(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Energia berriztagarrien kontsumoa % 21etik % 50era handitzea, 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren helburu nagusia ostirala, 2016.eko uztailak 1


Ayerdi lehendakariordeak datozen urteotako estrategia aurkeztu du, eta bertan ibilgailu elektrikoari emango zaion bultzada ere nabarmendu du


Aerosorgailua, plantak, planta fotoboltaikoa eta autoko kargagailua.

Plana 150 bat neurrirekin zehazten da.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren zirriborroa aurkeztu du gaur, eta haren bidez datozen urteotan energia fosilen kontsumoa era "oso garrantzitsuan" murriztu nahi da. Horretarako, estrategiaren amaierarako helburu gisa honako hau jarri da: Nafarroan kontsumitutako energia erdia jatorri berriztagarrikoa izatea, egungo % 21aren aldean.

Alor horretan aurrera egin arren, kontsumitutako energiaren % 79 kanpotik dator, erregai fosiletatik gehiena (petrolioaren % 41 eta gasaren % 30 inguru), hau da, egunero 4 milioi euroko gastua. Foru Komunitateari eragindako kalte ekonomikoari, klima-aldaketa eragiten duten CO2 isurketa handiak gehitu behar zaizkio.

Jatorri berriztagarriaren sorkuntzak duen hazkundearekin batera (% 100 izatea espero da 2050ean), erregai fosilak murrizteko beste estrategia nabarmen bat garraio-sektoreko kontsumoa murriztea da, energia guztiko gastuaren % 40 dena.

Sektore horretan "zero isurketen" ibilgailuen edo ibilgailu elektrikoaren sarrera handiago batera egingo da aurrera; horrenbestez, 2030ean garraio-beharren % 15 energia berriztagarriekin asebeteko dira. Autoarekiko mendekotasuna murriztea sustatuko da ere, eta partikularrarentzako aukerako garraiobideak areagotzea (oinez ibiltzea, bizikletan ibiltzea eta garraio kolektiboa).

Mugikortasun eta garraioaren arloan, Planak hogei bat neurri zehazten ditu, esaterako: % 30erainoko kenkari fiskalak auto partikular elektrikoen, motorren edo taxien erosketa sustatzeko (Movele/moveo laguntzak); sarbide publikoko kargatzeko puntuen sare bat ezartzea irizpide geografikoak baliatuz (potentzia handiko 10 puntu Iruñerrian eta beste 10 Nafarroako gainerako tokietan); lan-garraioetarako pizgarriak (langileak lantokietara eramateko, adibidez); zirkulazioko zerga murriztea eta ibilgailu elektrikoetarako Audenasaren ordainsaria murriztea.

Kontsumoa murrizteko arloan, Planak gehien kontsumitzen duen beste sektoreari eragingo dio (Europako kopuru guztiaren % 40): eraikinak. Zenbait neurri proposatzen dira ere, adibidez, errehabilitazio energetikorako laguntzak; zero isurketen eraikinak sustatzea; argiztapen-gastua kontrolatzea; zerbitzu energetikoak sustatzea; laguntza beharrik gabeko proiektuerako laguntzak nahiz kenkariak…

Guztira, 2020rako energia primarioaren kontsumoa % 30 murriztu nahi da.

Partaidetza eta informazio publikoa

Plana gaur aurkeztu da "Garapen Ekonomikoko ostiralak" izeneko zikloaren esparruan. abuztuaren 1etik 31ra jendaurrean jarriko da eta irailaren 1etik azaroaren 30era, herritarrek parte hartuko dute. Astelehen honetatik, hilak 4, http://www.animaker.com/animo/yE3Zh1ewRlO8 webguneko Industriako webgunean kontsulta daiteke.

Plan hau lantzeko orduan hainbat talde interesgarrik parte hartu dute: Administrazioa, enpresak, toki-erakundeak, elkarteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, ikerketa- eta teknologia-zentroak, espezialistak, aholkulariak eta herritarrak.

Ayerdi lehendakariordeak azpimarratu duenez, energia edozein lurralde, enpresa eta pertsonarentzako erronka da, hark duen eragin ekonomiko eta ingurumenekoagatik, "guztioi eragiten digu, eta baita etorkizuneko belaunaldiei ere". Eta gogoratu du berotegi-efektuko gas-isurketak murrizteko eta berotze globala 2050ean 2ºC baino gutxiagora mugatzeko beharrezkoa dela epe laburrean neurtutako aurrerapenak egitea eta 2030erako konpromisoak definitzea" Nafarroan ere.

2030erako Nafarroako Planak, Europako estrategiarekin lerrokatuz, honako lau helburu hauek proposatzen ditu:

1.- Klima-aldaketaren aurka jokatzea CO2 isurketak 2020an % 20 murriztuz (GEI) 1990arekin alderatuz, eta % 40 2030ean.

2- Mix energetiko batera aurrera egitea eta, hala, erregai fosiletatik sortutako energia nabarmen murriztuko da.

3- Horniduraren segurtasuna bermatzea eta energia-pobretasuna murriztea.

4- Energia berriztagarrietan buru izatea.

Helburu estrategiko horietako bakoitzak berariazko xedeak ditu, eta haiek lortzeko, plan energetikoak bost puntutako estrategia bat du: aurrezte eta efizientzia energetikoa; energia berriztagarriak eta autokontsumoa; garraio elektrikoa; sare adimentsuak eta I+G+B. Puntu horiek 9 esparrutako 146 neurritan gauzatzen dira: eredu energetikoa (11 neurri), sorkuntza (11), eolikoa (5), biomasa (14), sareak (19), kontsumoa (15), mugikortasuna (31), I+G+B (44) eta sentsibilizazioa eta prestakuntza (6)

Plana 10 kapitulutan egituratzen da. Lehenengoak eredu energetikoa eta ingurumenekoa jorratzen ditu, eta hurrengoek hainbat alderdi aztertzen dituzte: energiaren sorkuntza, eolikoa, biomasa, azpiegiturak, kontsumoa eta aurreztea (efizientzia energetikoa), mugikortasuna eta garraioa eta I+G+B. Azken biak komunikazioan eta partaidetza publikoan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan oinarrituta daude; eta Planaren monitorizazioan (ebaluazioa eta jarraipena). Kapitulu bakoitza era berean egituratzen da: egungo egoeraren azterketa, helburuak eta adierazleak eta programak eta nahiz jarduerak planifikatzea.

Horniduraren segurtasuna eta energia-pobretasuna murriztea

Kontsumoa murriztearekin batera eta jatorri berriztagarriko sorkuntza handiago batekin, sareak hobetzea eta hornidurak bermatzea izango dira jarduteko hirugarren esparrua (gaur egun hornikuntzako mozketak eta energia-pobretasuna dago, murriztu nahi dena).

Hogei bat neurri garraio eta gasaren azpiegitura elektrikoak hobetzeko bideratuta daude: Orkoien edo La Sernako azpiestazioak handitzea, dozena bat linea berrindartzea (Cordovilla-Orkoien, Cordovilla-Muaurte, La Serna-Erriberri, Erriberri-Tafalla, Orkoien-Tafalla, La Serna-Quel, Itxaso-Orkoien…); gas-eskariari erantzutea biztanleria handitu izanagatik…

Alor horretan ere industriako mikrosareak sustatu nahi dira autohornikuntza handitzeko eta kanpoko mendekotasuna eta kostua murrizteko. Eta bultzada bat ere ematen ari da autohornikuntzako ratioak hobetzeko (autokontsumoa eta autokontsumo kolektiboa, kontsumo-tokitik hurbilena) toki-administrazioetan, enpresetan, fundazioetan, herritarrengan eta eredu kolektiboen aldeko apustua ere, hau da, komunitate-jabetzako iturriak (udalak, auzo-komunitateak, kooperatibak…).

Hala, mikrosorkuntza kolektibo edo kooperatibako proiektu pilotu modura, Erminetako zentral hidroelektriko txikia berreskuratu nahi da (Gares); geldirik dauden zentral hidraulikoak berreskuratzea; kostu energetikoek eragindako komunitateetan iturri berriztagarriak sustatzea (ureztatzaileak, Nafarroako Ubidea); komunitateetan parke eolikoak jartzea; biztanleguneetarako autokontsumo eoliko txikiko inbertsioaren proiektuei laguntzak eta kenkariak ematea; administrazioetan parke eolikoak sortzea erraztuko da (eredu danimarkarra eta katalana).

Garraio elektrikorako eredu-aldaketari erantzun ahal izateko energia kargatzeko azpiegiturak izatea, hiri eta sare adimentsuak sustatzea eta energia berriztagarrien biltegiratzea sustatzea dira beste helburu batzuk.

Sare ekonomiko liderra eta berritzailea

Helburu horien lorpena berriztagarrietan eta berrikuntzan liderra den sare ekonomiko batean finkatzen da, Nafarroako sektore energetikoko I+G+B-n egindako apustu sendoan, 44 neurritan zehaztuta, eta gehienak NUPen eta CENERen laguntzarekin garatutakoak.

Enpresa, unibertsitate eta teknologia-zentroen arteko lankidetza handiagoa jasotzen da ere, indartu egingo direnak. "Nafarroan energia-kluster bat sortu behar dugu", proposatu du Ayerdik, eta hark gogoratu duenez, energia berriztagarria eta baliabideen kudeaketa sektore estrategikoak dira Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arabera.

Planaren barnean herritarren kultura energetiko berri bat sustatzeko neurriak sartzen dira, bai eta komunikazio, sentsibilizazio eta prestakuntzako neurriak ere (6 neurri). "Jokabideak aldatu egin behar dira, energiaren gaineko filosofia ere bai, eta hori ez dago Gobernuaren esku bakarrik. Gutako bakoitzaren esku dago, neurri handi batean", esan du Ayerdik.

Legeak eta Nafarroako Energia Agentzia

Ereduari dagokionez, Planak energia-gaien gainean lege-corpus berri bat sortzeko aurrerapausoak eman nahi ditu. Hala, gutxienez sei lege berri sortzea aurreikusten da: efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak, energia eolikoa, biomasa, autokontsumoa, energia-kooperatibak, azpiegiturak, I+G+B. Gainera, foru-dekretu baten bidez, Nafarroako Energia Agentzia berria sortuko da, energia kudeatzeko erakunde publiko berria eta, ingurumenekoa, hala badagokio.

Bestalde, planaren barnean 19 neurri zehatz sartzen dira guztira energia eolikoa eta biomasa sustatzeko, eta baita instalazio berriztagarrietan inbertitzeko kenkari fiskalak berriak ere, biomasakoak bereziki toki-erakundeetan eta irabazi-asmorik gabekoetan, edo Nafarroako Gobernuko eraikinetan biomasa-galdarak jartzea (Kultura, Ondarea…).

Azkenik, 2050eko Ibilbide Orriarekin lotutako energia-adierazle estrategikoak kontrolatzeko sistema azpimarratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Animazioa
Planaren laburpena
 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa