euroko ekarpena egin du.

Iraupen-eskiko Eskola-kanpainak baditu funtsezko beste bi laguntzaile ere; haiek gabe ezin izango litzateke proiektu hori aurrera atera: La Caixa Gizartekintza eta Caja Navarra Fundazioa, hain zuzen ere; 550.000 euroko ekarpena egiten dute horiek.

Horri guztiari esker, ikasleek programan parte har dezakete, 140 euroko tarifa ordainduta.

Sinatze-ekitaldian izan dira Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari eta NICDO enpresa publikoko lehendakaria; NICDOko zuzendari kudeatzaile Javier Lacunza; Ana Diez CaixaBankeko lurralde-zuzendaria; Caja Navarra Fundazioko zuzendari Javier Fernandez; Jose Mari Viscarret Otsagabiako alkateordea, eta Izabako alkate Jesus Barace.


Kanpaina: helburuak eta ondorioak

Aurtengoa Eski Kanpainaren 33. edizioa da; etenik gabe antolatu da 1985. urteaz geroztik. 378 inskripzio izatetik 5.133 parte-hartzaile izatera pasatu da. Foru Komunitate osoko ikasleak hartzen ditu ekimenak, bost egunez kirola egin, elkarbizitzen ikasi eta Nafarroako Pirinioekiko errespetua barnera dezaten.

Iraupen-eskiko Eskola-kanpainak hainbat helburu uztartzen ditu; hala nola gazteen artean kirol-jarduna sustatzea, bizikidetza eta kohesio soziala, ingurumena zaintzearekiko errespetua, gazte eta emakumeentzako enplegua sortuta zona horiek sozioekonomikoki dinamizatzea, eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.

Nabarmentzekoa da, halaber, Pirinioetako haranetan eragin sozial eta ekonomikoa duela kanpainak, tokiko ekonomia garatzen lagunduz, Erronkarin zein Zaraitzun. Zenbatesten denez, kanpainak irauten dituen hilabeteetan 125 lanpostu sortzen dira Erronkarin eta beste 35 Zaraitzun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa