(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamaika autonomia erkidegok Nafarroaren proposamen bat izenpetu dute Espainiako Gobernuari eta Europari errefuxiatuekin inplikazioa handiagoa izan dezaten eskatzeko asteazkena, 2016.eko martxoak 9


Nafarroako Gobernuaren proposamenez, adierazpen bat sinatu dute eta, haren bidez, Immigrazioari buruzko Sektoreko Konferentzia premiaz deitzeko eskatzeaz gain, Gobernu zentralaren konpromiso eza kritikatu dute


Transcripción textual del video

Hamaika autonomia erkidegok (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Balear Uharteak eta Nafarroa) sei puntuz osatutako adierazpen bat izenpetu dute; haren bidez, Europako erakundeen nahiz estatukideetako gobernuei, Espainiari bereziki, "inplikazio handiagoa" eskatu diete "bereziki indarkeriazkoak eta odoltsuak" diren gerra-gatazketatik ihes egitera behartuta dauden pertsonei arreta emateko orduan.

Hamaika autonomia erkidegok Nafarroaren proposamen bat izenpetu dute Espainiako Gobernuari eta Europari errefuxiatuekin inplikazio handiagoa izan dezaten eskatzeko. ( irudia handitu )

Hamaika autonomia erkidegok (Andaluzia, Aragoi, Asturias, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Balear Uharteak eta Nafarroa) sei puntuz osatutako adierazpen bat izenpetu dute; haren bidez, Europako erakundeen nahiz estatukideetako gobernuei, Espainiari bereziki, "inplikazio handiagoa" eskatu diete "bereziki indarkeriazkoak eta odoltsuak" diren gerra-gatazketatik ihes egitera behartuta dauden pertsonei arreta emateko orduan.

Nafarroako Gobernuak sustatutako eta arlo horretako kontseilari arduradunek babestutako adierazpen horren bidez, hamaika autonomia erkidegoek errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko laguntza eskaintzen dute; prozedurak "desblokeatzeko" eskatzen dute, Europara "seguru" iritsi daitezen eta banaketa egoki bat egin ahal dadin.

Asteazkeneko bilkuran Foru Gobernuak ezagututako agirian, Europako erakundeak "krisi larri honek eskatzen duen mailaren pare ez izatea" kexatu dira. Irtenbideak emateko Espainiako Gobernuak erakutsitako "gaitasun eza eta erresistentzia" bereziki kritikatu dute, bai eta autonomia erkidegoek eskainitako laguntza "etengabe ukatzea" ere, nahiz eta haiek harrera eta gizarteratzeko eskumenak dituzten. "Ez da hori Estatuaren barnean bizi garen herri gehienon sentimendua", adierazi dute.

Horri buruz, hamaika autonomia erkidegoek jarduneko Gobernuari honako hau eskatu diote: administrazio horiek Europar Batasuneko eta Estatuaren beraren baliabide ekonomikoen banaketan parte hartzen uzteko, pertsona horiei behar bezalako arreta emate aldera"; hala, "egoera horri era integratu batean erantzuteko dagozkion neurriak elkarrekin aplikatu ahalko ziren".

Gainera, premiaz, Immigrazioari buruzko Sektoreko Konferentzia deitzeko eskatzen dute, lurraldera iristen direnen edo kaltetutako zonaldetan edo mugakide diren zonaldetan birkokatuta dauden pertsonak geografikoki banatzeko irizpideen "ezinbesteko" definizioa aztertze aldera.

Azkenik, hamaika autonomia erkidegoek Diputatuen Kongresuari azpibatzorde parlamentario bat eratzeko proposatu diote; bertan, "asilo eta babesteko politiken eredu berri" bat eztabaidatuko zen, dauden erronka berriak aztertuz eta autonomia erkidegoak bertan parte hartuz hura definitu eta garatzeko. "Jazarpena jasaten duten pertsonentzako asilo eta babesteko gune bat eraikitzea helburu komun bat da, finkatutako beste demokrazia batzuetan diren modu berean", azaldu dute.

Autonomia erkidego horiek beren jarrera argitara eman nahi izan dute, honako hau kontuan hartuz: "Errefuxiatuen krisiari administrazio guztien laguntzarekin bakarrik erantzun daitekeela, hau da, Estatua, autonomia erkidegoak, udalak eta toki-erakundeak batuta.

Adierazpenean, autonomia erkidegoek gogorarazi dute babesa izenpetutako nazioarteko itunetatik sortutako eskubide bat dela, Giza Eskubideen Adierazpena eta Genevako Hitzarmena bereziki eta, beraz, hura izenpetutako estatuen betebeharra dela.

"Gure memoria historiko berrian oso presente dago diktadura frankistan zehar gure hainbat herrikideei babes-eskubideak zer-nolako mesedea egin zien, eta horrek asilo-eskubidearen balioa hobeto ulertzen laguntzen digu", gogorarazi dute.

"Autonomia erkidegoek adierazi dutenez, babes-politikak, jazarpena jasandako pertsonei nazioarteko babesa eskaintzeaz gain, beren erabateko autonomia eta gizarteratzeko helburua jaso behar du barnean. "Europako erakundeak Europako ateen aurrean gertatzen ari diren gatazken larritasunaren mailan ez daudela erakusten ari dira, eta testuinguru horretan, haien ondorioei erantzuteko gutxieneko giza konpromiso bat islatzeko gaitasunik izan gabe, Europan eraikitzea hainbeste kostatu den bizikidetza-ereduarekin bateraezinak diren jokabide nahiz planteamenduak agerian geratzen ari dira", salatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa