(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteko bazterkeria-arriskuan dauden hiru pertsonek habitatak berreskuratzeko proiektu bat garatu dute uda honetan “la Caixa”-k babestuta ostirala, 2016.eko irailak 23


Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioaren barnean, lanak Aritzakun-Urrizate-Gorramendi kontserbazioko gune berezian egin dira


Lanak egiten. ( irudia handitu )

Gizarteko bazterkeria-arriskuan dauden hiru pertsonek haltzadien habitatak berreskuratzeko proiektu bat garatu dute uda honetan "la Caixa"-k babestuta (21.000 euro), Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioaren barnean. Aritzakun-Urrizate-Gorramendi kontserbazioko gune berezian espezie exotiko inbaditzaileen zuhaitzak kendu dituzte.

Zehazki, haltzadiak babesteko lanak egin dira bereziki (Nafarroako iparraldeko eta erdialdeko ibaiertzetan dauden zuhaitzak, ibaiertz horiei eusteko garrantzitsuak direnak) espezie exotiko inbaditzaileen zuhaitzak moztuz eta eraztunduz, Buddeleja davidii espezie inbaditzailearen landareak eskuz ateraz; eta zaborrak kentzeko ekintza osagarriak egin dira. Zonalde hori "Irubelakaskoa" izeneko erreserba naturalaren alboan dago, gainera, habitat eskasa dago bertan eta "mazelako haltzadiek" mehatxatzen dute, habitaten Europako zuzentarauak lehentasunezkotzat jotako habitatak direnak. Ekintza hori Natura 2000 sareko espazio horren Kudeaketa Planean ezarritako kontserbazio-neurrien barnean dago; hala, plan hori egikaritzen laguntzen du, eta haren helburua toki horretako ingurumen-balioak zaintzea eta hobetzea da.

Lanak ekain eta abuztu artean egin ditu TASUBINSA (Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra, SA) enpresak, Nafarroako Gobernuaren eta "la Caixa" Gizarte Ekintzaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean. Akordio horren arabera, "Espazio naturalen eta gizarteratzeko programa" izenekoa, erakunde horrek guztira 350.000 euro jartzen ditu Nafarroako gune naturalak kontserbatzeko eta hobetzeko bederatzi jarduera egiteko 2016. urtean.

Lankidetza publiko-pribatu honi esker, habitatak berreskuratzeko askotariko jarduerak egin daitezke, esaterako: abelbideak mugatzea, hezeguneak sortzea, fauna eta florako lehentasunezko espezieak kontserbatzea, eta Natura 2000 Sare barneko espazioen barnean lehentasuna izatea. Proiektuak Nafarroako Gobernuko Navarra Gestión Ambiental de Navarra, S.A (GAN) enpresa publikoak idatzi ditu, eta obrak enpresa horretako langileek zuzendu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa