(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak ehun urtetik gorako zuhaitzak eta hegaztiak behatzeko aukera emango du asteburu honetan osteguna, 2016.eko irailak 22


Hitzorduak larunbatean Ultzaman eta igandean Auritzen izango dira


Jaunsarats-eko haritza. ( irudia handitu )

Ingurumenak asteburu honetan ehun urtetik gorako zuhaitzak ezagutzeko aukera emango du larunbat honetan, hilak 24, Ultzamako ibarrean, bai eta hegaztiak behatzeko aukera ere igandean, hilak 25, Auritzen.

Larunbat honetako hitzorduan, Ultzamako ibarrean barrena ibilbide bat egingo da Nafarroako Gobernuko basozain baten laguntzarekin ehun urtetik gorako zuhaitzak ezagutzeko, gure ondarearen monumentu naturalak direnak, zinez. "Aiton handiak" titulua duen jardunaldia 10:00etan hasiko da Orgiko basoko informazio-etxolan, eta handik parte-hartzaileak autoan abiatuko dira ibilbidea egiteko.

Monumentu naturalak paisaia, geologia eta historiako balio berezia duten elementuak dira (ehun urtetik gorako zuhaitzak, baso bat edo leize bat), eta haien kontserbazioak babes-mota berezi bat gomendatzen du. Nafarroan 47 zuhaitz berezi monumentu natural modura katalogatuta daude, eta gure lurraldeko espezie eta baso-sistema nagusiak dira.

Jarduera hori "Ingurumen hezkuntzako eta boluntariotza babesteko programa"-ren barnean dago. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak iragan udaberrian abian jarritako programa da gizarteari ingurumenaren iraunkortasun, errespetu eta kontserbazioko balioak igortzeko asmoz, bai eta klima-aldaketari lotutako arazoak igortzeko ere. Plana Departamentuak ematen dituen zerbitzuak ezagutzera emateko bideratuta dago ere, eta herritarrei bere langile teknikoaren ezagutza helarazteko.

Informazio gehiago lortu nahi duten interesdunek edo programako jardueretan izena eman nahi dutenek, denak doan, 848 42 61 26 telefono-zenbakira dei dezakete, 10:00etatik 14:00etara, edo ondorengo helbide elektronikoetara idatzi: participacion.ambiental@navarra.es edo ingurune.partaidetza@navarra.es. Parte hartu nahi duten pertsonen izena eman behar da, eta harremanetan jartzeko telefono-zenbaki edo helbide elektroniko bat.


Lindusko lepoa. ( irudia handitu )

Igandea, hilak 25, hegaztien behaketa Auritzen

Astebururako bigarren proposamena igandean, hilak 25, egingo da. Jendearentzat zabalik dagoen jardunaldi ornitologiko batzuk izango dira "Lindus 2" Europako proiektua ezagutzera emateko, "Hegaztiak klima-aldaketaren adierazle" izena izango dutena. Interesdunek interpretazioko paseo ornitologiko batean parte hartu dezakete, hegazti migratzailek ikus ditzakete, ibilbideak egin bizikleta elektrikoetan eta hegaztien eraztunketan parte hartu. Goiz guztian arreta pertsonalizatua eskaintzen da, eta teleskopio nahiz prismatikoak izango dira bisitariek erabiltzeko.

Jardunaldiari 09:00etan ekingo zaio Ibañetako gailurretik, eta handik ibilbide gidatu bat hasiko da interpretazioko paseo bat eginez eta hegazti migratzaileak behatuz, 12:30ean amaitzeko. Gainera, 10:00etatik 14:00etara haur eta helduentzako ibilbideak egin ahalko dira bizikleta estatikoan, aurrez erreserbarako NAN txartela aurkeztuta. Irteera Aurizko frontoitik egingo da, handik Jauregiaroztegiraino joango da atzera Auritzera itzultzeko. 10:00etatik 14:00etara ere, hegaztien eraztunketa zientifikoan parte hartu ahalko da (hegaztien populazioak kontrolatzeko erabilitako metodoa) Jauregiaroztegin, Aurizko frontoitik abiatuta.

Lidus 2 proiektu hori Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen barnean dago, eta % 65eko finantzaketa Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) dator. Honako hauen arteko mugaz gaindiko lankidetza-lan bat da: Nafarroako Gobernua, haren GAN enpresa publikoa (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa), Aurizko Udala, SEO Bird Life eta Ligue Pour la Protection des Oiseaux (LPO-Akitania).

Proiektu honetan, udazkeneko migrazio-hilabeteetan, ornitologo profesionalak Lindusko lepoan jarritako behaketa-puntuan egoten dira, eta pasatzen diren nahiz zonaldean bizi diren hegaztiak identifikatzeko eta zenbatzeko lanak egiten dituzte. Pirinioetako mendebaldean kokatutako lepo hori puntu estrategikoa da migrazio-pasabiderako gune horrek duen altueragatik eta kokapen geografiko bikainagatik; Europa guztiko hegazti migratzaileak behatzeko puntu garrantzitsuentzat jotzen da. Puntu horretatik guztira Europa mendebaldeko harraparien % 70 inguru igarotzen direla kalkulatzen da, bai eta Iberiar Penintsulara heltzen diren migrazio-populazio handia ere, esaterako: zikoina zuria eta beltza, kurrilo arrunta, pagausoa eta txoloma.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa