Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ayerdi lehendakariordeak NUPeko errektore Alfonso Carlosena-rekin eta Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez-Taberneri-rekin hitzarmenak sinatu ditu
Ezkerretik eskuinera: NUPeko errektore Alfonso Carlosena, Ayerdi lehendakariordea eta Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernero.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak NUPen eta Nafarroako Unibertsitatearen laguntza jasoko du enpresa nafarrek egindako ikerketa-proiektuak hautematen eta ebaluatzen, Foru Gobernuak dituen laguntza publikoen programetan sar daitezkeenak; programa horiek ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea dute xede.
Helburu horrekin, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik bi unibertsitateetako errektore Alfonso Carlosena-rekin eta Alfonso Sánchez-Tabernero-rekin, hurrenez hurren, lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu berriki. Agiriaren arabera, bi zentroek proiektuak ebaluatzeko garaian parte hartuko duten langileak izendatuko dituzte eta, horretarako, Garapen Ekonomikorako Departamentuak jadanik finkatutako metodologia egokituko da. Lau urterako akordioa izango da.Orain arte, ebaluazio hori Nafarroako Gobernuak egin izan du bertako langileen bidez, nahiz eta gaur egun egokia iruditzen zaion ebaluaziorako esparrua unibertsitateetara zabaltzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen