(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Erriberarako ur-alternatibei buruzko azterketen ondorioak aurkeztu ditu osteguna, 2017.eko urtarrilak 12


Ur-beharrak konpontzea proposatzen da, Nafarroako Ubidea lehen fasearen handitzean erabilitako antzeko eraikuntza-eredu batekin garatuz, egungo hornidura-iturriekin nahastuta


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek INTIA eta NILSA enpresa publikoek egindako aukeren azterketetako ondorioak aurkeztu dituzte gaur goizean, Iruñean. Azterketa horiek "Nafarroako Gobernuak Erriberarako kalitatezko ahorako uraren –edangarria– eta ureztaketa-uraren eskariak asetzeko erakutsitako konpromisoari eta borondateari" erantzuten diete, biek ala biek adierazi dutenez.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek INTIA eta NILSA enpresa publikoek egindako aukeren azterketetako ondorioak aurkeztu dituzte gaur goizean, Iruñean. Azterketa horiek "Nafarroako Gobernuak Erriberarako kalitatezko ahorako uraren –edangarria– eta ureztaketa-uraren eskariak asetzeko erakutsitako konpromisoari eta borondateari" erantzuten diete, biek ala biek adierazi dutenez.

Egindako azterketatik ondorioztatu daitekeenez, "sarri samar akatsak ikusten dira Erriberan gizakien kontsumorako hornitutako uraren kalitatean", eta hori "gertatzen da Ebro-Lodosako Ubidetik, Aragoiko Ubide Inperialetik eta putzuko uretatik datorren horniduraren iturrien ur-kalitatea txarra delako".

Arazo horiei irtenbidea emateko, "kalitate oneko ura erabili behar da kalitate txarreko uraren jatorriak ordezteko". Azterketak adierazten duenez, alternatiba gomendagarria hornidura horien ordez Itoizko kalitateko ura hornitzea izango zen, Esako egungo hornidurari eutsiz Arguedas, Valtierra eta Cadreitarako, eta putzuak Buñueleko industrialderako.

Ayerdi lehendakariordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, "Gobernu honen erantzukizuna da nafar guztiei kalitatezko ahorako ura –edangarria– kontsumitzeko eskubidea bermatzea. Aukera horrekin kalitate-arazoak konpontzen dira, hiriko eta industriako hornidurarako ur-hornidura guztia kalitate handiko iturrietatik egiten baita, erabilera horretarako ur-emakida dugu eta azpiegitura epe labur samarrean proiektatu eta egikaritu daiteke".

Ureztatzeko hornidurari dagokionez, Elizalde kontseilariak argitu du Nafarroak egun duen Itoiz-Nafarroako Ubidea irtenbidearen emakidarekin (6.400 metro kubikoko hornidura hektarea bakoitzeko) ureztapeneko 15.300 hektareari erantzun ahalko zitzaiela. "Egungo emakidak eta urtegiaren beraren gaitasunak ezingo zuten inoiz ureztatzea bermatu Ubideko bigarren faserako aurreko aurreikuspenen 21.522 hektareatarako", ziurtatu du Isabel Elizaldek.

Gainera, aukeren azterketaren arabera, "proposamen teknikoak 9.000 eta 10.000 hektarea arteko balizko azalera batez hitz egiten du, eta ahorako ur-eskaerari (edangarria) eta industriakoari erantsita, beharrezkoa izango zen segundoko 10 eta 15 metro kubiko arteko garraio-ahalmena duen banaketa-sare bat izatea", jarraitu du esaten Elizalde kontseilariak. Nolanahi ere, planteamendu hori ureztatzaileen komunitateek proiektuan sartzeko adierazten duten borondatearen mende dago.

Irtenbide horrek atari zabaleko ubidea baztertzen du bere kostuagatik eta ingurumenean duen inpaktu handiagoagatik, eta Elizalde kontseilariak adierazi duen moduan, "irtenbide horrek Ubideko bigarren faserako hasierako aurreikuspenen kostua % 40 baino gehiago murriztuko zuen ziur asko, atari zabaleko ubide batekin aurrekontuan sartu dena".

Ayerdi lehendakariordeak eta Elizalde kontseilariak ziurtatu dute, halaber, behin betiko irtenbidea zehazteak, gainera, ondorengo elementuak kontuan hartu beharko dituela: Erriberan erabilgarri dauden baliabideak ziurtatzea, etorkizuneko erabiltzaileek proposatzen diren aukeren aurrean hartutako jarrera eta proiektuan behin betiko sartuko diren hektareak, eredu ekonomiko finantzarioa hobetzea egungo egoerarekin alderatuz, aukeraren finantzaketaren planteamendu argia, ureztatzeko zonaldeen balizko aldaketak, ur-emakiden balizko trukea eta klima-aldaketari egokitzea. Beraz, behin betiko proposamenak egiaztatze-lan bat "berehala" jorratzea eskatzen du eta ukitutako toki-erakundeekin.

Egutegia

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, ureztatze-zonaldean dauden ureztatzaileen komunitateetako lehendakariak berehala deituko ditu otsail eta martxorako proposatutako emaitzak eta lanerako plana aurkezteko.

Hala, etorkizuneko erabiltzaileekin kontsulta ofizialen prozesu bat hasiko da; horrenbestez, 2017ko uztailean "mankomunitate eta komunitate ureztatzaileek onartutako konpromisoen marrazki zehatz bat izango dugu", aipatu du Elizaldek,eta CANASAk eraikuntza-proiektuak idazteko izapideak hasiko ditu. Horretarako, komunitate bakoitzari hainbat aukera eta izan daitezkeen aukera bakoitzaren inbertsio eta ustiapeneko kostuak aurkeztuko zaizkie.

Azken irtenbidea CANASAn adostu eta erabaki beharko da, komunitate ureztatzaileen jarrera jakin ondoren eta erakundearen bideragarritasuna ziurtatzeko formula zein den jakin ondoren, honako hauek zehaztuko dituena: behin betiko ibilbidea, proiektuaren aurrekontua, tarifaren planteamendua, emakidak doitzea eta jardueren finantzaketa. "Nafarroako Gobernuaren aldetik Estatuaren konpromisoa ekarriko zuen planteamendu finantzario bat dago, eta xede horrekin aurreikusitako datozen bileretan helaraziko dugu", adierazi dute Ayerdik eta Elizaldek.

Alternatiben azterketa

"Erriberako ureztapen-beharretarako (1., 2. eta 3. faseak) eta ahorako uraren –edangarria– nahiz industriako uraren hornidurarako (1. eta 2. faseak) alternatiben definizioa" azterketak bi zati ditu: lehenengoak INTIAk egindako ureztatzeaz hitz egiten du, eta bigarrenak NILSAk idatzitako ahorako uraren –edangarria– eta industriakoaren horniduraz.

Ahorako uraren –edangarria– eta industriako uraren hornidurari dagokionez, azterketak Nafarroako Gobernuaren eta haren erakundeen eta sozietate publikoen informazio guztia jasotzen du, bai eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren datuak ere. Erriberan tartean dauden erakunde guztiekin egindako inkestak eta elkarrizketak ere jasotzen ditu: mankomunitateak eta udalak, bai eta ur-kontsumo handiko enpresak ere.

Gainera, batutako informazio guztiaren azterketa zehatza egiten du, taula, irudi, grafiko eta mapen bidez. Azkenik, ur-hornidura hobetzeko aukerak. Sei aukera ere zehaztu, aztertu eta alderatu dira Nafarroako Erriberako hiriko eta industriako kontsumorako ur-hornidura hobetzeko.

Ureztapenerako alternatibak

Lehenengo lan-blokeak Nafarroako Erriberan dauden baliabide hidrikoak aztertu ditu, egungoen edo etorkizunean sor daitezkeen zonalde ureztagarrien beharrak ase ditzaketenak. Horretarako, Alhama ibaiaren behe-arroa aztertu da, Queiles ibaiaren behe-arroa eta Ebro erdiko arroa.

Arro horietako ur-kalitateari buruzko informazioa bildu da, Uraren Esparru Zuzentarauak jasotako ingurumen-helburuekin bat etorriz. Aldi berean, azterketa-arloan dauden azpiegitura hidraulikoek edo ubideek emandako ureztatzeko uraren hornidurak aztertu dira, eta bere kudeaketaren arduradunak elkarrizketatu dira Bardeetako Ubidea-Nafarroako Ubidean, Lodosako Ubidean, El Valgo Urtegian, Tausteko Ubidean eta Aragoiko Ubide Inperialean. Lan hori baliatu da Nafarroako Ubideko bigarren faseko zonalde ureztagarritik kanpo dauden beste sistema batzuk aztertzeko.

Bigarren blokea partaidetzazko prozesuan jarri da inkesten bitartez eta, haiei esker, Nafarroako Erriberako ureztatzeen beharrak ezagutu ahal izan dira eta bere eskaerak bideratu, honako hauen ezagutza izanik: alde batetik, azterketa-eremua osatzen duten 24 udalerritako nekazaritza-ustiapenen nekazari titularrak, eta bestetik, erabiltzaileen artean ureztatzeko uraren banaketa kolektiboaz arduratzen diren 53 komunitate ureztatzaileren ordezkariak. Aztertutako komunitate ureztatzaileek 47.000 hektarea hartzen dituzte eta 20.500 jabe.

Eta, hirugarrenean, hornidurako hainbat aukera proposatu dira komunitate ureztatzaile bakoitzean hautemandako eskaerak nahiz defizitak asebetetzeko. Modernizazio-jarduerak hartzen ditu barnean, honako hauek zehaztuz: eskaera teknikoak eta horniduraren aukera bakoitzeko inbertsio eta ustiapeneko kostuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa