(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haur Eskoletako tarifak % 1,3 eta % 63,2 artean jaitsiko dira 2017-18 ikasturtean asteazkena, 2017.eko urtarrilak 18

Nafarroako Gobernuak baremoan aldaketak onartu ditu guraso bakarreko familiek eta errenta txikiagoa dutenek beraien haurrak eskolan sartzeko erraztasun handiagoa izan dezaten

Transcripción textual del video

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Gobernuari honako hauen berri eman die: Haur Eskolen onarpen-prozesua arautuko duen baremoari buruz emango den ebazpena, eta 2017-18 ikasturterako familien tarifak arautuko dituen Foru Agindua. Bertan, % 1,13 eta % 63,20 arteko jaitsiera aurreikusten da errenta-tarteen arabera.

Neurri horiekin, 2017ko aurrekontuan 570.859 euro jasoko dira, eta 2017-2018 ikasturte guztirako, 1.210.223 euro, Hezkuntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuek egindako ekarpenei esker finantzatu ahalko dena, eta aurrekontuaren eztabaidan gobernua sustengatzen duten lau talde parlamentarioek onartutako aurrekontu-zuzenketei esker.

2017-18 ikasturterako, eskoletan sartzeko baremoa berriz aztertu ondoren, bi aldaketa garrantzitsu egin dira. Alde batetik, errenta-tarte desberdinetarako haztapena aldatzen da, eta bere puntuazioa handituko da baremoaren zenbaketa guztian. Horrenbestez, baliabide gutxiago dituzten familiei umeak Haur Eskoletan sartzea errazten zaie. Bestalde, haztapen-sistema bat ezartzen da eta, haren arabera, guraso bakarreko familiek umeak Haur Eskoletan sartzea erraztuko zaie.

Tarifen aldaketa 

2017-18 ikasturterako tarifei dagokienez, Foru Agindu baten bidez arautuak, aipatu behar da Haur Eskoletan umeak izango dituzten familia guztiei mesede egingo dien prezio-jaitsiera bat jasotzen dela, nahiz eta baliabide gutxiago dituzten familiek hobekuntza handiagoa nabarituko duten. Alde horretatik, guraso bakarreko familientzat tarifa handieneko murrizketa bat berariaz jasotzen da. Eta ahalegin berezia egiten da 0-3 zikloko prebentziozko izaera jasotzen eta garatzen; hala, baliabide gutxiago dituzten familiei umeak haur-eskoletan sartzeko aukera erraztuko zaie, ez da hain garestia izango.

Erantsitako taulan 2017-18 ikasturterako tarifen aldaketa ereduz adierazten da, familia-osaera eta jantokiaren erabilera barne. Beste errenta-tarte bat finkatzen da, haren barnean 3.350 euroko diru-sarrerak edo gutxiago jasotzen duten familiak sartzen dira, eta kasu bakoitzerako tarifak murrizteko portzentajeak kalkulatzen.

Tasen jaitsiera hori egiteko, eskolatze-kostua eta jangela erabiltzeagatiko tarifa kontuan hartu dira. Orain arte finantzaketa independentea izan duten bi elementu dira, eta 2017-18 ikasturterako proposatutako tarifetan integratzen eta konpentsatzen saiatu da.

Helburuak

Tarifen murrizketaren helburua 0-3 urte arteko seme-alabak dituzten familia guztiei Haur Eskola publikoetan beraien umeak bertan izateko aukera erraztea da, diru-sarrera txikiagoak dituztenei eta guraso bakarreko familiei bereziki. Eta ordainketaren gaineko zuzentasuna hobetzea; hala, familia bakoitzak beraien sarreren portzentaje bat ahalik eta era bidezkoenean ordainduko du, indarrean zegoen tarifa-sistemarekin gertatutako zuzentasun eza handienak zuzenduz.

Gainera, Haur Eskolen okupazioa areagotu nahi da bertan sartzeko aukera erraztuz; 0 eta 3 urte arteko hezkuntzak (frogatuta daudenak) ondorengo etapetan dituzten ondorio onak baliabide gutxiago dituzten familien haurrei zabaltzea; eta familia guztiek lan-bizitza eta familiakoa bateragarri egiten laguntzea, guraso bakarreko familietan arreta berezia jarriz.

Gogora ekarri behar da Haur Eskolen aurrekontua 8.684.667 euro dela 2017. urtean, 2016an baino % 9,38 gehiago, eta 2018 ikasturterako % 13,31 gutxienez handitu beharko dela.

Neurri horiek 5.000 ikasle hartzen dituzten Nafarroa guztiko 99 Haur Eskolari eragiten die, eta haien artean daude Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatzen dituen Nafarroako Gobernuko 7 eskolak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa