(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sodenak 450.000 euroko mailegua eman dio Nafarroako enpresa bati, Lodosako Manh Mac erosteko asteartea, 2016.eko abuztuak 9


Ayerdi lehendakariordea instalazioetan izan da entsalada hoztuen merkatuko enpresa lider honetan hartzekodunen konkurtsoari amaiera emateko eragiketa dela-eta


Enpresaren kanpoaldean

Ayerdi lehendakariordea eta Sodenako zuzendari kudeatzailea den Pilar Irigoien, Javier Chocarroren (ezk.) eta Carlos Euguiren (esk.) artean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoaren bitartez, BEI (Europako Inbertsio Bankua) funtsetako 450.000 euroko mailegua eman berri dio Nafarroako Egrin Alimentación S.L. enpresari, Manh Mac Delicatessen, S.L. erostearekin loturiko finantza-premien zati bat estaltze aldera. Manh Mac enpresa liderra da entsalada hoztuen merkatuan, eta, egun, Lodosan 25 langile ditu.

Eragiketarekin amaiera eman zaio ete honetako zalantza-denboraldiari, hartzekodunen konkurtsoan murgilduta baitzegoen. Egrin Alimentación S.L. enpresak erosi du, Manh Mac Delicatessen-en produkzio-unitate osoa erosteko sortua (produkzio-instalazioak, marka komertzialak, produktuen errezetan, e.a.). Carlos Euguik eta Javier Chocarrok sustatu dute, biak ere elikagaien sektorean esperientzia dutenak, sektoreko beste bazkide inbertsiogilerekin batera.

Akziodun berriek finantza-egonkortasuna eta kudeaketa emango dizkiote enpresari. Gainera, finantza-laguntzari esker, Nafarroan jarduerari eutsi ahal izango zaio, eta hazteko eta estatuan zabaltzeko aukera ere izango da.

Eragiketa medio, gaur goizean konpainiaren instalazioetan izan dira Garapen Ekonomikoko lehendakariordea eta Sodenako administrazio-kontseiluko lehendakaria den Manu Ayerdi eta Pilar Irigoien, Sodenako kudeatzailea, bilakaera eta erronkak ezagutzeko asmoarekin.

Ayerdi lehendakariordeak azpimarratu du Nafarroako Gobernuak proiektuari emandako laguntza dela "Nafarroako enpresa-ehuna osatzen duten enpresen hazkundea bultzatzeko eta, bereziki, gure Komunitatean nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia azpimarratzeko".

Bestalde, Pilar Irigoienek, Sodenako kudeatzaileak, Sodenak sustatzaile batzuei emandako laguntza aipatu du; izan ere, sustatzaile horiek "arriskuak hartuta, Nafarroako eteak sendotzearen eta haztearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, eta hirugarrenen eskutik inbertsio pribatua eskuratzeko gai ere badira".

Entsalada hoztuen merkatuko liderra

Manh Mac enpresak, hartzekodunen konkurtsoan egonda ere, 2015eko ekitaldian 1,4 milioi produktu baino gehiago saldu zituen, eta 4,2 milioi eurotik gorako fakturazioa izatera iritsi zen. Jarduera ‘bosgarren aukeran’ oinarritzen da (azken generazioko platerak, teknologia berriekin prestatuak eta ontziratuak): entsaladak, entsaladillak, saltsak, igurztekoak eta sandwichak.

Mahn Mac, Alimarket aldizkariaren azken argitalpenean egiaztatzen den moduan, liderra da entsaladilla hoztuen estatuko merkatuan, eta %6,3ko kuota du azken urtean %9,5 hazi den merkatuan. MDDren (marka banatzailea) hornitzailea da Covirán, Froiz edo Carrefour bezalako kateentzat. Horrez gain, ogiak igurzteko produktuak, saltsak eta sandwichak ere egiten ditu.

Zuzendaritza berriaren asmoa da produktu-sorta handitzea eta enpresak produkzio-gaitasuna izateko beharrezko inbertsioak egitea, etorkizuneko erronkei aurre egite aldera eta plantillan langile berriak hartzea alde batera utzi gabe. Lodosako fabrikaren izen berria Egrin Alimentación izango da, eta produktuen markak Mahn Mac izaten jarraituko du.

2016ko ekitaldian, Manh Mac %20tik gorako hazkundea izaten ari da, errusiar entsaladilla, karramarroarena eta entsaladilla amerikarra bezalako produktuei esker, merkatuan gehien saltzen direnak baitira.

Talde kudeatzaile berriaren helburua da konpainia sendotzea eta haztea, produktu berrien garapenean, bezeroarekiko zerbitzuan eta eredu komertzial eraginkorragoan oinarrituta.

Egrin Alimentación enpresaren zuzendari nagusia den Carlos Euguiren arabera, "Sodenaren laguntzak, ibilbide luzea eta enpresei laguntzeko esperientziak izanik, Mahn Mac erosteko aukera emateaz gain, enpresa hazten eta produktuak dibertsifikatzen ere laguntzen du".

Sodenari buruz

Sodena, Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L. Nafarroako Gobernuak Nafarroarako enpresa-proiektuak, tokikoak nahiz finantza-erremintak erabiliaz (batik bat arrisku-kapitala) kanpotik erakarritakoak eskuratzeko, identifikatzeko eta horiek sortzea eta garatzea bultzatzeko duen finantza-instrumentua da; baita ere, kanpokoei aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzeko tresna.

Enpresa-proiektuentzako finantza-laguntza arrisku-kapitalaren bidez ematen du. Proiektu horiek Nafarroarekin lotuta egon behar dute, eskualdearen garapen orekatua eta iraunkorra modu aktiboan bultzatuaz. Laguntza teknikorako, berriz, inbertsiogile eta enpresekiko koordinazioa, akonpainamendua eta lotura eskaintzen da, Nafarroan proiektuak kokatzea erabakitzeko behar luketen edozein laguntza emanaz.

Gaur egun, 121 enpresa-proiektutan hartzen du parte, horietatik 48tan zuzenean eta 73tan zeharka, sektoreko arrisku-kapitalaren 10 funts espezializaturen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa