(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak elkarren bermerako sozietateen abalak babestuko ditu ETEen finantzaketa errazteko osteguna, 2016.eko apirilak 7


Ayerdi lehendakariordeak Elkargi eta Sonagar-ekin hitzarmen bat sinatu du beraien eragiketen % 25erainoko estaldura emateko eta, hari esker, 200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin ahalko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoaren bitartez, Elkargi eta Sonagar elkarren bermerako sozietateek ETE, enpresa eta autonomiei emandako abalen % 25erainoko estaldura emango du. Neurri horrekin, Nafarroako enpresen zati adierazgarri batek finantzaketa eskuratzeko duen arazoa konpondu nahi da.

Ayerdi lehendakariordea, Elkargi eta Sonadar-en ordezkariekin.

Marco Pineda (Elkargi) eta Santiago Cámara (Sonagar) elkarri eskua ematen Ayerdi lehendakariordea alboan dutela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Sodena sozietate publikoaren bitartez, Elkargi eta Sonagar elkarren bermerako sozietateek ETE, enpresa eta autonomiei emandako abalen % 25erainoko estaldura emango du. Neurri horrekin, Nafarroako enpresen zati adierazgarri batek finantzaketa eskuratzeko duen arazoa konpondu nahi da.

Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik Elkargi eta Sonagar-ekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu, Nafarroan ezarpen handiena duten elkarren bermerako sozietateak. Akordioen bitartez, Sodenak 36 milioi eurorainoko babesa emateko konpromisoa hartu du, nahiz eta kalkulatutako eragin ekonomikoa 200 milioi eurotik gorakoa izan (enpresaburuek egindako benetako inbertsioa). Ayerdi lehendakariordeak akordioaren "efektu biderkatzailea" azpimarratu du.

Berriz emandako abal autonomikoa enpresa txiki eta ertainak (250 langile artekoak) finantzatzeko bermeetarako bideratura dago bereziki 1 milioi euroko zenbatekoetarako, eta enpresa berrietan, nazioartekotze eta mikrokredituen prozesuetan fokalizatuko da, hitzarmenek jasotzen dutenez.

Sodenaren babesa ez dago hainbeste bideratuta elkarren bermerako sozietateei ez ordaintzeko arriskua estaltzeko, baizik eta Elkargi edo Sonagar-en arriskua aztertzeko irizpideak zabalduko ditu. Horrenbestez, Sodenaren inplikaziari esker, enpresek finantzaketarako sarbide handiagoa izango dute.

Apustu handia

Ayerdi lehendakariordeak baieztatu duenez, berriz emandako abal autonomikorako elkarren bermerako sozietateekin egindako hitzarmenak 2016ko "apustu handiak" dira sozietate horiekin egiten ari diren ekintza-esparruan, enpresa txiki eta ertainei inbertsio nahiz zirkulatzailearen finantzaketarako sarbide hobea eskaintzeko.

Lehendakariordeak akordio hori "berritzailetzat" jo du; hala, enpresaburuei eta, bereziki finantzaketa honetan interesa dutenei, "Garapen Ekonomikoaren ostiralak" zikloaren jardunaldian izena emateko eskatu die; apirilaren 15ean egingo da "Elkarren bermerako sozietateak: funtzionamendua eta Nafarroako enpresetarako aukerak" gaiaren gainean. Zikloa 12:00etan izango da Iruñeko Kondestableko jauregian.

Bestalde, Elkargiren zuzendari nagusi Marco Pinedak akordio hori historikotzat jo du: izan ere, "Nafarroako Gobernuaren inplikazioari eta lankidetza publiko-pribatu estu bati esker, Foru Komunitateko enpresek beraien inbertsiorako nahiz zirkulatzailerako beharrak asetuko dituzte merkatuko baldintza onenetan; horrek Nafarroako enpresa-jarduera sustatzea ekarriko du".

Sonagar-en ordezkari Santiago Camarak akordio hau oso positiboki baloratu du, Sonagar-en lana indartzeko bideratutako akordioa, Foru Komunitateko enpresa txiki eta ertainen finantzaketa babesteko egiten duen lan horretan.

Bestalde, Sodenaren zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienek akordio hori "Nafarroako garapen ekonomikorako oso onuragarria" dela esan du, "Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bidez, emandako laguntza finantzarioari efektu biderkatzailea aplikatzen utziko baitu".

Hitzarmen horiei ETEen finantzaketa pizteko beste neurri bat gehitu behar zaie, honako hau, esaterako: martxoan Nafarroako Gobernuak foru-lege bat onartu izana elkarren bermerako sozietate batetik bermeak lortutako Nafarroako ETE guztiei finkatutako zerga-onurak zabaltzeko, lan egin den elkarren bermerako sozietatea zein izan kontuan hartu gabe.

Hilabeteko izapidea

Zehazki, Sodenak Elkargi eta Sonagar-ekin bi hitzarmen sinatu ditu: lehenengoa oinarrizkoa da, ETEetarako soilik, eta baita osagarria den bigarren bat ere (250 eta 500 enplegatu arteko enpresak edo zenbateko handiagoko abala behar duten ETEak).

Sinatutako akordioak baliatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainek elkarren bermerako sozietate sinatzaileetako batengana jo behar dute (ELKAGI eta SONAGAR), eta eragiketaren baldintzak negoziatu. Elkarren bermerako sozietateak eta ETEak akordio bat lortzen dutenean (zenbatekoa, epea eta bermeak, funtsean), azken hori elkarren bermerako sozietateen Arrisku Batzordeak eta Sodenak zigortu beharko dute. Izapide hori hiruzpalau astez luzatuko da, baldin eta eskatutako informazio guztia eman bada.

EBSak

EBSak Espainiako Bankuaren kontrolpean dauden finantza-erakundeak dira, irabazi asmorik gabeak; eta beren helburua da enpresaburuei bankuen finantzazioa lortu eta hobetzen laguntzea.

Enpresen proiektuei abalak (ordaintzen ez denean itzultzeko bermeak ) ematen dizkiete, eta horiei esker, enpresaburuek baldintza hobeak negoziatu ditzakete finantza-erakundeekin (interes-tasa, zenbatekoa, epea).

EBSen abalak normalean proiektu bakoitzaren finantziazio osoaren % 50-70 artekoak izaten dira, normalean, eta Espainiako Birfinantzatzeko Konpainiak (CERSA), estatuko sozietate publikoak beste abal bat eman dezake horien gainean. Sodenaren estaldurak aseguramenduaren bermea osatzeko aukera ematen die EBSei.

Erakunde sinatzaileak

Sodena, Nafarroako Garapen Sozietatea, SL, Nafarroako Gobernuak Nafarroarako enpresa-proiektuen sorkuntza eta garapena erakarri, identifikatu eta bultzatzeko duen finantza-tresna da. Proiektu horiek bertakoak nahiz finantza-tresnen bidez kanpotik erakarriak izan daitezke. Horretarako erabiltzen ditu, nagusiki, arrisku-kapitala eta kanpoko ezarpenetarako aholkularitza eta bide laguntza.

Elkargi da Estatuko lehen EBS (elkarren bermerako sozietatea). 1980an enpresek enpresentzat sortua, 11.500 ETE (enpresa txiki eta ertain) bazkide baino gehiago ditu, batez ere Euskadikoak eta Nafarroakoak. Bermeari esker, Elkargik hobetu egin ditu bankuek ETEei eta autonomoei ematen dizkieten kredituen baldintzak, epe luzeko benetako finantzazioa lortzea erraztuz. Sortu zenetik, 5.500 milioi euro baino gehiagoko abalak eman ditu.

Sonagar Nafarroako elkarren bermerako sozietatea da. 1980an sortu zen, Enpresa Txiki eta Ertainaren Elkarteen Federazioak sustatuta, eta bere helburu soziala da ETEen finantzazioa hobetzea, bazkide diren enpresa txiki eta ertainetako titularrei berme pertsonalak emanez. Sortu zenetik, Sonagar-ek 657 milioi euro baino gehiago finantzatzen lagundu du eta 26 milioi eurotik gorako funts propioak ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa