(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendoza kontseilariak adierazi du D ereduari buruzko Nafarroako Kontseiluaren irizpenak ez duela eraginik izango aurre-inskripzio prozesuan astelehena, 2017.eko otsailak 13


Irizpena eskatu duen UPNri aurpegiratzen dio "etengabea dela familien artean segurtasun falta eragiteko duen asmoa".


Nafarroako Kontseiluak gaiari buruzko "aholku-irizpena, ez-loteslea" eman du; irizpen horren arabera, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 2/2017 Ebazpenak "urratu egiten du arau-hierarkiaren printzipioa; horren aurrean, Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak lasaitasun-mezua helarazi nahi izan die "familia guztiei, batez ere Nafarroako eremu ez-euskaldunekoei" eta adierazi du "irizpen horrek ez duela inolako eraginik izango 2017/18 ikasturterako aurre-matrikula prozesuan".

Beren seme-alabak D ereduan matrikulatu nahi dituzten eremu ez-euskalduneko familiei, eskabide bat aurkeztu ordez, bi eskabide aurkezteko agindua eman zaie, aurreko urteetan egin izan den bezala, eta gainerako kasuetan egin den bezala; eta horri buruzkoa da aipatutako irizpena. Eskabide bikoitza egitearen helburua da eskatzaileei eskola-plaza bat bermatzea, azkenean aukeratutako eredua eskainiko ez balitz ere, gutxieneko eskabide kopurura ez iristeagatik.

"Gobernuak prozesuetan egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko betebeharra du eta horrela egiten jarraituko du", esan du kontseilariak; bere ustez, "Union del Pueblo Navarro alderdiak erantzukizun falta larriz jokatzen du, segurtasun falta eragin nahi baitu Gobernu hau iritsi arte Foru Komunitateko bi hizkuntzatan ikasteko eskubidea ukatu zitzaien familien artean". Kontseilariaren iritziz, 4/2015 Foru Legeak, Nafarroako berezko bi hizkuntzatan ikasteko eskubidea jasotzen duenak, bermatzen du herritarren eskubideak ez direla ezberdinak izango Foru Komunitatearen barruan duten bizitokiaren arabera. Zentzu horretan, adierazi du euskara "inposatu" nahiari buruzko etengabeko salaketek "ez dute oinarririk eta faltsuak dira, eskubide batez baliatzeko bidea erraztu besterik ez baitiogu egiten hori erabili nahi duenari, eta salaketa horiek egonezina eta zalantzak sortzen dituzte herritar guztiengan".

Iaz ere –jarraitu du kontseilariak– "UPNk matrikula-prozesuaren aurka egin zuen; Erriberako hezkuntza publikoan D eredua inposatzeaz eta atzerriko hizkuntzetan ikasteko programa kentzeaz salatu zuen, eta argi geratu da hori inola ere ez dela egia; aurten urrats bat gehiago egin du eta erabat teknikoak diren gaien aurka egin du, aurre-matrikularako inprimakien aurka". Jose Luis Mendozan berretsi du "onartezina dela jarrera suntsitzaile hori, eta helburu bakarra dela milaka ikaslerentzako garrantzi handikoa den aste batean hezkuntza-komunitatea ezegonkortzea; eta berriro diot familia horiek guztiek berme guztia dutela prozesuak ez duela Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren eraginik izango, ezta Union del Pueblo Navarro alderdiaren iritzi manipulatzaileena ere, kasu jakin honetan".

Azkenik, Jose Luis Mendozak nabarmendu du "erabateko normaltasunez" igaro dela aurre-matrikula epeko lehenengo eguna.

Bere irizpenean, Nafarroako Kontseiluak uste du Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 2/2017 Ebazpenak urratu egiten duela arau-hierarkia, eta "eskabide bakarraren arauaren aurrean egiten den salbuespen hori –kasu honetan, beren seme-alabak ikastetxe publiko batean D ereduan matrikulatu nahi dituzten eremu ez-euskalduneko familiekin egiten dena– talka egiten duela arau-hierarkiarekin, berritu eta aldatu egiten baititu 31/2007 Foru Dekretua eta 8/2015 Foru Agindua, jasotzen diren xedapenak zalantzagabeak eta irmoak baitira familiek matrikulazioa egiterakoan eskabide bakarra egiteari dagokionez".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa