(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4,43 milioi euro onartu dira 20 herrialdetan lankidetzako 41 proiektu eta programa finantzatzeko osteguna, 2016.eko irailak 29


Kopuru hori Nafarroako Gobernuak garapenerako emandako laguntza ofizialaren barnean sartzen da, aurten 5,4 milioira heldu dena, 2015ean baino % 33 gehiago


Lankidetza

Nafarroako Gobernuak lankidetzako 41 proiektu eta programa finantzatuko ditu aurten garapen bidean dauden herrialdeetan, 4,4 milioi euro, guztira.

Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen bi deialdiak ebatzi ditu: haien bidez, aurten 4.434.068 eurorekin finantzatuko ditu garapenerako lankidetzako 41 proiektu eta programa Afrika, Amerika eta Asiako 20 herrialdetan.

Babestutako ekimenak honako hauei lotuta daude: osasuna, hezkuntza, elikadura, emakumeen sustapena, haurtzaroa, partaidetza, ingurumena, nekazaritza, bakea eta giza eskubideak, beste arlo batzuen artean.

Zenbateko hori Nafarroako Gobernuak garapenerako emandako laguntza ofizialaren barnean sartzen da, aurten 5,4 milioi eurora iritsi dena, 2015ean baino % 33 gehiago. Zenbateko horrekin finantzatu dira ere: garapenerako hezkuntza programak, sentsibilizazio-jarduerak, larrialdi espezializatuaren giza ekintzak edo elikadura laguntza Saharako biztanle errefuxiatuentzat, beste ekimen batzuen artean.

Programak eta proiektuak

Zehazki, lehenengo deialdiarekin lankidetzako 32 proiektu urtean diruz lagundu dira (2.720.000 euro), ondorengo 19 herrialdeetan egingo direnak: Aljeria, Bolivia, Burkina Faso, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, India, Kenya, Mauritania, Mexiko, Mozambike, Nikaragua, Niger, Palestina, Peru, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ruanda.

Bestalde, bigarrenarekin, 1.714.068 bideratu dira garapeneko 9 programa ekonomiko eta sozial finantzatzeko, urtebete baino gehiagokoak direnak. Laguntza horien onuradunak bost herrialde dira: Bolivia, El Salvador, Guatemala, Mali eta Peru.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa