(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegurako eta prestakuntzarako 14,65 milioi euroko laguntzen deialdia egin du

asteazkena, 2017.eko urtarrilak 18


Haien bitartez, toki-erakundeek, laneratzeko enpresek eta nekazaritza-sektoreak mila pertsona baino gehiago kontratatuko dituzte; eta 900etik gora izango dira prestakuntza jasoko dutenak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean enpleguari lotutako 14,65 milioi euroko lau deialdi argitaratu zituen atzo, toki-erakundeek, laneratzeko enpresek edo nekazaritza-sektoreak mila pertsona baino gehiagoren kontratazioa diruz laguntzeko; eta 900 pertsona baino gehiago prestatzeko eta enplegatzeko lantegi-eskolen eta prestakuntza nahiz enpleguko programa integratu berrien bidez. Kasu horretan, era osagarrian, beste 225 pertsona laneratzea espero da.

Horrenbestez, lau deialdiei dagokien enplegu-kopuruaren arabera, hainbat iraupenetako 1.300 kontratu inguru izango ziren: gehienez hiru hilabetekoak prestakuntza- eta enplegu-programetan; 3 eta 12 hilabete artean toki-erakundeetarako; eta gutxienez sei hilabetekoa laneratzeko enpresen kasuan.

Eskubide Sozialetako kontseilari Miguel Laparrak prentsaurrekoan azaldu duenez, neurri horien xedea "kolektibo ahulenen gizarteratzea eta laneratzea da, langabeen kontratazio zuzenerako, lan-prestakuntzarako eta lan-aurreko prestakuntzarako neurriekin, gizarteratzeko enpresei laguntza ematea eta nekazaritzako enplegua sustatzea". Hala, -aipatu du- politika sozialen eta enplegu-politiken beharrezko koordinazioan aurrera egiten dela, eta programa guztien helburua enplegu-maila eta laneratzea hobetzea dela".

Zehazki, toki-erakundeetarako laguntzak 3,7 milioi euroko hasierako aurrekontua du 2017rako (2,8 milioi, 2016an); eta Europako Gizarte Funtsaren % 50eko finantzaketa izango dute. 2016ko hasierako aurrekontuarekiko igoera % 32 da.

Bi pertsona obran lanean.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean enpleguari lotutako 14,65 milioi euroko lau deialdi argitaratu zituen atzo, toki-erakundeek, laneratzeko enpresek edo nekazaritza-sektoreak mila pertsona baino gehiagoren kontratazioa diruz laguntzeko; eta 900 pertsona baino gehiago prestatzeko eta enplegatzeko lantegi-eskolen eta prestakuntza nahiz enpleguko programa integratu berrien bidez. Kasu horretan, era osagarrian, beste 225 pertsona laneratzea espero da.

Horrenbestez, lau deialdiei dagokien enplegu-kopuruaren arabera, hainbat iraupenetako 1.300 kontratu inguru izango ziren: gehienez hiru hilabetekoak prestakuntza- eta enplegu-programetan; 3 eta 12 hilabete artean toki-erakundeetarako; eta gutxienez sei hilabetekoa laneratzeko enpresen kasuan.

Eskubide Sozialetako kontseilari Miguel Laparrak prentsaurrekoan azaldu duenez, neurri horien xedea "kolektibo ahulenen gizarteratzea eta laneratzea da, langabeen kontratazio zuzenerako, lan-prestakuntzarako eta lan-aurreko prestakuntzarako neurriekin, gizarteratzeko enpresei laguntza ematea eta nekazaritzako enplegua sustatzea". Hala, -aipatu du- politika sozialen eta enplegu-politiken beharrezko koordinazioan aurrera egiten dela, eta programa guztien helburua enplegu-maila eta laneratzea hobetzea dela".

Zehazki, toki-erakundeetarako laguntzak 3,7 milioi euroko hasierako aurrekontua du 2017rako (2,8 milioi, 2016an); eta Europako Gizarte Funtsaren % 50eko finantzaketa izango dute. 2016ko hasierako aurrekontuarekiko igoera % 32 da.

Bestalde, toki-erakundeetarako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako laguntzek lantegi-eskoletarako eta enplegu-programa integratuetarako 9,2 milioi euroko aurrekontua dute; kopuru horrekin, prestakuntza nahiz enpleguko ekintzak diruz lagunduko dira (5,04 milioi euro 2017an eta 4,15 milioi, 2018an), hau da, % 41eko igoera 2016arekin alderatuz (3,57 milioi euro erabili ziren).

Bestalde, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresek gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak kontratatzeko laguntzaren deialdiak 1,63 milioi euroko aurrekontua du, % 50 Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuta, soldata eta Gizarte Segurantzako kuotetara bideratutakoak. Zifra horri 200.000 euro gehituko zaizkio laster LGSren (lanbide arteko gutxieneko soldata)% 8ko igoera hartzeko (berriki egindako zuzenketa parlamentarioa); 468.000 euro hurrengo deialdi bateko laguntza teknikoetarako; eta 100.000 euro, inbertsioetarako, Aurrekontu orokorra, aipatutako laguntzak onartu ondoren, 2,4 milioi euro izango da, hots, iaz baino % 28 gehiago.

Azkenik, nekazaritza-sektorean kontratazioa sustatzeko diru-laguntzek 120.000 euroko aurrekontuari eusten diote, eta Foru Komunitatean lantokia duten nekazaritza-profesionalen erakundeek egindako kontratazio-kostuetarako izango dira.

Kolektiboaren araberako diru-laguntza

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak azaldu duen moduan, toki-erakundeetarako laguntzen deialdiko berrikuntza nagusia honako hau da: diru-laguntza pertsona onuradunaren kolektiboaren arabera zehaztuko dela, haren kotizazio-taldearen arabera egin beharrean (lizentziatura, diplomatura, maila teknikoa…peoia), 2016ra arte egin zen moduan.

Horri esker, diru-laguntzak handituko zaizkie: bermatutako errentaren pertsona hartzaileei, desgaitasuna duten pertsonei, genero-indarkeriaren biktimei, emakumeei, 45 urtetik gorako pertsonei eta 30 urtetik goragoko iraupen luzeko langabeei.

Hala, lanaldi osoz kontratu bakoitzeko diruz lagundu beharreko zenbatekoa 1.000 euro izango da hilean bermatutako errentaren hartzaileekin izenpetutakoentzat, edo gutxienez % 33ko desgaitasuna egiaztatzen dutenentzat, edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat.Hilean 900 eurokoa izango da emakumeekin izenpetutako kontratuetarako. Eta hilean 800 eurokoa 45 urtetik gorako gizonekin izenpetutako kontratuetarako, edo iraupen luzeko langabeak diren 30 urtetik gorakoekin izenpetutako kontratuetarako (gutxienez 12 hilabete langabezian izan direnak Enplegu Agentziak egindako zundaketa-data aurreko 18 hilabeteetan). Azkenik, 500 euroko diru-laguntza izango da hilean aurreko kolektibo horietako batekoak ez diren gizonekin izenpetutako kontratuetan.

Bestalde, eskaera-epeak ere aldatzen dira. Bi epe zabalduko dira: lehenengoa, maiatz amaiera artea eta bigarrena, ekainetik aurrera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egindako iradokizunari jarraiki. Gobernuak epe horiek antolatu ditu toki-erakundeek egindako eskariari erantzunez, hau da, eskaera-epeetan malgutasuna handiagoa izatea partidaren egikaritzea udalen beharretara egokitzeko, toki-erakundeek 2016ko deialdiarekin zuen asebetetze-mailari buruz Nafar Lansareak egindako inkestan argi eta garbi geratu zenez.

Horrenbestez, 2017rako aurrekontu guztiaren % 51 (1,9 milioi euro) 2017ko urtarrilaren 1aren eta maiatzaren 31ren artean aurkeztutako eskaerak finantzatzeko erabiliko da; eta % 22 (800.000 euro) 2017ko ekainaren 1etik aurrera aurkeztutako eskaerak diruz laguntzeko.

Gainerako milioi euroa (% 27) 6 eta 12 hilabete arteko iraupena duten bermatutako errentaren hartzaileekin izenpetutako kontratuetarako bideratuko da (iraupen txikiagoko bermatutako errenta duten pertsonei egindako kontratuak aurreko erreserbetan zenbatuko dira). Alde horretatik, aipatu behar da bermatutako errentaren lege berriak ondorengoa agintzen duela: subsidio hori jaso eta handik bi urtera enplegu bat edo enplegurako prestakuntza eskaini behar dela. Gainera, bermatutako errentaren hartzaileak kontratatzeari esker, Nafar Lansareak beste programa sozialeko eta enpleguko programak indartzeko baliabideak bideratzea dakar.

2016ko deialdia berriz diseinatzean, kalkulatzen da diruz lagundu ahal izango direla 900 bat kontratu, ardatza dutenak enplegu-beharretan eta bermatutako errentaren hartzaileen laneratzeari lotutako Enplegu Planaren helburuetan, enplegua lortzeko orduan genero-desberdintasuna zuzendu ahalko da, 45 urtetik gorakoentzako eta iraupen luzeko langabeentzako enplegu-aukerak hobetzen jarraitu ahalko da, eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzen lagunduko.

2016an, toki-erakundeetarako bi deialdiren bitartez (bata orokorra eta bestea espezifikoa 30 urtetik beheragokoentzat), 866 kontratazio egin ziren, eta 260, 30 urtetik beherakoek izenpetuta. Oro har, diru-laguntzak eskuratzeko, kontratazioak 3 eta 6 hilabete artekoak izan beharko dira, bermatutako errenta duten pertsonen kasuan salbu; azken kasu horretan, 12 hilabete artekoak ere izan ahalko dira. Erakunde bakoitzak egin dezakeen gehieneko kontratazio-kopurua biztanle-kopuruaren araberakoa da; hala, 100 biztanle arteko herrietan 2 egin ahalko dira eta 20, 40.000 biztanle baino gehiagokoetan.

Lantegi-eskolak eta programa integratuak: laneratzearen % 25

Prestakuntzari eta enpleguari buruzko diru-laguntzen bi lerro horiek honako hauentzat dira: toki-erakundeak, elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, eta aurten, berrikuntza gisa, egiaztatutako prestakuntza-zentroekin edo programa egikaritzeko beharrezko jarduera bat egiten duten enpresekin lankidetza izatea sustatzen da.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da, eta ondorioak maiatzetik aurrera argitaratzea espero da. Programa horietan parte hartzeko interesa duten langabeek orduan jakingo dute zer-nolako prestakuntza-eskaintza dagoen. Nafar Lansareko enplegu-agentziek hautagaitzak aurrez hautatuko dituzte.

Berrikuntza moduan, programa integratuak sartzen dira, 6 eta 11 hilabete artean irauten duen formula berria, eta bertan, prestakuntza eta orientazioa lan-ingurunetako praktikaldiekin nahasten dira. Programa horietan ondorengo bost kolektiboak sartzea lehenetsiko da: 30 urtetik gorako iraupen luzeko langabeak; 16 urtetik gorako eta 30 baino gutxiago dituzten gazteak, gehienez ere DBHko titulazioa dutenak; zergak ordaintzen ez dituzten errenta-hartzaileak; desgaitasunak dituzten pertsonak; edo bazterketa-egoeran edo arriskuan daudenak.

Programak lantegi-eskolen formula ezagunarekin batera (12 hilabetetik 24 hilabetera) eramango dira aurrera, eta 30 urtetik beherakoentzat gordeko dira, gehienez ere DBHko titulazioa dutenak edo bazterketa-egoeran daudenak, eskola-lantegien jatorrietara bueltatuz. Orain arte, ikasleek LGSren % 75 eta % 100 artean jasotzen zuten prestakuntza- eta enplegu-epe guztian, Deialdi berriarekin, % 75 jasoko dute lan-fasean.

Programetan nahiz lantegi-eskoletan pizgarriak izan ahalko dira (bekak eta erakundeek proposatutako beste formula batzuk).

2017ko deialdiaren berrikuntza gisa, aipatu behar da orientazioaren eta bide-laguntza pertsonalizatuaren alderdia indartu dela prestakuntza-epe guztian; horrenbestez, pertsona bakoitzak bere beharrei egokitutako ibilbide-orri bat izango du, "lehendik egiten zen zerbait, baina orain ofizial egiten da; horrek programa oso bizia izatea dakar, eta bertan, ikasleen ohitura pertsonalak, sozialak eta lan-mailakoak lantzen dira", azaldu du Laparrak.

Laneratzeko konpromisoak baloratzen ziren lehen. Deialdi berrian, ondorengo oinarritik abiatzen da: parte-hartzaile guztiak kontuan hartuta, % 25eko laneratze-maila izan behar du gutxienez nahitaez. Kontratuak hiru hilabetekoak izango dira gutxienez lanaldi osoz edo haren parekoa (baldin eta lanaldi erdia baino gutxiagokoa ez bada). Laneratzetzat joko da, halaber, autonomoen araubidean hiru hilabetez egotea.

Lehen deialdi honen asmoa 225 ikasleri lantegi-eskoletan eta 710 ikasleri PIPE programa integratuetan parte hartzeko aukera ematea da, 935 pertsona guztira; hala, enplegu-programen ikasleek laukoiztu egingo dira 2016ko lantegi-eskolen deialdiarekin alderatuz. Laneratzeko konpromisoaren % 25ak hiru hilabetez 225 pertsona kontratatzea ekarriko zuen. Laparra lehendakariordeak gogora ekarri du prestakuntza eta enpleguko deialdi bat dela, eta alde horretatik, laneratze-atala ere azpimarratu nahi izan dela.

Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak: laneratzearen % 10

Gizarteratzeko enpresek gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak kontratatzeko dauden diruz laguntzei dagokienez, aipatu behar da diru-laguntza jaso ahalko dutela soldatak (LGSren % 75eraino) eta Gizarte Segurantzari egindako enpresa-kuotak (% 100). Gainera, bazterketa-egoeran dauden langabeen lan-kontratuak gutxienez 6 hilabete iraungo du, eta lanaldiaren % 50 izango da gutxienez. Pertsona onuradunek ezin dute programa horretan (laneratzeko hainbat zentro) hiru urte baino gehiago jarraitu.

Gainera, enpresa horiek egiaztatu beharko dute urtero enpresa arrunt batean laneratze-prozesuan dauden beraien langileen % 10 gutxienez laneratzen dela, edo hori egiteko beraien esku zegoen guztia egin dutela justifikatu beharko dute.

Otsailaren 17ra arte zabalik dagoen deialdian, gainera, langilearen eta enpresaren arteko gizarteratzeko, laneratzeko akordio baten sinadura indartzen da. Bertan, beharrezko esku-hartzeko eta bide-laguntzako neurriak zehaztuko dira lan-merkatu arruntean sar daitezen. Akordio hori pertsona interesdunak nahiz langile teknikoek sinatuko dute, bi aldeei eragiten baitie.

Nafarroan gizarteratzeko,laneratzeko 11 zentro/enpresa daude, eta guztira 171 pertsonatako plantilla dute (105 gizon eta 66 emakume), gehienak enplegua aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonak. Kategoria horretan, kontratatutako pertsonen hileroko batez bestekoa 166 pertsona da. Urrian, gizarteratzeko zentroak estatuko araudiari egokitzeko Foru Dekretu bat onartu zen, beste zenbait enpresak edo zentrok kalifikazio bera izateko aukera izan dezaten.

Nekazaritza Sektoreko Kontratazioa

Azkenik, nekazaritza-sektorean kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen helburua da, nekazaritzako erakunde profesionalek egindako kontratazioen lan-kostuen zati bat finantzatzea, zenbait jarduera egiteko asmoz, esaterako: enpresariei eta langileei aholkularitza ematea, esku-lanaren aldi baterako beharrak planifikatzea, administrazio-izapideei buruzko informazioa ematea eta sasoiko langileentzako ostatuak koordinatzea eta sustatzea.

Aurtengo deialdiaren berrikuntza gisa, finantzaketa beraien lantokia Nafarroan duten nekazaritzako erakunde profesionalek emandako zerbitzuetarako izango da, hurbiltasunak eta sasoiko langileen egoera zein den jakiteak beharrezkoa egiten baitute egin beharreko kontratazioetatik ondorioztatutako zerbitzuak bere gain hartzen dituzten erakundeek lantokia Foru Komunitatean edukitzea; izan ere, kontratazioak egiten dituzten enpresariak eta aipatutako jarduerak lurraldeari lotuta daude beraien lanaren xedearenak diren kanpainetan.

120.000 eurorekin, 2016ko deialdian eman zen kopuru bera, UAGN eta EHNE erakundeetan 6 pertsonaren kontratazioa diruz laguntzen da aholkularitza eta koordinazioko zeregin horietarako. Eskaera-epea otsailaren 17an amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa