(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentzia sortu da lurralde-garapeneko politikak indartzeko astelehena, 2016.eko urriak 10


Elizalde kontseilariak eta NASUVINSAko zuzendari kudeatzaile Jose Maria Aierdik aurkeztu dute gaur goizean


Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek eta NASUVINSAko zuzendari kontseilari Jose Maria Aierdik aurkeztu dute gaur goizean Iraunkortasunaren Nafarroako "Lursarea" Agentzia. Agentzia hori sortu da, alde batetik, toki- eta eskualde-mailan Nafarroan dauden lurralde-garapen iraunkorreko politikak sustatzeko, koordinatzeko eta dinamizatzeko lana indartzeko asmoz, eta bestetik, 2015-2019 legealdi honetarako Gobernuko Programa Akordioan jasotako gai horien gaineko ekintza-lerroei erantzuteko.

Lursarearen lana sarean egindako lan-metodologian oinarritzen da, eta baita partaidetzan ere, gaur egun toki-administrazioak eta beste erakunde batzuk jadanik egiten ari diren lana dinamizatuz eta koordinatuz: udalak, mankomunitateak, Nels sarea edo Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, eta bereziki Tokiko Ekintza taldeak (GAL), bai eta Departamentuari lotutako enpresa publikoak ere. Lursarea NASUVINSA enpresa publikoko organigraman sartzen da Nafarroako Lurralde Behatokitik egiten diren lanekin duen harreman estuagatik, eta honako hau ulertzeagatik: Nafarroako Lurralde Estrategia eta Lurralde Antolamenduko Planak direla garatu beharreko lana hausnartzeko eta bideratzeko dokumentuak.

Lursareak NASUVINSA enpresak dinamika eta estrategia horien aplikazioari ekartzen dion potentzialtasuna aprobetxatzen du bere jarduera garatzen duen beste arlo batzuen eta Gobernuaren estrategien mesedetan: etxebizitza soziala sustatzea, industria-lurzorua sustatzea, Errealitate Sozialaren Behatokia babestea edo Dinamizazio Ekonomikoko Estrategia babestea. Izan ere, horiek guztiak osagarriak dira politiken aplikazio integral bat lortzeko, eraginkortasun eta efizientzia ahalik eta handienak bilatuz, arlo sozialari, ekonomiari, ingurumenari eta gobernu onari dagokienez.

Lursareak Nafarroa guztiko tokiko garapen iraunkorrean inplikatutako eragile sozial eta erakunde guztiak era aktiboan dinamizatuko ditu, ekimenak bi norabidetan bideratuz: Gobernutik eskualdeetara eta herritarrengandik Gobernura. Lursaretik Nafarroarako lan-ildo eta proiektu komunak sustatuko dira, zonalde bakoitzeko zehaztapenei egokituta, espazio eta dinamikak sortuko dira jardunbide egokien trukea errazteko eta eskualde arteko eta nazioarteko lankidetza-proiektuak prestatuko dira lurraldeko estrategien eta gobenantzaren ezarpenean etengabeko berrikuntza eta ezagutza bilatzeko orduan.

Lursarearen asmoa da lurraldean honako hau sortzea: Nafarroa guztiko tokiko garapen iraunkorrean inplikatutako eragile sozial guztiekin eta erakundeekin elkartzeko eta koordinatzeko dinamikak.

Gainera, toki-garapenak eta iraunkortasunak Nafarroako Gobernuaren zeharkako inplikazioa behar dute, eta erakunde nahiz administrazioena gizartearekin. Politikak, planak eta proiektuak zuzenean herritarrengana iristen diren ekintzetan integratzea da erronka nagusietako bat.

Koordinazioa

Emaitza onak lortzeko tresna nagusia maila askotan eta sektore sozial, produktibo eta elkartegintzakoetan lankidetza-sareak sortzea eta mantentzea da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko politikak, estrategiak eta planak nabarmendu behar dira, eta Lursareak ekindako lanari eragiten diote, lurraldearekin eta garapen nahiz iraunkortasuneko kontzeptuekin duen lotura estuagatik, foruko eta tokiko estrategietan eta eskumenean modu horizontalean eta zeharkakoan aplikatzeagatik, eta partaidetza-laneko, berrikusteko, ebaluazioko eta etengabeko hobekuntzako metodologia batean oinarritzeagatik; nabarmendu beharreko estrategia eta plan horiek honako hauek dira: Nafarroako Lurralde Estrategia, Tokiko Agenda 21 eta Nels sarea, Tokiko Ekintza Taldeak.

Nafarroako Lurralde Estrategiaren azken helburua Foru Komunitatearen garapen iraunkorra eta lurralde-mailan orekatua dena erraztea da. Haren barnean neurri batzuk sartzen dira, horiek eragile pribatu eta erakunde publiko nafarren jarduera-gida izan nahi dute epe luzerako ikuspegi batekin (25 urte), eta sektore arteko koordinazio handiagoa bilatzen du lurraldeko inpaktuen ikuspegi batetik. Gainera, ETN erreferentzia-esparrua eta tresna orientatzailea izan zen Lurralde Antolamenduko Planak egiteko, eta azken horiek toki-arloko lurralde-antolamenduko tresnen nahitaezko erreferentziak dira (EMOT, PGM…).

Toki Administrazioak funtsezko piezak dira garapen iraunkor, sozial, ekonomiko eta ingurumeneko etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Tokiko Agenda 21 (AL21) garapen iraunkorrerako plangintza estrategikoko tresna da, Nafarroan ezarpen maila handiena eta tradizio handiena duena. Nafarroako 185 udalerrik AL21eko prozesuak dituzte, Nafarroako biztanleen % 88 batzen du. Une hauetan, Nafarroako Gobernuak eta toki-erakundeek tresna horren aldeko apustua egiten dute, baina beharrezkoa da eredua erronka berriei, egoerei eta dauden baliabideei egokitzea.

Bestalde, Nafarroak toki-ekintzarako lau talde ditu (Cederna Garalur, Eder, Teder eta Erdialdea), eta bertan toki-erakundeek nahiz landa-eremuko eragile ekonomikoek eta sozialek parte hartzen dute. Leader Europako programa kudeatzen dute eta partaidetza aktibotik beraien jarduera-eremuetako garapen iraunkorrerako ekintza-estrategiak eta -lerroak sustatzen dituzte, eta haien artean ekintzailetzari emandako babesa azpimarratu behar da.

Tokiko ekintza-taldeak duela 20 urte baino gehiago sortu ziren lurraldeko dinamizazio-tresna aktibo gisa, eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzan oinarrituz. Departamentuarekin harreman zuzena dute, Landa Garapeneko Planaren Leader Programaren erakunde kudeatzaileak izateagatik bereziki. 2016an GALek 2016-2022 eperako bere estrategiak ezartzen hasi dira (PDR 2014-2020).

Azkenik, Nafarroan klima-aldaketari egokitzeko ibilbide-orriari dagokionez, Lursarearen aurkezpenean gogora ekarri da Parisen lortutako akordioak funtsezko helburuak finkatzen dituela klima-aldaketa arintzen eta egokitzen laguntzeko eta, betetzen ez badira, planetaren etorkizuna arriskuan jarriko zela. Helburu horiek lortu ahal izateko, herritarren, enpresen, kolektiboen eta administrazioen konpromisoa behar da.

Lan-esparruak

Lursarearen helburua garapen iraunkorreko tokiko sare bat sortzea da. Horretarako, lurralde arteko lankidetza-proiektuen koordinazioan lan egingo du, besteak beste, naturguneen eta gune berezien sarea, lurraldea babesteko ekimenak sustatuz; Nafarroako Bideen Sarea eta baliabide propioei balio erantsia emango dieten lurraldeko beste zenbait proiektu.

Gainera, agentzia berriak laguntza teknikoa emango du Tokiko Agenda 21 eta Nels sarea dinamizatzeko, Lurralde Politikako Gizarte Kontseiluaren kudeaketaz arduratuko da eta Nafarroako Lurralde Estrategia eguneratzeaz, bai eta iraunkortasuneko adierazleak definitzeaz eta zehazteaz ere: lurralde-adierazleak, Tokiko Agenda 21eko adierazleak eta mugikortasun-adierazleak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa