(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Bankiak lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu dute LH duala garatzeko ostirala, 2016.eko irailak 23


Ildo estrategikoak zehazten eta proiektuan abian jartzen elkarlanean ariko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Bankiako lehendakari José Ignacio Goirigolzarrik lankidetzarako esparru-hitzarmen bat izenpetu dute ostiral honetan Nafarroako Jauregian Lanbide Heziketa garatzeko, eta bereziki LH duala, Foru Komunitatean.

Horrenbestez, Foru Administrazioak eta banketxeak ildo estrategikoak zehazteko garaian elkarlanean arituko dira (gora egiten ari diren sektoreak identifikatzea edo lanbide-kualifikazioak aurreikustea…), eta proiektuan abian jartzeko. Haien artean nabarmentzen dira, LHko goi mailako zikloak ezartzea, LHk enpresetan eta enpresa-taldeetan dituzten aukerak eta haien erabilera zabaltzea, prestakuntza-zentroen sareko lanak edo enpresetako berrikuntza babestea.

Akordioak ez du betebehar ekonomikorik sortzen, proiektu zehatzetarako finantzaketa ondoren izango diren berariazko akordioen xede izango baita. Esparru-hitzarmenaren ekitaldian izan dira, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendoza, besteak beste.

Barkos Lehendakaria Bankiako lehendakari José Ignacio Goirigolzarrirekin.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Bankiako lehendakari José Ignacio Goirigolzarri. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Bankiako lehendakari José Ignacio Goirigolzarrik lankidetzarako esparru-hitzarmen bat izenpetu dute ostiral honetan Nafarroako Jauregian Lanbide Heziketa garatzeko, eta bereziki LH duala, Foru Komunitatean.

Horrenbestez, Foru Administrazioak eta banketxeak ildo estrategikoak zehazteko garaian elkarlanean arituko dira (gora egiten ari diren sektoreak identifikatzea edo lanbide-kualifikazioak aurreikustea…), eta proiektuan abian jartzeko. Haien artean nabarmentzen dira, LHko goi mailako zikloak ezartzea, LHk enpresetan eta enpresa-taldeetan dituzten aukerak eta haien erabilera zabaltzea, prestakuntza-zentroen sareko lanak edo enpresetako berrikuntza babestea.

Akordioak ez du betebehar ekonomikorik sortzen, proiektu zehatzetarako finantzaketa ondoren izango diren berariazko akordioen xede izango baita. Esparru-hitzarmenaren ekitaldian izan dira, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendoza, besteak beste.

Gaur izenpetutako hitzarmenarekin, Nafarroako Gobernuak LH duala zabaltzen lagundu nahi du, ondorengoa kontuan hartuz: ELGEren (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) arabera, hemendik eta 2020. urtera bitarte sortutako enpleguaren bi heren LHri lotutako lanbide-kategoria teknikoekin zerikusia izango dute.

Gainera, Nafarroak bere garapen ekonomikoaren eredua eguneratzeko erronkari aurre egin behar dio, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian jasotakoa (RIS3 Nafarroa); bertan, politika eta baliabide publikoak oinarritu behar diren eskualdeko lehiakortasunerako funtsezko sei sektoreak zehazten dira, 2030. urtearen horizontearekin. Gazteen langabeziari aurre egitea da beste helburu bat (% 43), % 13,27ko batez bestekoaren aurrean (EPA IIT16). Eta Nafarroan, langabezia guztiaren % 18,7 da.

"LH dualak hezkuntza akademikoaren eta lan-merkatuaren arteko doikuntza eza hausten du, ereduak prestakuntza enpresen beharretara egokitzen baitu, haien eskaeraren arabera", azaldu du Lehendakariak; "kalitate handiko LH" bat "gure ekonomiak hainbeste behar duen patroi lehiakorraren aldaketa"-ren elementu katalizatzaile bat dela azpimarratu du. "Hezkuntzan egindako inbertsioa garapen ekonomikoa sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko bide eraginkorretako bat da. Eta LH duala berrikuntzarako eredu oso egokia da", azpimarratu du Lehendakariak.

"Bestalde, Bankiak dituen helburuen artean, hezkuntza babestea eta Lanbide Heziketa Duala pixkanaka ezartzen laguntzea da. Xede horretarako, orain arte hamar autonomia erkidegorekin akordioak erdietsi ditu: Asturias, Balear Uharteak, Kantabria, Gaztela Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentziako Erkidegoa , Extremadura, Galizia eta Errioxa.

Bankiako lehendakariak beharrezko finantzaketa agindu du lehen hitzarmen honen esparruan "adosten diren programak egiteko". "Beharrezko baliabideak jartzea oso garrantzitsua da gazteak lan-merkatuan berriz sartzeko, eta belaunaldi berriak prestatzeko lan-merkatuko eskaera berriei hobeto aurre egin diezaieten", nabarmendu du José Ignacio Goirigolzarrik.


Ekitaldira bertaratutako jendea.

Hitzarmena 2017ko abenduaren 31ra arte indarrean izango da, eta urtero luzatu ahalko da bi urtez gehienez ere. ( irudia handitu )

Bankia LH Dualaren aldeko Itunaren barnean dago ere, Administrazio eta Finantzetan espezializatutako LH Dualeko goi mailako zikloa sustatu du Espainiako LH Dualeko lau zentrotan (2 Madrilen eta beste 2 Valentzian), eta kanpoko merkataritzan espezializatutako prestakuntza-programa bat Valentzian ere, beste autonomia erkidego batzuetara zabalduko dena.

Konpromisoak

Zehazki, Bankiak konpromisoa hartzen du Nafarroako Gobernuari beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetako esperientziei, jarduerei eta ekintzei, araudiei eta jardunbide egokiei buruzko informazioa emateko, bai eta LH dualean hobekuntzak ezartzeko interesgarriak diren enpresei buruzko informazioa emateko ere.

Nafarroako LH Duala garatzeko bidean jarraitu beharreko ildo estrategikoak zehazten lagunduko duten txostenak prestatzen eta finantzatzen lagunduko du ere; zentro eta enpresen arteko harremanak estutzen lagunduko du eta babesa emango die proiektu berritzaileak, negozio-eredu berriak edo nazioartekotze-prozesuak ezartzeko.

Gainera, beste ekintza batzuen artean, dibulgazioko jardunaldiak antolatuko ditu; zentro eta enpresen sareen sorrera sustatuko du, eta LHtik datozen startups eta ekintzaileei finantzaketako deialdiak eta eskaintzak babestuko dizkiete. Akordio hori LHko proiektuak garatzen dituzten zentro guztiek baliatu ahalko dute, eta baita proiektu horiek babesten dituzten teknologiako eta laneko zentroek ere.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak Bankiari honako hauei buruzko informazioa emateko konpromisoa hartzen du: LHko zentroen alderdi zehatza batzuk, zikloak, araudia, curriculumaren egokitzapenak…, jarduerak garatzeko espazioak, aitorpenak ezartzea (aipamenak, diplomak…), argitalpenetarako materiala eta zabalkunderako materialak, LHko eta LH Dualaren hurrengo Plan Estrategikoan parte hartzea; edo prestakuntza ekoizpen eta zerbitzuetako sektoreetako egungo eskaerei eta etorkizunekoei egokitzeko proiektuetan laguntzea.

Hitzarmenetik sortutako jardueretarako batzorde misto bat eratuko da. Hitzarmena 2017ko abenduaren 31 arte indarrean izango da, eta urtero luzatu ahalko da gehienez bi urtez.

LH Duala

Lanbide Heziketa Duala lanbide-heziketaren modalitate bat da, eta bertan ikasleek ikastetxeko beren prestakuntza-jarduera enpresa bateko kualifikazio praktikoarekin nahasten ditu (curriculumaren % 33). Formula horren xedea gazteen prestakuntza hobetzea da, lan-merkatuan errazago sar daitezen, eta enpresak prestakuntza-prozesuetan gehiago inplikatzea (eskaerak eta profilak); hala, bere lehiakortasuna areagotzeko aukera izango dute.

Lanbide Heziketa Duala Espainian 2015eko estatuko araudietatik abiatuz garatzen ari da, eta ezarpena autonomia erkidego bakoitzaren araberakoa da. Nafarroan, erdi mailako eta goi mailako 18 ziklo eskaintzen dira ikasturte honetan, matrikulatutako 500 ikaslerekin (220 praktiketan) eta 176 enpresa laguntzailerekin. Lanbide Heziketa Bereziko bost programa daude, gainera. Eta iragan ikasturtean, LHko 200 ikasle eta irakasle nafarrek Europan egin zituzten praktikak edo prestakuntza (kopuru guztiaren % 2,67), eta arlo horretan, autonomia erkidego guztien artean buru da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa