(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 9,2 milioi erabiliko ditu enplegu-prestakuntzako programen ikasle kopurua laukoizteko asteazkena, 2016.eko abenduak 14


Programa Integratuak abian jarri ditu, lan-ingurunean prestakuntza eta praktikak egitea nahasten dituen formula berri bat eta lantegi-eskolekin batera eskainiko dena


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran 2017 eta 2018 urteetarako 9.188.000 euro bideratzeko baimena eman du behar bereziak dituzten langabeentzako (iraupen luzeko langabeak, kolektibo ahulenak eta kualifikaziorik gabeko gazteak) prestakuntza nahiz enplegurako diru-laguntzen lehen deialdirako: 5 bat milioi 2017aren kargu, eta 4,15 milioi 2018aren kargu.

Gazte bat lanean.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran 2017 eta 2018 urteetarako 9.188.000 euro bideratzeko baimena eman du behar bereziak dituzten langabeentzako (iraupen luzeko langabeak, kolektibo ahulenak eta kualifikaziorik gabeko gazteak) prestakuntza nahiz enplegurako diru-laguntzen lehen deialdirako: 5 bat milioi 2017aren kargu, eta 4,15 milioi 2018aren kargu.

Gastu-konpromiso hori kolektibo horretarako prestakuntza eta enplegurako politikak berriz diseinatzeko lehen fasea da; izan ere, Programa Integratuak abian jartzeko aukera emango du, eta baliabide hori lantegi-eskolei gehituko zaie; azken horietarako, 2016an 3,57 euro erabili dira.

Eskubide Sozialetako Departamentuak, horrenbestez, Nafar Lansarearen bitartez, aurrekontu-zuzkidura % 41 handituko du 2017rako; artatutako pertsona-kopurua laukoiztu ahalko du; eta gaitasun nahiz enpleguko prestakuntza-formulak dibertsifikatu eta malgutuko ditu. Gainera, arreta integraleko osagaia indartuko du, laguntza teknikoa prozesu guztian zehar finantzatzea aurreikusita baitago.

Zehazki, berriz egindako diseinuaren arabera, lantegi-eskolen iraupena 12 hilabetetik 24 hilabetera igoko da eta 30 urtetik beherakoak prestatzeko gordeko dira. Kontratazioa-ikaskuntza, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, ikaskuntza-epera mugatuko da laneko ingurunean (9tik 18 hilabetera), nahiz eta hasierako faserako bekaka ematea ere jasotzen den.

Bestalde, Programa Integratuak adin-mugarik gabeko pertsonentzat izango dira, eta askotariko programak eskainiko dituzte 4, 6 eta 11 hilabeteko iraupena izanik, proiektu bakoitza taldeen ezaugarrietara egokitzeko; hala, pizgarri ekonomikoak emango dira (bekak) eta enpresetan lan-kontratazioa jasotzen duten ekimenetarako diru-laguntzak lehenetsiko.

Nafarroako Gobernuak 2016an lantegi-eskoletarako 3,57 milioi euro bideratu du (420 pertsonarentzat), 2015ean baino % 10 gehiago (Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du). 3,57 milioietatik, 1,7 milioi inguru 2016ko deialdiari lotuta zeuden (182 ikasle).

Zehazki, gaur lortutako akordioaren arabera, lehenengo deialdi honetarako, Nafar Lansareak 2017an 5.038.000 euro bideratuko du lantegi-eskoletarako eta Programa Integratuetarako (2.288.000 lantegi-eskoletarako eta 2.750.000 PIFErako) eta, 2018an, 4.150.000 euro (2.100.000 euro lantegi-eskolarako eta 2.050.000 Programetarako).

Horrenbestez, jarduera-lerro honetarako aurrekontua % 41 handitzen da 2017. urteari begira (3,57 milioitik 5,038ra). Aurreikuspena da lehenengo deialdi horri esker, lantegi-eskoletan 225 ikasle berri eta PIPEn beste 710 izan daitezela (935, guztira); beraz, 2016ko lantegi-eskolen deialdiarekiko arreta laukoiztu egingo da.

Arrazoiak

Prestakuntza eta enpleguko programek laneko ingurunetan prestakuntza jasotzea erraztuko die, beraien ezaugarriengatik prestakuntza-programa ohikoetan sartu ezin duten kolektiboei; iraupen luzeko langabeak, kolektibo ahulenak (gizarteratzeko errentaren hartzaileak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo bazterkeria-egoeran daudenak), eta kualifikaziorik gabeko edo kualifikazio egokia ez duten gazteei. Helburua kualifikazioa ematea da eta beraien garapen pertsonala eta sozialak sustatzea arreta integral baten bidez, lan-esperientziatan parte har dezatela eta gizarteratzeko laguntza ematea.

Orain arte, lantegi-eskolak bakarrik zeuden, bere garaian berritzailea zen formula: 1980ko hamarkadan sortu ziren lanaren bidez prestakuntza integrala eskaintzeko, gizarteratzeko konpromisoarekin, eraikuntzaren birgaitze-esparruan. Denborak aurrera egin ahala, beste adar eta profil batzuetara hedatu dira.

Prestakuntza eta enpleguko programak norgehiagoka-araubidean emandako diru-laguntza publikoen bidez finantzatuko dira, eta erakunde onuradunek egikarituko dituzte. Erakunde publiko, pribatu eta enpresetako sareko kudeaketa partekatua eta lankidetzakoak lehenetsiko dira, eta egikaritzeko beharrezko baliabideak ziurtatuko dituzte; hala, kudeaketa eraginkorragoa ekarriko dute prestakuntza nahiz enpleguko programen garapenean eta kostuak aurreztuko dituzte.

Berrikuntzak

Bi lerroek ezaugarri komunak partekatuko dituzte:

-Hartzaileak: zailtasun bereziak dituzten kolektiboetarako mugatuko dira. Haien identifikazioaz Nafar Lansareko hamar enplegu-agentzietako orientazio-zerbitzuak arduratuko dira.

- Programa horien kudeaketa toki-erakundeei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei emandako diru-laguntzen bidez egingo da. Berrikuntza gisa, lankidetza-eran egindako ekimenak lehenetsiko dira, hau da, enpresekin edo beste erakunde (praktiketarako edo etorkizuneko kontratuak) edo prestakuntza-zentro batzuekin (SEPEk katalogatutako prestakuntza-moduluak eskaintzeko).itunak eginez

- Talde teknikoak: lantegi-eskolek eta Programa Integratuek talde teknikoak izan beharko dituzte prozesu guztian zehar, erabiltzaileei laguntzeko eta etengabeko arreta integrala eskaintzeko (alderdi pertsonalak, profesionalak eta laneratzera bideratutakoak jorratuko dituzte). Hau da, fase bakoitzerako profil egokiak finantzatuko dira: proiektuko zuzendaria, orientazioa/tutoretza, laneratzeko eta prestakuntzako langile teknikoak. Proiektuko arduradunek Nafar Lansareko langileekin harremana izango dute.

- Lurraldeari arreta ematea: Prestakuntzako eta enpleguko programa berriak berriz diseinatzeak Nafarroa osatzen duten lurraldeen beharrei erantzungo die, zonalde ezberdinetako jarduerak diruz lagunduko baitira, biztanleria/langabeziaren adierazleei erreparatuz.

- Pizgarriak: programetako partaidetza sustatzeko, berariazko konpromisoei eta betetzeei lotutako pizgarri ekonomikoak izango dira. Zehazki, bekak eta foru-dekretu berri batek araututako kontratua-prestakuntza-ikaskuntza izango dituzten faseak egongo dira. Kanpoko baliabideak ere bereganatu ahalko dira.

- Hiru fase: lantegi-eskolek eta PIPEek hiru jarduera-fase izango dituzte. Harrera (Orientazioa-Tutorizazioa); Egikaritzea (Prestakuntza-Kontratazioa edo laneko praktika); eta Bitartekaritza (Bide laguntza-Laneratzea).

Eskola-lantegi berriak

Eskola-lantegi berriak 10 urtetik beherako gazteentzat izango dira, kualifikaziorik gabekoak edo kualifikazioa desegokia dutenak, enplegagarritasunaren tresna horien jatorrietara itzuliz.

12eta 24 hilabate artean iraungo dute, eta tarteko fasean, prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu bat izango dute (lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75) harrera-fasean.

- Harrera-faseak (3-6 hilabete) hartzeko eta motibatzeko funtzioak izango ditu, bilera, lantegi, aurretiazko prestakuntzaren bidez edo ziurtagiri bat osatu arte, egokia bada. Bekak eman ahalko dira.

- Harrera faseak (9-18 hilabete) prestakuntza (% 25) eta ikaskuntza nahastuko ditu laneko ingurune errealean (% 75) aipatutako prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu horren bidez.

- Azken faseak edo tartekoak eta laneratzekoak (1 hilabete) arretari eutsiko dio (enplegua bilatzeko prestakuntza, enpresetarako bide-laguntza, tutoretzak) praktiketako kontratu bat lortzeko aukera izateko edo laneratzeko.

Programa Integratuak

Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuek 4, 6 eta 11 hilabetekoak izan ahalko dute. Iraupena zuzentzen diren kolektiboen araberakoa izango da.

- Harrera-fasea (15 egunetik 2 hilabetera), motibatzeko eta indarguneak identifikatzeko xedearekin; funtsezko konpetentzietan lantegiak, bilerak eta prestakuntza barneratzen ditu. Prozesuan parte hartzeagatiko bekak izango dira.

- Egikaritze-prestakuntzako faseak (400-730 ordu) ziurtagiriaren prestakuntza eskainiko du, osagarria, zeharkako konpetentziena eta ekintzailetzakoa. Lantegi-ikasgela prestakuntza izango da, praktikak enpresetan eta bekak.

- Bitartekaritzako eta laneratzeko fasearen barnean sartuko dira (1 hilabete eta 3ra luza daiteke), izan daitezkeen bekak edo enpresetako prestakuntza eta ikaskuntzako kontratuak edo praktiketako kontratuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa