Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
22 udalerriri eragiten die, egungo meteorologia-baldintzak aldatzen ez diren bitartean
Foru Gobernuak gaurtik aurrera, salbuespen modura, Nafarroako iparraldeko zenbait gunetan sua erabiltzea galarazi du suteak sortzeko dagoen arriskuagatik, eta gaur egungo meteorologia-baldintzak aldatzen ez diren bitartean.
Zehazki, urak Kantauri aldera isurtzen duten arro hidrografikoen barnean dauden iparraldeko guneetako baso-lurrei eragiten die, 22 udalerriri zehazki: Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Ezkurra, Eratsun, Saldias, Zubieta, Ituren, Doneztebe-Santesteban, Urrotz, Donamaria, Beintza-Labaien, Sunbilla, Etxalar, Arantza, Igantzi, Lesaka, Bertizarana, Baztan eta Luzaide/Valcarlos.
Neguko kanpaina honetako meteorologiaren ezaugarriak honako hauek dira: lehorte-epe luzea, garai honetarako tenperatura altuak, hezetasun-indize txikiak eta hegoaldeko haizeak; horrek guztiak basoko suteen arriskua oso handia izatea dakar.
Debeku hori jarri da sastrakak, mozte eta inausketen hondakinak erre ez daitezen eta basoko beste lan batzuk ez egiteko.
Hala jasotzen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek gaur sinatutako foru agindu batean, Nafarroako Aldizkari ofizialean datozen egunotan argitaratuko dena.
Aipatu behar da ere, egunotan zaintza-lanak areagotu direla Basozaintza, Foruzaingoa eta Sepronaren artean koordinatuz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen