Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
13.700 titular izango dira onuradunak
Soro landua.
Nafarroako Gobernuak bihar, asteazkenetik aurrera, abenduak 23, ordainduko die 13.700 titularri PACEn laguntzen 26,8 milioi euro.
Laguntzak hiru lerrori dagokie: aparteko behin-behineko laguntzak esne-sektoreko zailtasunak konpentsatzeko; behi ume-hazleak dituzten ustiapenei lotutako laguntzak; eta hirugarren batek oinarrizko ordainketa, ordainketa berdea, gazteentzako laguntzak eta azaleraren arabera egokitutako laguntzak jasotzen ditu.
Bestalde, aipatu behar da datozen egunotan 14.000 titularrek esleitu zaien aldi baterako oinarrizko ordainketa-eskubideen behin-behineko jakinarazpena jasoko dutela; haren helburua beren egoeraren berri izatea da, eta adostasunik izan ezean, alegazioak egin ahal izatea edo hari buruzko informazioa eskatzea.
745.882 euro aparteko behin-behineko laguntzetarako esne-sektoreko zailtasunak konpentsatzeko
Lerro horretan, 745.882 euro ordainduko da 190 titularrek jasoko duten aparteko behin-behineko laguntzetarako, esne-sektoreko zailtasunak konpentsatzearren. Ordainketa bakarra da, 0,0107 onuradunek aurtengo apiril, maiatz, ekain eta uztailean entregatutako esne-litro bakoitzeko, eta 50.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko.
Behi ume-hazleak dituzten ustiapenei lotutako 2.514.258 euroko laguntzak
Behi ume-hazleak dituzten ustiapenei lotutako laguntzei dagokienez, 1.002 titularri 2.514.258 euro emango zaizkie 28.085 animaliarengatik. Behi bakoitzeko, 95,8 euro.
22.236.684 euro oinarrizko ordainketarako, ordainketa berderako eta gazteei laguntzeko; eta 1.302.196 euro azaleraren arabera egokitutako laguntzetarako
Azkenik, 22.236.684 euro erabiliko dira oinarrizko ordainketarako, ordainketa berderako eta gazteei laguntzeko: Zehazki, oinarrizko ordainketarako, 14,6 milioi euro; ordainketa berderako, 7,5 milioi; eta gazteei ordaintzeko, 74.951 euro.
Azaleraren arabera egokitutako laguntzei dagokienez (1.302.196 euro erabiliko dira), honako era honetan banatzen dira: arrozaren laborantzarako laguntzak (224.090 euro), proteaginoso, lekadun eta oleaginosoetarako laguntza (822.509 euro), oskoldun fruituetarako laguntza (17.146 euro); eta industriarako tomateetarako laguntzak (238.449 euro).
Laguntza horiek baliatuko dituzten titularrak dira: 13.639 oinarrizko ordainketarako, 13.292 ordainketa berderako, 38 gazteentzat, 103 arrozerako, 2.560 proteinadunetarako, 176 fruitu lehorretarako eta 112 tomateetarako.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen