(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak toki erakundeen laguntza jaso du ikur frankisten errolda egiteko ostirala, 2016.eko urtarrilak 29


Ollo kontseilariak eta Alvaro Baraibarrek Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari ikur horiek kentzeko jarduera-programa helarazi diote


Ollo kontseilaria, Pablo Azcona eta Álvaro Baráibar, ikur frankistak kentzeko programaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak toki-erakundeen laguntza eskatuko du honako hauei buruzko errolda bat egiteko: frankismoari lotutako pertsona edo gertaerei buruzko ikur, kondaira, aipamen eta kale-izenak, haiek kendu aurretiko urrats modura, memoria historikoaren gaian aurreikusitako jardueren barnean.

Hala jakinarazi dute gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakari Pablo Azconak emandako prentsaurrekoan, agerraldi horren xedea ikur frankistak kentzeko bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua aurkeztea izan da. Ekitaldian, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek ere parte hartu du.

Iragan abenduan jadanik iragarri zen moduan, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak memoria historikoaren alorrean duen lan-ildoetako bat ikur frankistak espazio publikotik kentzean oinarritzen da; horretarako, eragile guztien inplikazioa eta lankidetza funtsezkotzat jotzen da.

Helburu horrekin, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko ordezkariekin bildu da berriki, eta hari era horretarako ikurrak kentzeko programaren xehetasunen berri eman zion; horrekin batera, programa hori zabaltzeko eta abiarazteko laguntza eskatu zion. Nafarroako Gobernuaren ustez, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak komunikazioko eta toki-erakundeetara hurbiltzeko lan garrantzitsua egin dezake, bai eta koordinazio-lana ere informazioa transmititzeko orduan.

Hala, toki erakundeekin lehen harreman bat proposatzen da gutun bat bidaliz; bertan, gai hori arautzen duen lege-esparrua azaltzeaz gain, udalerri bakoitzeko kaleetan dauden frankismoari lotutako pertsona edo gertaerei buruzko ikur, kondaira, aipamen (seme kuttun aitortzea, adibidez) eta kale-izenen gaineko informazioa eskatzen da. Jasotako dokumentaziotik abiatuta, jadanik dagoenarekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Memoria Historikorako Funts Dokumentalarekin egiaztatuta, frankismoari buruzko ikur-errolda bat egingo da, ondoren kendu ahal izateko. Gutunean, gainera, Nafarroako Gobernuak duen konpromisoa eta prestutasuna adierazten da edozein zalantzaren gainean aholkularitza emateko, hura argitzeko eta ikur frankistak kentzeko laguntza emateko orduan.

Aldi berean, Memoria Historikoaren gaian koordinazioko Batzorde Teknikoa berritzen ari dira, eta hark ikur-mota bakoitzaren aurrean nola jokatu esaten duen agiri bat prestatuko du. Agiri hori (haren zirriborroan Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia jadanik lan egiten ari da) toki-erakundeei ezagutaraziko zaie aplikatu ahal dezaten, eskualde eta merindadetako alkateekin egindako bilera-programa batean.

Programa horrek eragindako garrantzi handieneko ikurretako bat Nafarroako Jauregiko pilotalekuan dagoen Nafarroako armarria da, San Fernandoren Ordenaren gurutzea duena. Gobernuak obra kentzeko zer aukera dauden aztertu du jadanik (1951koa da), Memoria Historikoaren Foru Legea betez.

Vianako Printzea erakundearen txosten bat oinarritzat hartuz, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak armarritik San Fernandoko Ordenaren gurutzea kentzeko erabakia hartu du, legearen betebeharrak betez horrela eta obra babestuz; horrenbestez, "eraikinaren balio arkitektoniko eta erliebeari" ez dio eragingo, txostenean azaltzen den moduan.

Lege-esparrua

Gogora ekarri behar da, 2003ko Nafarroako Parlamentuaren adierazpen baten ostean (bertan "askatasunaren aurkako elementu sinbolikoak kentzeko" beharra ezartzen zen), eta urte bereko Foru Lege baten adierazpenaren ostean (frankismoarenak ziren ikurrak kendu eta aldatzeko betebeharra adierazten zuen), 33/2013 Foru Legea 2013an onartu zen azkenean; azken horren helburua "frankismoaren errepresioak Nafarroan hildako edo haren biktimak izan ziren pertsonei lotutako memoria historikoa berreskuratzea" da.

Lege horrek "betebehar publikoak eta erakunde pribatuenak finkatzen ditu ikur, kondaira eta aipamen frankistak kentzeko orduan", bai eta "aitorpen, izendapen, titulu eta ohore instituzionalen baliogabetzean ere". Zehazki, 11. artikuluak ezartzen duenez, "Nafarroako Gobernuak, beren eskumenen egikaritzean, dagozkion neurriak hartuko ditu Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren altxamendu militarreko goraipamena (pertsonalak edo taldekakoa) ospatzeko armarri, plaka edo beste objektu edo aipamen kentze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa