(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak neurriak hartzeko gomendatzen du egun hauetarako aurreikusitako tenperatura altuak direla eta astelehena, 2016.eko uztailak 18


Tuteran astearte honetan tenperatura 40 gradura iritsiko dela aurreikusten da, 21eko minimoarekin, eta Nafarroa guztian asteazkenean 18 graduko minimoa eta 36 ko maximoa izango dela


Osasun Departamentuak neurriak hartzeko gomendatzen du iragarrita dagoen tenperaturari altuari aurre egiteko.

Nafarroako Gobernuak aste honetarako iragarritako tenperatura altuei aurre egiteko neurriak hartzeko gomendatzen du. 40 graduko langa gaindituko da Tuteran astearte honetan, 36koa Nafarroa guztian asteazkenean, minimoak 21 eta 18 graduren gainetik jarriz, hurrenez hurren, AEMETek aipatu duenez.

Osasun Departamentuak gogorarazten du gehiegizko beroak pertsona guztiei eragin diezaiekeela, baina haurrei, adinekoei eta gaixoei bereziki. Zehazki, osasun-arazoak sor ditzake, esaterako: deshidratazioa, karranpak, nekea edo bero-kolpea, gorputzean 39 gradu edo gehiago badaude, buruko mina, nahasmendua eta korde-galtzea, eta kasu horretan osasun-arreta berehala jaso beharko zen.

Arazo horiek gertatzen dira gorputzaren tenperatura kontrolatzeko ohiko sistema gehiegi kargatzen delako. Gorputza hozteko eta hidratatzeko mekanismoak erraztuz prebenitu daiteke. Hala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) ura eta likido freskoak sarritan edateko gomendatzen du, dutxak eta bainuak hartzea besoak eta hankak askotan bustiz, etxebizitzako toki freskoenetan izatea, edo aireztatze nahiz klimatizazioko sistemak erabiliz (haizagailua edo aire girotua etxean, edo zinema-aretoetan, saltokietan, kafetegietan…).

Gainera, eguzkitik babesteko gomendatzen da, bero handieneko orduetan kalera ez ateraz eta itzalak bilatuz. Esfortzu fisikoa eguzkitan eta tenperatura handieneko orduetan ez egitea aholkatzen da, lanari eta aisialdiari lotutakoak ere: korrika egitea, bizikletan ibiltzea, Santiago bidea egitea edo ariketa fisikoa eskatzen duten beste lan batzuk, baratzeko lanak, esaterako. Egoera horiek aurreko urteetan ospitaleratzeak eragin ditu, eta baita heriotzak ete beroagatik.

Zaintza horiek adineko jendearekin edo gaixoekin jarraitu behar dira bereziki (senideak, adiskideak, bizilagunak); beraz, haiekin egunean bitan behintzat harremanetan jartzea gomendatzen da haien osasun-egoera egiaztatzeko eta neurri horiek beteten ari direla ziurtatzeko. Norbaitek tenperatu oso altua badu beste inolako arrazoirik gabe edo kontzientzia-egoeran aldaketarik badu, beharrezkoa da osasun-zerbitzuei kontsultatzea

Halaber, eta udan lan-jarduera ez dela eteten ikusirik, ISPLNk informazioa ematen du beroagatiko estres termikoaren arriskua ebaluatzeko, eta hura desagerrarazteko edo murrizteko prebentzioko neurriak eskaintzen ditu www.insl.navarra.es webguneko "Beroarekin lan egin" atalean. Tenperatura altuek eta hezetasun erlatiboak, ariketa fisikoari edo beroa uxatzen ez duten babesteko arroipa/ekipoaren erabilerei, bai eta banakako faktore zehatz batzuei lotuta, bero-kolpea ekar dezake lan egiteko garaian, lokalen barnean nahiz kanpoan.

Suteak izateko arrisku handia


Foru Gobernuak arreta areagotzeko eskatzen du ere, sute-arrisku handia dagoela eta. Hala, herritarrei eta une hauetan bilketa-lanak egiten ari diren nekazariei arreta handitzeko eskatzen die, eta gogora ekarri du iragan ekainaren 15ean udan suaren erabileraren gainean aurreikusitako murrizketak indarrean sartu zirela nekazaritza eta basoko lurretan, suteak saihesteko prebentziozko neurri gisa.

Beste debeku batzuen artean, aisialdi-helburua duen surik ezin da piztu (barbakoak) hegoaldean, eta ezta horretarako prestatutako tokietan ere; errekuntzako motordun ibilgailuek ere ezin dute zirkulatu eremu geografiko horretako basoko pistetan; sastrakak, basoko hondakinak ere ezin dira erre lehorreko nekazaritza-lurretan.

Gainera, herritarren esku baso-inguruneetan sor daitezkeen suteak prebenitzeko gomendioen liburuxkak jarri dira, eta bertan jarraibideak ere topa daitezke suteren bat inguruan izanez gero nola jokatu jakiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa