(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mezenasgoaren eredu berri batek erakunde sozialetarako dohaintzak sustatuko ditu ostirala, 2016.eko urriak 14


Laparra lehendakariordeak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluari proposamen bat aurkeztu dio herritarrek eta enpresek egindako ekarpen ekonomikoek zerga-onurak izan ditzaten


Bilera

Laparra lehendakariordea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko bileraren buru izan da. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluari mezenasgo sozialeko proposamen bat aurkeztu dio, zerga-abantailen bidez, herritarrek eta enpresek irabazi-asmorik gabeko erakundeei egindako ekarpen ekonomikoak sustatzeko; erakunde horiek gizarte-zerbitzu, garapenerako lankidetza edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan lan egiten dute.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak ekimen hori aho batez onartu du, eta bileran parte hartutako gizarte-erakunde batzuk gustura agertu dira proposamen hau egiteko garaian izandako partaidetza- eta akordio-mailagatik.

Mezenasgo Sozialarekin Programa Akordioa betetzen da, eta iragan legealdian aurreko gobernuak abian jarritako "Sozialki Konprometitutako" zigilua ordezten da; haren arabera, Laparra lehendakariordeak dioenez, "prozedura konplexu bat" ezartzen zen "pizgarri fiskalak eskuratu ahal izateko, zigilu bat lortzearen baldintzapean jartzen baitzituen, urtero garatuta zetorrena laguntza publiko baten deialdi bat balitz bezala". Gainera, "iragazki politiko-administratibo bat finkatzen zen, eta hark gizarte zibilak bere jarduera-eremuan izan beharreko jarduteko autonomia nahiz askatasuna kentzen zuen".

"Konplexutasun horrek hartutako neurri fiskalei eraginkortasuna eta efizientzia kentzen zien eta, aldi berean, ez zen lortzen proiektu horietan gizarte zibilaren partaidetza sustatzeko xedea. Izan ere, erakunde gehienak prozedura honen aurka zeuden, eta administrazioaren ikuspegi batetik espediente horiek betetzeko lanean ari dira", azaldu du Miguel Laparrak.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluari gaur goizean aurkeztutako proposamena lantalde batek egin du, eta Foru Gobernuko nahiz erakunde sozialetako ordezkariek parte hartu dute bertan. Lege-proiektu batean gauzatuko da, eta Parlamentura bidaliko da eztabaidatu eta bozka dadin, fundazioen eta babesteko jardueren zerga-araubidea arautzen duen araua aldatzeko asmoz.

Kenkariak

Nafarroako Gobernuak Kultur Mezenasgoaren kenkari-araubide bera aplikatzea aurreikusten du. Hala, PFEZen, gizarte-erakunde onuradunei dohaintzak egiten dizkieten subjektu pasiboek zerga-kuotatik dohaintzan emandako zenbatekoen lehen 150 eurotik % 80 kentzeko eskubidea izango dute. 150 euro baino gehiagoko zenbatekoek % 40 kentzeko eskubidea izango dute.

Bestalde, Sozietate Zergan, erakunde onuradunei dohaintzak egiten dizkieten subjektu pasiboek ondorengo onura fiskalak izango dituzte: zerga-oinarria zehazteko, dohaintzan emandako zenbatekoek partida kengarriaren irizpena jasoko dute; eta, gainera, zergaren kuota likidotik % 30 kentzeko eskubidea izango dute lehenengo 300 eurotan. 300 euro baino gehiagoko zenbatekoek kuota likidotik % 20 kentzeko eskubidea izango dute.

Onura fiskal horiek lehengo "Sozialki Konprometituta" zigilurako jarritakoekin alderatzen badira, dohaintza txikietarako pizgarri gehiago ikusten dira, mikromezenasgoa izenekoa. Hala, lehengo zigiluaren kasuan, PFEZko kenkariak % 40koak ziren beti; orain, berriz, % 80rainokoak izan daitezke lehen 150 eurotan. Sozietate-zergari dagokionez, kenkaria % 30eraino handitzen da lehen 300 eurotan (lehen % 20koa zen beti).

Erakundeei egindako dohaintzak, ez proiektu zehatzei

Mezenasgo Sozialeko pizgarriak erakunde onuradunei egindako dohaintzei aplikatuko zaizkie, ez proiektu zehatzei, eta dagokien aitorpena lortu dutenak Eskubide Sozialetako Departamentuaren edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren aldetik.

Erakundeek bete beharreko baldintzak irabazi-asmorik ez izatea da eta honako era honetan eratuta izatea: interes publikoko fundazioak, elkarteak, dagokien Ministerioko erregistroan inskribatutako GKE edo ekimen sozialeko kooperatibak, bai eta aurreko erakundeen federazioak eta elkarteak ere.

Haien helburuak sozialak izango dira, eta beren lana egin behar dute gizarte zerbitzuetan, garapenerako lankidetzan edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunean. Gainera, azken lau urteotan Nafarroan jarduerak eginda izango dira, errenten eta jasotako diru-sarreren % 70 gutxienez interes orokorreko helburuetara bideratuta izatea eta Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen betebeharrak beteta izatea.

Bestalde, administrazioko izapideak sinplifikatu egiten dira, eta ez da beharrezkoa izango erakundeek, aipatutako aitorpena eskuratzeko eskaerarekin batera, baldintzak batzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea informazio hori administrazio publikoren baten erregistro batean inskribatzearen ondorioz deduzitzen bada, hau da, Nafarroan diru-laguntza publikoak jaso direla edo Administrazioren bati jadanik dokumentazioa aurkeztu zaiola.

Ezarritako araubidera iristean, erakundeek Eskubide Sozialetako Departamentuari, hurrengo ekitaldiko lehen zortzi hilabeteetan, araubide hori mantentzea eskatu beharko diote baldintzak betetzen dituztela dioen adierazpen arduratsu batean. Departamentuak eskaerak 3 hilabeteko gehieneko epean ebatziko ditu.

Azkenik, xedapen iragankor bat eransten da aurrez "Sozialki Konprometitua" zigilua lortu zuten proiektuetarako, Mezenasgo Sozialerako ezarritako onura fiskal berak eskuratu ahal ditzaten.

Lantaldea

Aipatu den moduan, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren barnean lantalde misto bat eratu zen Administrazioko erakundeetako eta gizarte-erakundeetako ordezkarien artean Mezenasgo Soziala arautuko zuen araudi bat aztertzeko.

Gobernuaren aldetik, honako erakunde hauetako langileek parte hartu dute: Inklusio eta Gizarte Babeserako Zuzendaritza Nagusia, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, Nafarroako Zerga Ogasuna eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua.

Honako erakunde sozial hauen ordezkariak izan dira: Cermin, Pobreziaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sarea, Nafarroako GGKEren Koordinakundea eta REAS.

Gainera, lantaldeari laguntzen Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoko abokatu bat izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa