(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean zabalduko da Huarteko Zubiarte euskaltegiko ikastaroetan matrikulatzeko epea ostirala, 2016.eko maiatzak 20


Eskaintzaren barnean askotariko mailak eta ordutegiak sartzen dira eta, horrez gain, autoikaskuntzako saioak edo berariazko gaiei buruzkoak


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak helduek euskara ikasteko ikastaroen eskaintzaren berri eman du2016-2017 ikasturterako. Huarteko Zubiarte euskaltegian egin ahalko da, eta datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 23, interesdunek matrikulatzeko aukera izango dute.

Zubiarte euskaltegiko eskaintza honako hau da: A1, A2, B1 eta B2 mailetako 10 eskola-ordu astean 09:15etik 11:45era, 17:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:30era; astean 15 orduz, EGAko ikastaro trinkoa abuztuaren 29tik irailaren 30era, goiz eta arratsaldez; astean 5 orduko ikastaroak A1. A2, B1, B2, C1 mailetan eta EGA bi saioetan (astelehen eta asteazken edo astearte edo ostegun) 09:15etik 11:45era, 17:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:30era; astean 4 orduz, mintzapraktika B2 eta C1 mailetan; autoikaskuntzako ikastaroak astean 2 orduko mintzapraktikarekin eta lan egiteko 6 orduko konpromisoarekin eta, horretarako, ordenagailua ongi erabiltzen jakitea eskatzen da; "Euskara hobetu azpitituluak itzuliz" berariazko ikastaroa, B2 eta C1 mailetan, eta, horretarako ere, ordenagailua ongi erabiltzea eskatzen da; eta A1. A2 eta B1 mailetako kanpo-ikastaroak hainbat zentrotan (astelehen, astearte eta ostegunetan emandako ordutegia lehenetsiko da).

Matrikula euskaltegiko egoitzan egin behar da (Zubiarte kalea, 13, 31620 Huarte) eta ondorengo webgunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/.

Tasei eta ikastaro-eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, aipatutako webgunea kontsulta daiteke, euszubia@educacion.navarra.es helbide elektronikora idatzi edo 948 361 091 telefono-zenbakira deitu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa