Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hala azpimarratu du desgaitasun neurologikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko Adacen eta Aspaceren artean hitzarmena sinatzeko egindako ekitaldia ikusi ondoren
El Gobierno apoya el convenio entre Adacen y Aspace para personas con discapacidad neurológica from Gobierno de Navarra on Vimeo.
Transcripción textual del video
Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gaur, astelehena, martxoak 14, erakunde sozialek desgaitasuna duten pertsonen arretan duten garrantzia nabarmendu du, beren "lana, dinamismoa eta bultzada soziala" bereziki; aldi berean, Nafarroako Gobernuarekin batera lan egiteko deia egin die desgaitasunari arreta emateko plan berria egiteko garaian.
Laparra lehendakariordea, harreran izandako pertsona guztien alboan.
(
irudia handitu
)
Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gaur, astelehena, martxoak 14, erakunde sozialek desgaitasuna duten pertsonen arretan duten garrantzia nabarmendu du, beren "lana, dinamismoa eta bultzada soziala" bereziki; aldi berean, Nafarroako Gobernuarekin batera lan egiteko deia egin die desgaitasunari arreta emateko plan berria egiteko garaian.
Así lo ha reconocido el vicepresidente Laparra durante la recepción que ha ofrecido en el Salón del Trono del Palacio de Navarra a las asociaciones Adacen y Aspace, cuyos presidentes, José Luis Herrera y Luis Antonio Gómara, respectivamente, han firmado un convenio de colaboración para intercambiar actividades que favorezcan un mayor grado de calidad de vida de las personas con discapacidad neurológica que atienden.
Hala aitortu du Laparra lehendakariordeak Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan Adacen eta Aspace elkarteei egindako harreran; elkarte horietako lehendakari José Luis Herrera eta Luis Antonio Gómarak, hurrenez hurren, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute jarduerak trukatzeko eta, hala, arreta ematen dieten desgaitasun neurologikoko pertsonen bizi-kalitatearen mailak handiagoa izan ahalko du.
Gainera, bi erakundeek familiei emandako babesa areagotzea adostu dute, bi erakundetan lan egiten duten profesionalen eta bertako boluntarioen baterako prestakuntza eta gaitasuna, eta gizartean eragin handiagoa izatea.
Laparra lehendakariordea, Adacen (ezkerrean) eta Aspaceko (eskuinean) lehendakariek sinatutako lankidetza-hitzarmenean.
(
irudia handitu
)
Bere agerraldian, Miguel Laparrak hitzarmen hori "goraipatzeko ekitaldi" bat dela esan du, "Gobernuak inolako ekimenik izan gabe ados jarri diren" bi erakunderen artean, "dituzten baliabideekin emaitza hobeak lortzeko, erakundeen beraien interesak bigarren maila batean utziz eta desgaituen nahiz haien familien interesetan oinarrituz". Laparra lehendakariordeak adierazi du ere, lankidetza hori beste erakunde batzuetarako eredugarri izan daitekeela "bide hori edo beste batzuk jorratuz, baina bikoiztasunak saihesteko eta zeharkako zerbitzuak bilatzeko bide beretik".
Adacen eta Aspaceri eskainitako harreran, honako hauek ere parte hartu dute: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Frances eta CERMINgo lehendakari Maria Luz Escudero; azken horrek Nafarroako desgaituen erakundeak batzen ditu. Gainera, Garuneko Kaltea duten Pertsonen Espainiako Federazioko (FEDACE) eta ASPACE Konfederazioko ordezkariak izan dira (bi erakundeak estatu-mailan federatuta daude), bai eta Nafarroako Adacen eta Aspaceren erabiltzaileak diren pertsona-talde bat ere.
Nafarroako Adacen eta Aspace
Nafarroako Adacenek eta Aspacek antzeko arreta-ereduak dituzte errehabilitazioko fasean eta fase kronikoan; pertsona desgaituan eta haren familian oinarritzen dira eta, aldi berean, osasuna eta gizarteratzea sustatzen eta beren bizi-kalitatea hobetzen duten bizi-ibilbideak garatzen dituzte.
Bi erakundeek pertsonak eta beren familiak artatzen laguntzeko ideiak nahiz esperientziak trukatuko dituzte, metodologiak eta jardunbide egokiak partekatuz eta teknologiaren erabilera eta etengabeko hobekuntza sustatuz. Akordio honen bigarren zutabea honako alor hauetan elkarrekin egindako jarduerak garatzea da: profesionalen prestakuntza, babestutako enplegua, aisialdi eta astialdiko programak, kirol egokitua, kudeaketa-sistemak eta elkarrekin egindako programak laguntza-deialdietan aurkezteko prestatzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen