(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga-iruzurraren aurka Borrokatzeko Plan berriak aurreikusitako neurriak indartzen ditu 2019a bitarte 590 milioi euro biltzeko

asteartea, 2016.eko ekainak 7


Itxaroten den inpaktu ekonomikoa gaur egun indarrean dagoen plana baino % 5 handiagoa da, ekainaren 21 arte herritarrek parte hartzeko aukera izango duten zirriborroak adierazitakoaren arabera


Transcripción textual del video

2016-2019 epeko Zerga Iruzurraren aurka Borrokatzeko Plan berriaren zirriborroak era horretako jardunbideak detektatu eta prebenitzeko ekintzak indartuko ditu. 215 neurri jasotzen ditu, eta bide hori erabiliz 590 milioi euro biltzea espero da legealdi honetan, hau da, indarrean dagoen egungo dokumentuan jasotakoarekin alderatuz (2014-2017), % 5 gehiago, 157 neurri jasotzen dituena eta aurreikusitako 560 milioi euroko inpaktuarekin.

bilkuran.

Zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko batzordeak eta herritarrek ekainaren 21 arte ekarpenak egin ahalko dituzte. ( irudia handitu )

2016-2019 epeko Zerga Iruzurraren aurka Borrokatzeko Plan berriaren zirriborroak  era horretako jardunbideak detektatu eta prebenitzeko ekintzak indartuko ditu. 215 neurri jasotzen ditu, eta bide hori erabiliz 590 milioi euro biltzea espero da legealdi honetan, hau da, indarrean dagoen egungo dokumentuan jasotakoarekin alderatuz (2014-2017), % 5 gehiago, 157 neurri jasotzen dituena eta aurreikusitako 560 milioi euroko inpaktuarekin.

Gobernuak plangintza hori hiru arrazoirengatik aldatzen du: Gobernu berriak eta hura sustengatzen duten indar politikoek zerga-iruzurra borrokatzeko jarduerak sendotzeko duten interesa; hura eguneratzeko exijentzia eta programa-akordioan jasota dagoena; eta legealdian zehar ahalik eta gehien egokitzeko interesa.

Haren edukia ostiral honetan aurkeztu diote Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk eta Ogasuneko zuzendari kudeatzaile Luis Esainek iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzeko batzordeari.

Aholku-emailea den organo hori maiatzaren 11n sortu zen eta iruzur egiten dutenen aurka prestatutako jardueren betearazpena zaintzea du xede. Gaur eratuta geratu da, eta bertan Nafarroako Gobernuko 5 ordezkari, Foru Parlamentuko beste 5 (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta PSN), sindikatuetako 3 (CCOO, EA eta LAB) eta 7 erakunde sozioekonomiko izango dira: CEN, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Lan Enpresen Elkartea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñeko Abokatuen Elkargoa, Espainiako Zerga Aholkularitza Elkartea eta Nafarroako ATTAC Elkartea (justizia ekonomiko orokorra bilatzen duen mugimendu independentea). Batzordeak ekainaren 21 arte ekarpenak egin ahalko ditu.

Gaur arte, Ogasunak plana herritarren partaidetzara zabaldu du gobiernoabierto.navarra.es webgunearen bidez eta Fraudefiscal@navarra.es posta elektronikoa erabiliz.

Zortzi alor

215 ekintza zortzi alorretan egituratzen dira, eta zerga-kontrol zorrotzetik at daude. Hiru atal ez zeuden gaur egun indarrean dagoen lanean jasotzen berariaz: derrigorrezko betetzearen pizgarria, arau mailako ekintzak eta diru-bilketaren gaineko ekintzak.

Zerga-kontrolari dagokionez (97), Ogasunak zerga-iruzurreko arrisku handiena duten taldeen egiaztapena zabalduko du: sozietateen gaineko zerga aitortzen duten enpresak (enpresa handiek Nafarroan aitortzeko betebeharraren kontrola, adibidez), irabazi-asmorik ez duten erakundeak, negozioak oro har, hidrokarburoen trafikoa…

Atzerriko ondasun nahiz kontuei (720 eredua), errekerimenduei, zehapenei eta zerga-ondorioei buruzko zaintza areagotuko da ere. Eta orain sistematik kanpo geratzen den informazio berria batuko da. Adibidez, finantza-erakundeen informazio handiagoa jasoko da kreditu-txartelen mugimenduari, segurtasun-kutxari eta dirutan egindako mugimenduei dagokienez.

Nolanahi ere, Nafarroako Zerga Ogasunak dio, aurreko planean ikusi zen moduan, iruzurraren aurkako borroka jokabide insolidarioen kontrolera ez dela mugatu behar, baizik eta, murrizteko, beharrezkoa dela zerga-betebeharraren borondateko betearazpena ahalik eta gehien erraztea.

Xede horretarako, 16 neurri prestatu dira derrigorrezko betearazpena sustatzeko eta pertsona nahiz erakunde zergadunei zerbitzuak eskaintzeko. Herritar, profesional eta enpresetarako zerga-zerbitzuak hobetuko dira: jakinarazpen elektronikoa ezarriko da, aurkezpen telematikoaren bultzada, zerga-betebeharren sinplifikazioa, jendearentzako arreta hobetzea (Baztan-Bidasoan bulego bat irekitzea proposatzen da) eta abar.

Arauen atalean (36 neurri), Ogasunak erreformak proposatzen ditu hutsuneak betetzeko edo zaharkitutako arauak modernizatzeko, hiru foru-lege haien artean. Hala, Zergari buruzko Foru Arau Orokorra funtsean berritzea edo haren erreforma egitea beharrezkotzat jotzen du, estatuko legeriari egokitzeko eta zehazki zerga-delitua likidatzeko xedatutakoa (preskripzioa etetea, arau-hausteen eta zehapenen berrikuspena…).

Toki Ogasunen Foru Legearen erreforma orokorra sustatzea aurreikusten du ere. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikuskaritzan toki-erakundeak berehala sartu nahi dira, epe ertainean HTNren egoitzan zerga horren kudeaketa telematiko eta zentralizatura jotzeko asmoz. Hala, toki-erakundeek kudeaketa-baliabideak aurreztuko dituzte eskumenak galdu gabe, eta herritarrek sarbide-sistema eroso bat izango dute.

Azkenik, planak Sozietate Zergaren Foru Legearen aldaketak proposatzen ditu (1996an onartua), Europako Batzordearen jarraibideei egokitzeko; beste lurralde batzuetan beren eraginkortasuna erakutsi duten prozedurak eranstea; enpresen ordezkaritza-gastuak izenekoak kengarritasun-mailaren muga sartzea eta gastuen kenkaria ukatzea eskudirutan ordaindu direnean. Ogasunak beharrezkoa ikusten du ere Jokoaren gaineko zergaren foru-legea onartzea, eta Mezenasgoaren eta Fundazioen zerga-araubidearen foru-legeak birmoldatzea

Derrigortutako erregulaziotik ondorioztatutako diru-sarreren arazoak konpontzeko, zerga-bilketaren neurriei dagokienez (10), Ogasunak kobratzeko prozedura berriak ezarri nahi ditu eta egungoak indartu (diruzaintzako enbargoak, banku-kutxak, balio higigarriak…).

Sistema informatikoen kapituluan (24 neurri), Ogasunaren helburua eguneroko kudeaketa hobetzea da, baina baita beste administrazioekiko informazio-trukea optimizatzea ere (BEZa, adibidez).

Neurri aipagarri modura, higiezin bati buruzko informazio ekonomikoa eta zergei buruzkoa zentralizatzeko proiektua nabarmendu behar da (katastroa, ur nahiz elektrizitatearen titularrak eta zenbatekoa, jabeak, egoiliarrak, helbideratutako bankuko kontuak, maileguak, ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafeak…). Gainera, Ogasunak jendeari saltzeko negozioen kutxa erregistratzaileetan kontrol nahiz ziurtapeneko sistemak ezartzea bideragarria den aztertuko du.


Aranburu kontseilaria eta Luis Esain Ogasuneko kudeatzailea.

Planak zerga-hezkuntzako ekintzak garatzea jasotzen du. ( irudia handitu )

Garrantzi-mailaren arabera, atzetik datoz, beste administrazio eta erakundeekiko lankidetza (17), katastroa kudeatzeko Notarioen Elkargoarekin esaterako, Justizia Ministerioarekin azken nahiak kontrolatzeko, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin ibilgailuak kontrolatzeko eta Foruzaingoarekin, bertatik bertara egindako jardueretan babesa emateko.

Azkenik, Gobernuak zerga-hezkuntzaren arloa "behingoz" garatu nahi du (7 neurri). Alderdi horrek, aurreko planetan behin eta berriro jasoa, ez du inolako aukerarik izan garatu ahal izateko, zirriborroan ageri denez.

Hezkuntza arloan, Ogasuneko langileek gizalege-zerga mailako jokabideen gainean trebatuko dituzte DBH, Batxilergo eta LHko ikastetxeetako ekonomia-adarreko irakasleak (hori egitea eskatzen dutenak). Gainera, materialak egiten laguntza ematea aurreikusten da; hari esker, jokabide egoki horiek lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako curriculumean eta DBHko 1. eta 4. mailakoan zabalduko ahalko dira, hala eskatzen duten ikastetxeetan. HTNko webguneko informazioa hobetzea ere aurreikusten da, eta publizitate-kanpainak egitea.

Ogasunak zerga-iruzurrak eta ezkutuko ekonomiak Nafarroan duen garrantzia nabarmendu du, Estatuko gainerako tokiekin dagoen finantza-harreman bereziagatik, eta Itun Ekonomikoarekin antolatzen da batez ere.

Azkenik, planak antolakuntzan eta barneko baliabideetan hobekuntzak jorratzen ditu, eta 88 neurri proposatzen ditu, haien artean plantillari eustea, 5 langile tekniko gehiago izatea (gaur egun 10 hutsune daude kategoria horretako 60ko plantilla batean), 10 gehiago kudeaketan eta 2 gehiago zerga-agenteen kasuan.

Gogora ekarri behar da Departamentuak oposizioak deitu nahi dutela berehala Ogasuneko teknikarien 10 lanpostutarako, eta kudeatzaileen 12 lanpostutarako. Beste neurri batzuk langile guztiei zerga-kontrolaren lanaren gaineko pizgarria zabaltzea da, eta laguntzeko informatika-sistemak eguneratu eta indartzea.

Neurri horiek 385.000 jardueretan islatuko dira: 190.000 zerga-bilketara bideratuta, kudeaketarako beste hainbeste eta 5.000 zerga-ikuskaritzara bideratuta.

Iruzurraren aurkako neurriei esker, Ogasunak zerga-bilketa areagotuko du zuzeneko kudeaketan (% 4,7 eta % 6,3 artean). Azken urteotan, inpaktua 112 (2015) eta 163 milioi (2012) artean izan da. Hainbat faktorek dute eragina, jarduera ekonomikoak edo detektatutako delituen garrantzi ekonomikoak, esaterako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa