Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Biharko, ostegunerako, erdialdean eta Pirinio aldean 600 metrotik gora elurra egitea espero da
Elurra kentzeko 27 makina mugiaraziko dituzte Nafarroako Gobernuak eta AP-15 Nafarroako Autobideko sozietate emakidadunak ostegun honetan, Foru Komunitateko bideetan; izan ere, Estatuko Meteorologia Agentziak elurteak izango direla iragarri du.
Erdialdean 4 zentimetrorainoko elur-geruzak espero dira, ipar-ekialdean bereziki, eta 10 zentimetrorainokoak Pirinio aldean; bi kasuetan, 600-700 metrotik gora, eta fenomeno hori izateko % 40-70eko aurreikuspenarekin.
10 makina Agoizko barrutian ariko dira lanean (Ibañeta, Erro, Mezkiritz, Las Coronas, Belaguako mendateak…); 7 Irurtzungo lotunean (A-15, A-1 Aralar iparraldea eta Lizarraga); 4 Mugairin (N-121-A, Belate, Ezkurra, Artesiagako mendateak…); 2 Lizarra inguuan (Urbasa-Ameskoak eta La Población); beste 2 Tafallan (Lerga eta Carrascal); eta 2 AP-15ean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen