(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa irailean sartuko da Akitania-Euskadi euroeskualdean ostirala, 2016.eko martxoak 18


Barkos Lehendakariak, erakundean sartzea erabaki duen batzarraren aurrean, euroeskualdea osatzen duten eskualdeen garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bikaina dela azpimarratu du


personas

Uxue Barkos, Iñigo Urkullu, eta Alain Rousset. ( irudia handitu )

Nafarroa Akitania-Euskadi euroeskualdearen barnean izango da sei hilabete igaro baino lehen, erakunde horretako kideek gaur arratsaldeko bilera berezi batean Foru Komunitateak iragan urrian aurkeztutako atxikimendu-eskaera onartu ondoren.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek batzarrean esku hartu du bozketaren ondoren; hiru eskualdeak batzen dituzten lotura historiko, kultural eta giza lotura garrantzitsuak nabarmendu ditu Lehendakariak, bai eta foro horrek bertako kide guztiei eskaintzen dien garapen ekonomiko eta sozialerako aukera paregabeak ere.

Euroeskualdean sartzeko erabakia gobernu bakoitzeko Gobernu Kontseiluek onartu beharko dute. Jarraian, erabakia Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak berretsi behar du eta Frantziakori Estatuari jakinarazi; horren ondoren, jadanik atxikitze hori erabat burutuko da.

Akitania-Euskadi Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea izaera juridikoa duen figura bat da, eta bi eskualdeek sortu zuten 2011ko abenduaren 11n. Nafarroa bertan sartuta eta berriki Limousin nahiz Poitou-Charentes sartu ondoren, euroeskualdeak 8,7 milioi pertsona batzen ditu.

Euroeskualdeari atxikitzeko erabakia gaur arratsaldean hartu da Euroeskualdeko Batzar Orokorraren esparruan egindako batzar berezian; Gasteizen egin da, eta haren buru izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko lehendakari Alain Rousset. Bozketaren aurretik, taldeko estatutuak aldatu dira, Nafarroaren sarrerari egokitzeko asmoz.
Gainera, batzarrean, foroko lehendakaritza aldatu da, eta datozen bi urteetan Akitaniak izango du.

Nafarroako ordezkaritza eta Lehendakariaren hitzak

Hitzordu horretara Nafarroako Gobernuko ordezkaritza bat joan da Uxue Barkos Lehendakaria buru zela, eta harekin batera izan dira Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo.

Nafarroako ordezkaritzako kideak batzarrean Foru Komunitatea taldean sartzeko bozketa egin ondoren sartu dira. Urkulluk nahiz Rousset-ek ongietorria eman die ordezkari nafarrei. Gainera, EAEko lehendakariak azpimarratu duenez, Nafarroa bertan egotea "urrats garrantzitsua da, eta mugaz gaindiko lankidetza-espiritua indartzen du".

Agerraldi horren ondoren, Barkos Lehendakariak hartu du hitza, eta esan du Nafarroa taldean sartzea, "eskualdeen arteko garapen ekonomiko eta sozialaren aukerak hobetzeko baliabide garrantzitsua dela, baita Europako esparruan ere".

Hiru autonomia erkidegoek lotura historikoak, kulturalak eta giza lotura garrantzitsuak partekatzen dituztela gogorarazi du ere, eta haiek elkarrekin egindako ekimenak garatuz aberastuko direla; egungo gizartearen globalizazioa ikusita, neurri hori beharrezkoa dela aipatu du, "eta egoera horrek ekintza bateratuko politikak hartzera behartzen gaituztela, albokoak eta kide diren autonomia erkidegoen artean bereziki".

Eskaera, urrian

Nafarroako Gobernuak urriaren 21ean erabaki zuen Foru Komunitatea Akitania-Euskadi Euroeskualdean sartzeko eskaera egitea, elkarrekiko garapena eta hiru lurraldeen kohesio ekonomiko, sozial eta kulturala sendotzea sustatzen duten proiektu bateratuak abian jartzeko asmoz; hala, "Europan toki adierazgarria izango duen lankidetzarako espazio handi bat sortzen" lagunduko da.

Nafarroak bi eskualdeekin lankidetzarako protokolo bat izenpetu zuen dagoeneko 1992. urtean, baina haren ondoren ez zituen harremanak sakondu; Euskadi eta Akitaniaren kasuan, berriz, harreman horiek aurrera egin zuten, eta horren emaitza izan zen 2011n eratutako euroeskualdea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa