(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 3 hazi da eta BPGren bilakaera-aurreikuspenei eusten zaie ostirala, 2016.eko uztailak 29


Kontsumo-maila, esportazioen gorakada eta industriaren bilakaera, aurrerabidearen faktore nagusiak


Nafarroako Mapa.

Urteko lehen sei hilabeteetako jardueraren hazkundea uste baino bi hamarren gehiago izan da.

Nafarroako ekonomia % 0,7 hazi da bigarren hiruhilekoan, lehen hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago (% 0,6), Nafarroako Estatistika Institutuak landutako hiru hilean behingo kontabilitate-aurrerapenaren arabera. Iazko hiruhileko berarekin alderatuz, ekonomia % 3 hazi da, aurreko epeko tasa baino hamarren bat gutxiago.

Azken hilabeteotan hazkundea apur bat moteltzen ari dela ikusi bada ere, Manu Ayerdi lehendakariordeak aipatu du "hurbileko" etorkizuna aurreko hiruhilekoan baino "baikorragoa" sumatzen dela; beraz, haren Departamentuaren ustez, hazkundea 2016. urte hasieran egindako aurreikuspenarekin bat etorriko da (% 2,9), hau da, % 2,8-2,9 ingurukoa izango dela.

Lehendakariordeak azaldu duenez, faktore nagusiak baikortasunera eramaten gaitu; urteko lehen sei hilabeteetan izandako hazkundea aurreikusitakoa baino 2 hamarren gehiago izan da (% 3,1eko urte arteko batez bestekoa; Gobernuak % 2,9ko aurreikusten zuen).

Beste elementu positibo batzuk dira: ekonomiari tiratzen dio kontsumo-maila, esportazioen gorakada eta industriak oro har izan duen susperraldia; azken horrek Espainiarako eta EBrako erakutsitako bilakaera hobea erakutsi du ere, autoen ekoizpenari esker, funtsean.

Izan ere, eskualdeko ekonomia estatu guztiko diferentziala murrizten ari da. Espainia % 3,2 hazi da urte arteko datuei erreparatuz, aurreko hiru hilean baino bi hamarren gutxiago, bigarren hiruhilekoan % 0,7ko aldaketa izanik.

Bi lurraldeetan aurrerabide-tasak moteltzen ari dira aurreko hiruhilekoekin alderatuz, nahiz eta Nafarroako moteltzea hiruhileko honetan leunagoa izan Estatu guztian ikusten denarekin konparatuz.

Urte arteko terminoetan, Nafarroako BPGren desabantaila lehen hiruhilekoko 3 hamarrenetatik 2ra murriztu da. Eta enpleguan, Gizarte Segurantzako afiliazioei dagokienez (erregistro bat), azken hiruhilekoko enpleguaren hazkunde-tasa % 2,7 izan da bi lurraldeetan; 2015aren hasieran, diferentziala zazpi edo zortzi hamarren zen.

Nolanahi ere, okupatutako pertsonei buruzko BAIren datuekin (lagin bat), ez da sinkronizazioa ikusten. Lehendakariordeak "sendotasun" arazoak sumatzen ditu atzo jakitera emandako datuetan: 2008ko urtarriletik, BAIren okupatuen zifrak Gizarte Segurantzako afiliatuen gainetik izan da beti (8.700 eta 19.200 pertsona gehiago artean) baina, estreinakoz, oraingoan azpitik izan dira, 4.800eko aldearekin. Gainera, Gizarte Segurantzan hiruhilekoan 5.500 lagun gehiago afiliatu dira eta inkestak, berriz, okupatutako pertsonen kopurua 4.200era jaitsi du; zerbitzu-sektorean 5.900 pertsona geratu da lanik gabe, nahiz eta afiliatu kopuruak gora egin (2.400) eta ekonomiari tiratzen dion sektoreetako bat izan, lehendakariordeak azaldu duenez.

Espainiako Gobernua eta Brexita

Arrisku-elementuei dagokienez, Ayerdik nabarmendu duenez, kezka eragiten duen gune nagusia Espainiako Gobernu berria osatzeko dagoen atzerapena da. `Brexit´-a da beste faktore garrantzitsua, eta horri buruz lehendakariordeak azaldu du ondorioak iragarritakoaren azpitik geratuko direla; izan ere, Erresuma Batuaren erabakia une "gozo" batean etorri da. Ayerdik adierazi du, gainera, eragin hori 2017an nabarituko dela.

"Egia dena da bi kezka-guneek orain arte uste baino oihartzun txikiagoa izan dutela. Espainiarako aurreikuspen ekonomikoak ere handiak dira, eta azkenaldian goranzko joerarekin berrikusten dira", zehaztu du Ayerdik, FUNCASek egindako proiekzioari erreferentzia eginez, hazkunde-iragarpena hiru hamarren igo duena, % 3raino, Funcas Kontsentsuak aurreratzen duenaren oso antzekoa (% 2,9, maiatzen baino bi hamarren gehiago).

Nazioarteko Diru Funtsak ere ez du bere egoera aldatu Brexitaren ondoren; haren arabera, erabaki horrek eragin handia izango du 2016an, baina Espainiarako esperotako hazkundeari eusten dio (% 2,6), esan du.

Kontsumoa, esportazioak eta jarduera

BPGren sustatzaile nagusiak kontsumoa eta hari zuzenean lotutako jarduerak dira, merkatuko zerbitzuak eta merkataritza, esaterako. Hala, zerbitzu-sektoreko jarduera-indizea % 3,6 hazi da 2016an, eta txikizkako merkataritza % 4,5, biek ala biek bizkortze txiki bat izanik.

Nolanahi ere, Ayerdi lehendakariordeak zehaztu duenez, indizeak datozen hilabeteetan pixka bat leuntzea aurreikusten da, maila altuen barnean beti ere, kontsumitzailearen sentimenduari edo konfiantzari gehiago lotutako beste adierazle batzuk ikusirik, eta kontsumoaren aurretik funtzionatzen dutenak.

Azken hilabeteotan ere, esportazioek gora egin dute: urtarril eta martxo artean % 8,6 jaitsi ziren aurreko hilarekin alderatuz, eta apiril eta maiatzean, % 5,6 igo autoen ekoizpenari esker, % 24,5 gehiago hazi dena hiruhileko honetan, eta horrek kanpoko eskariak BPGri egindako ekarpena balio positiboetan mantendu dezake. Ayerdik lehen hiruhilekoko beherakada BSHren egoitza-aldaketari egozten dio (Aragoira joan da), baina esportazioen martxak inpaktua gutxitu du: aldaketak maiatzera arte ekarri duen 200 milioietatik, esportazioak 2015ean baino 100 milioi gutxiago dira.

Gainera, kontuan hartu behar da BSH etxeko tresnen enpresaren egoitza-aldaketak Nafarroako esportazioen gaineko datuei eragin diela, beheranzko joerarekin, enpresa Aragoien kokatu baita. Hala, aurten hileko 40 milioi gutxiago dugu arrazoi hori tarteko, hau da, 200 milioi 5 hilabetetan bakarrik.

Ibilgailuen ekoizpenean izandako gorakada horrek lagundu du, hain zuzen, apiril eta maiatzeko industria-ekoizpenaren hazkundean, nahiz eta urte guztia aintzat hartuta oraindik balio negatiboetan egon, Ayerdik azaldu duenez.

Industria Egoeraren Inkestan jasotako proiekzioak baikorrak dira etorkizun hurbileko enpresa-ekoizpena hobetu egingo dela adierazten baitute, Espainiarako eta EBrako erakutsitakoa baino bilakaera hobea, gainera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa