(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gizarte-zerbitzuen zentroetako ikuskapenak aurrez abisatu gabe egingo dira osteguna, 2016.eko otsailak 11


Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak aurten egingo diren kontrolen oinarrizko irizpideak argitaratu ditu


Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak bere ikuskapen-plana argitaratu du, eta haren berrikuntza garrantzitsuena gizarte-zerbitzuetako kontrolak aurten aurrez abisatu gabe egingo direla da.

Gogora ekarri behar da iragan legealdian Nafarroako Gobernuak zentro horiei ikuskapena egin baino 20 egun lehenago abisatzen ziela, zer aztertuko zuten esaten ziela eta zer dokumentazio izan behar zuten prestatuta.

Ikuskapen horien helburu nagusia arretaren kalitatean eta erabiltzaileen eskubideen errespetuan sakontzea da. Kontrol arruntak, urtean behin, egingo dira, edo baita aurrez aurkeztutako salaketa, kexa edo erreklamazio baten ondorioz egindakoak ere. Adineko, mendekotasun, buruko gaitz edo desgaitasuna duten pertsonen egoitzatan egingo dira, bai eta adingabe nahiz gizarte-bazterkeriako pertsonen egoitzetan ere.

Bisitak lanegun eta jaiegunetan egin ahalko dira, egunez nahiz gauez. Ikuskatzaileek zentro eta zerbitzuetako instalazio guztietan sartu ahal izango dute, eta behar duten dokumentu nahiz informazioa eskuratu ahalko dute.

Ikuskapenerako esparruak

Beste esparru batzuen artean, gizarte-zerbitzuen zentroak kudeatzen dituzten erakundeek erabiltzaileen eskubideak errespetatzeari lotuta egingo dira ikuskapenak. Zehazki, barne-araubidearen araudiak berrikusiko dira erabiltzaileen autonomiaren eskubideei nahiz partaidetzako kontseiluen funtzionamenduari dagokienez. Halaber, indarrean dagoen araudia betetzen den egiaztatuko da eusgarrietan eta beste alor batzuetan, protokolo, erregistro eta banakako arreta planetan, esaterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eta baliabideak kudeatzen dituzten erakundeen artean izenpetutako itunen baldintza teknikoak ere berrikusiko dira. Neurri horrekin, Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak ziurtatu nahi du erakunde horiek emandako zerbitzuak eta Foru Gobernuak finantzatutakoak direnak, behar bezalako baldintzetan ematen direla eta eskatutako kalitate-maila betez. Gainera, eskatutako langileen ratioak betetzen direla interes bereziarekin ikuskatuko da, bai eta langile teknikoaren eta zuzeneko arretako langileen kualifikazioa ere.

Azkenik, gogora ekarri behar da legealdi honetarako programa-akordioak ondorengo beharra jasotzen duela: gizarte-zerbitzuetako zentro guztien "langile eta kalitate teknikoaren ikuskapenak areagotzea, kontrol ekonomikoa indartuz".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa