(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeek profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko 16 ikastarotan izena emateko epea zabalik astelehena, 2017.eko otsailak 6


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatzen ditu ikastarook, eta 240 plaza dago guztira; lehenengo seihilekoan izango dira, Hezkuntza Departamentuak Iruñean, Burlatan, Altsasun, Elizondon, San Adrianen, Imarkoainen, Tafallan eta Tuteran dituen ikastetxeetan 


Sukaldaritza ikastaroa Burlatan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ireki du epea hainbat espezialitatetan profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko langabeei zuzendutako 16 ikastarotako 240 plazetarako izena emateko epea. Hezkuntza Departamentuaren ikastetxe publikoetan izango dira ikastaroak, Iruñean, Burlatan, Altsasun, Elizondon, San Adrianen, Imarkoainen, Tafallan eta Tuteran, prestakuntza-eskaintza deszentralizatzeko eta geografikoki dibertsifikatzeko helburuz.

Hamaika espezialitatetan profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko bideratuta daude ikastaroak; honako hauek dira, besteak beste, espezialitate horiek: Industria-instalatzaile argiketaria (3); Mendekotasuna duten pertsonenganako arreta, egoitza eta erakundeetan (2); Gas-aparatuen instalazioa eta mantentze-lanak; Zerbitzariak; Biltegiko peoia; Soldatzaile (arku elektrikoz); Instalazio automatizatuen teknikaria; Industria-instalatzaile argiketaria ; Biltegiko logistikako teknikaria (3); Pestizida- eta herbizida-tratamenduetako teknikaria; eta Sukaldeko laguntzailea.

Lehenengo seihilekoan eskainitako 16 ikastaroetatik bi lehen aldiz egingo dira Nafarroan. Gas-aparatuen instalazioa eta mantentze-lanak ikastaroa da horietako bat, CENIFERen egingo dena. Eta pestizida- edo herbizida-tratamenduena, Iruñeko Osasun Eskolan egingo dena.

Halaber, ikastaroetako batzuk lehen aldiz eskaintzen dira ikastetxe batzuetan. Horrela, esaterako, Tuterako ETI ikastetxeak lehen aldiz eskainiko du instalazio automatizatuen ikastaroa; EGA institutuan, lehen aldiz eskainiko da Arreta Soziosanitarioko ikastaroa; eta Iruñeko Mariana Sanz ikastetxean, berritasun gisa aurkezten da Biltegiak Antolatzeko eta Kudeatzeko ikastaroa.


Enpresen beharrei erantzutea 

Prestakuntza-eskaintza definitzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako hainbat eremutako enpresen beharrei buruzko azterketa egin du, eta erabilgarri dauden baliabideak eta ekipamendu publikoak (ikastetxeak) aztertu ditu, prestakuntza espezializatua eskaintzeko bere baliabideekin osatu ahal izateko.

Hezkuntza Departamentuari dagokio prestakuntza-ekintzak eskaintzea, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du; horretarako, 935.100 euroko aurrekontua izango du 2017an, ekoizpen-sarearen beharrei erantzuteko bide horretarako.

Aurrekontuaren %50 inguru bideratuko du lehenengo eskaintza honetara. Ikastaroen bigarren txanda bat antolatzea aurreikusten da, ikasturte berriarekin bat eginez (irailetik aurrera).

Prestakuntza-eskaintza publikoa eta pribatua 

Prestakuntza-eskaintza honetan parte hartzen duten ikastetxe gehienak Lanbide Hezkuntzako sare publikokoak dira; horrela, bada, ikastetxe horietako azpiegiturak erabiltzeak aukera ematen du, beren konplexutasunagatik, ikastetxe pribatuek ez dituzten gaiak eta espezialitateak eskaintzeko.

Nafarroako Gobernuaren enplegu atarian eta prestakuntza-eskaintza publiko zein erakunde pribatuen eskaintza guztia jasotzen duen www.formaccion.info webgunean aurki daitezke ikastaroetarako eskakizun, ordutegi, izena emateko modu eta ikastaroei buruzko gainerako informazio xehatu guztia.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 313 prestakuntza-ekintza inguru eskaintzen du plataforma horren bitartez; hain zuzen ere, 73 ikastaro eta aurrez aurreko jardunaldi, auto-ikaskuntzako 236 "pilula", eta lau ikastaro monografiko inguru.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa