(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroaren Urrezko Domina José María Jimeno Jurío historialari eta etnografoari eman dio asteazkena, 2015.eko urriak 21


Sari horrek, hil ondorengo titulu modura emandakoa, haren lan historiko, etnografiko eta toponimikoen bidez Nafarroako kulturari egindako ekarpena aitortzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du gaurko bilkuran; haren arabera, Nafarroaren Urrezko Domina, hil ondorengo titulu modura, José María Jimeno Juríori (Artaxoa, 1927-Iruña 2002) eman dio haren lan historiko, etnografiko eta toponimikoen bidez Nafarroako kulturari egindako ekarpenagatik.

jimeno

Jimeno Jurío historialariaren irudia.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du gaurko bilkuran; haren arabera, Nafarroaren Urrezko Domina, hil ondorengo titulu modura, José María Jimeno Juríori (Artaxoa, 1927-Iruña 2002) eman dio haren lan historiko, etnografiko eta toponimikoen bidez Nafarroako kulturari egindako ekarpenagatik.

Dekretuan adierazten denez, Jimen Jurío "intelektual ezohiko eta errepikaezina" izan zen, eta ekoizpen zientifiko oparoa utzi zuen jadanik aipatutako arloetan, eta baita hizkuntzaren eta folklorearen arloetan ere. Zeregin horrengatik, bere ibilbidean zehar, hainbat sari herrikoi, kultural eta akademiko jaso zituen.

Nafarroaren Urrezko Domina Nafarroako Gobernuak sortu zuen 1982an, eta Nafarroaren balio bereizgarriak babesten eta sustatzen nabarmendutako pertsona edo erakundeei emandako sari garrantzitsuena da. Domina abenduaren 3an emango zaie historialariaren senideei, Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko antolatutako ekintzen barnean.

Ekarpen nagusiak

José María Jimeno Juríok José Miguel de Barandiarán antropologoaren eragin handia izan zuen (1989an, Nafarroako Urrezko Dominaren irabazlea), eta eragin horrek ikerketa etnografikora eta folklorikora eraman zuen 70ko hamarkadaren amaieran. Horren ondoren, 80 eta 90eko hamarkadetan, Nafarroako toponimia biltzeko lana egindako diziplina anitzeko taldeko zuzendaria izan zen. Nafarroako Gobernuko laguntza jaso zuen 60 liburukiz osatutako obra erraldoi horrek, eta lan-tresna bihurtu da historialari, hizkuntzalari, antropologo, geografo, biologo, arkeologo, edafologo eta zenbait diziplinatako beste ikertzaile batzuentzat.

Historialari-lanetan, Jimeno Juríok errepresio frankistari lotutako datuak eta testigantzak batzeko lan baliotsu eta berritzailea egin zuen; material hori oinarri izan da Nafarroan egindako memoria historikoko lan nagusietarako.

Halaber, tokiko historiaren garapenari egindako ekarpena ere aitortu behar zaio, udalerri baten memoria ekonomiko, politiko, sozial, linguistiko eta kultural modura ulertuta. Alde horretatik, Jimeno Juríok bere arrastoa utzi zuen Nafarroako hainbat herritan.

José María Jimeno Jurío, gainera, euskararen historialari bikaina izan zen, euskara hitz egiteari utzi zitzaion Nafarroako lekuetan hizkuntza hori egon zedin, eta arlo horretan ekarpen garrantzitsuak egin zituen.

Jimeno Juríoren biografia

José María Jimeno Jurío Artaxoan (Nafarroa) jaio zen 1927ko maiatzaren 13an, eta Iruñean hil 2002ko urriaren 3an.

Lehen etapa batean, Iruñeko apaiztegian sartu zen, eta Altsasuko Irakaskuntza Ertaineko eta Lanbide Heziketako institutuan irakasten aritu zen. Hirurogeita hamargarren hamarraldian eta hurrengoan, gai historiko, etnografiko eta folklorikoetan lan oparoa egin zuen. Urte haietan, bere obra klasiko batzuk idatzi zituen.

Haren ikerketa asko El Miliario", "Príncipe de Viana", "Fontes Linguae Vasconum", "Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra" eta beste aldizkari batzuetan argitaratu ziren. Nafarroako historia, folklore eta geografiari buruzko dibulgaziozko 40 lan baino gehiago zabaldu zituen ere "Nafarroa. Herri Kulturaren Gaiak" bilduman.

Urte haietan, Orreagako borrokari buruz egindako ikerketa historikoa azpimarratu behar da ("Non izan zen Orreagako borroka?", Vianako Printzea institutua, 1974), eta bertan ondorioztatzen du borroka hori Luzaideko hegoaldeko fosan gertatu zela, ez Orreaga eta Donibane Garaziren arteko goialdeko bidean, uste zen moduan.

Urte horretan bertan, "Iruñeko Historia. Bilakaera baten laburpena" argitaratu zuen eta, handik aurrera, gai politikoagoetan aritu zen. 1977an, "Nafarroak ez zion inoiz Estatutuari ezetz esan" agertu zen, eta obra horretan dio 1932an lau probintzietako Euskal Estatutuaren alde udal nafar gehienek agertutako borondatea ez zela errespetatu. Alor horretan egindako lana Nafarroan 1936n izandako gertakariei lotutako ikerketekin jarraitu zuen, eta 1917-1919 artean autonomietan egindako aldarrikapenei lotutakoekin; lan horiek guztiak Punto y Hora aldizkarian argitaratu zituen. 1980an, "Nafarroako Historia. Jatorritik gaur arte" argitaratu zuen.

Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, eta hango lehendakariorde 1984an. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 1991n, hark egindako lan toponomastikoek euskarari egindako ekarpenak aitortuz. 1997an, Sabino Arana fundazioak "Bizitza oso baten ibilbidea" saria eman zion, eta 1998an, Manuel Lekuona saria Eusko Ikaskuntzaren eskutik.

Urrezko Dominak

1982. urtetik, Foru Gobernuak Nafarroaren Urrezko Dominak eman dizkie ondorengo pertsona, erakunde eta gizarte-taldeei:

1982: Juan Pablo II Aita Santua; urte horretan Nafarroa bisitatu zuen.

1984: José María Lacarra (historialaria) eta Julio Caro Baroja (historialari eta etnografoa).

1985: Nafarroako Odol Emaileen Elkartea.

1988: Espainiako errege-erreginak, Juan Carlos eta Sofía jaun/andreak; urte horretan lehen bisita ofiziala egin zuren Foru Komunitatera.

1989: P. José Miguel Barandiarán (paleontologo eta antropologoa) eta Alfredo Floristán (geografoa).

1990: Juan García Bacca (filosofo eta saiakera-idazlea) eta Karitatearen Ahizpak ordena.

1991: Adriana Beaumont Galdúroz (Félix Huarte enpresaburuaren emaztea, Nuevo Futuro Navarra elkartearen sortzailea) eta Ángel Martín Duque (historialaria).

1992: Jorge Oteiza Embid (eskultore eta artista plastikoa).

1993: Juan de Borbón y Battemberg errege-gorentasuna; Iruñean hil zen urte horretan.

1994: Cáritas Diocesana.

1995: Medicus Mundi.

1996: Miguel Induráin Larraya jauna (txirrindularia, bost aldiz Frantziako Tourreko irabazlea).

1997: Nafarroako Unibertsitatea.

1998: Nafarroako Misiolarien Taldea.

1999: ANFAS.

2000: Terrorismoaren Biktimen Taldea.

2001: Salestarren Bigarren Hezkuntzako Zentroa.

2002: Diario de Navarra.

2003: Pablo Hermoso de Mendoza.

2004: Nafarroako Volkswagen.

2005: Argentina eta Txileko Nafarroako zentroak.

2006: Iruñeko Miserikordia Etxea.

2007: Nafarroako Gurutze Gorria.

2008: Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CCOO).

2009: Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN) eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasuna (UCAN).

2010: Iruñeko Orfeoia.

2011: Donejakue bideko Adiskideen Elkarteak.

2012: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

2013: Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala (ONCE).

2014: 1964ko Nafarroako Sustapen Programaren sustatzaileak


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa